Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

2008 Ukan saria CONSUMER EROSKI-rentzat

Paperezko edizioa euskaraz argitaratzeagatik CONSUMER EROSKI-k Ukan sarietan aipamen berezia jaso zuen azaroaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean. Jaurlaritzak ematen dituen Ukan sarien helburua euskararen sustapenaren, zabalkundearen eta normalizazioaren alde aparteko lana burutzen duten pertsona fisiko edo juridikoei jendaurreko aitorpena egitea da; horiena agerian jartzea, alegia, gizartea bide beretsuan bultzatzeko. Agustin Markaide, Eroskiko zuzendari nagusiaren hitzetan hasi den bideari emandako saria, bide luzea geratzen baita aurretik.

Badira hamar urte CONSUMER EROSKI, kontsumitzailearen aldizkaria, Interneten euskaraz irakur daitekeela baina joan den ekainaren 9an lehen aldiz papereko edizioa argitaratu zen, euskararen normalizazioan pausua emateko gogoz. Ordutik, hilero-hilero, aldizkaria eskuragai dago Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako supermerkatu eta hipermerkatu guztietan. 15.000 alerekin, euskarazko komunikabideen artean irakurrienetakoa da CONSUMER EROSKI.

Aspalditik Interneten zeuden edukinak papererako bidea egin dutenean, hizkuntza zaintzea izan da erronka nagausia. Itzulpen hutsa eta hotza baino, interpretazioa bilatu du kontsumitzaileen aldizkariak. Ulerterreza, berez datorrena eta xamurra, euskararen lexikoan kontsumo gaiak normaltzen saiatuko dena beti eta irakurlearekin komunikazio ahalik eta gardenena bilatuko duena.


Eduki honen erlazioak

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du