Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Udal telefonoek ematen duten informazioa aztertu dugu Espainiako 18 hiritan, 1.000 deiren bitartez: Hiru udal telefonotatik batek eskas eman du informazioa

Telefonoa hartu dutenek tratu egokia eman digute, deien % 88tan aski izan da behin saiatzea telefonoa hartzeko eta, batez beste, 20 segundo behar izan dituzte erantzuteko

Kexak aintzat hartzen dituzte eta konparaketako taula

  Udal telefono zerbitzua, informazioa lortzeko bitarteko bat ez ezik, kexak aurkezteko bide bat ere bada. Kaleak edo hiri altzariak zikin daudela, farolek egunez ere piztuta jarraitzen dutela, autoren bat gaizki utzita dagoela, lorategiak zaintzen ez dituztela, gauean zaratak izaten direla... Gisa horretakoak izaten dira zerbitzu hauetara iristen diren kexarik gehienak. Gure teknikariek ere halako kexak aurkeztu dituzte, eta zerbitzuko langileek nola kudeatu dituzten aztertu dute jarraian. Egin ditugun deien erdietan, oharra idatzi dute eta dagokion sailera helaraziko dutela jakinarazi digute. Beste erdietan, berriz, guk geuk zuzenean Poliziari deitzea egokiagoa litzatekeela esan digute, edo, bestela, kexa bakoitza dagokion sailean aurkeztea.

Hiri guztietan antzeman ditugu bi joera horiek, baina Valladoliden, Gasteizen, Logroñon eta Donostian sumatu dugu ahalegin gehien gure kexari erantzun egokia emateko. Han edo hemen oharrik idatzi ez dutenean, beti jakinarazi digute nora jo behar dugun. Langileek beti galdetu digute zer gertatzen den zehazki, noiztik eta zein kaletan.

Burgosen eta Oviedon ez dute kexarik hartzen telefono zenbaki horretan, eta Kordoban erantzungailu bat besterik ez zaigu agertu; gure kexaren berri han uzteko dio, eta udal langileei jakinaraziko dietela gero (larunbat eta igande goizetan ere badabil, probetako bat orduan egin baitugu).

Gure kexei ere egoki eta modu atseginean erantzun diete 010 zerbitzuko langileek. Bilbon eta Oviedon aurkeztu ditugun kexu askotan, ordea, nahiko arreta kaskarra eskaini digute (Murtzian, Madrilen, Bartzelonan, Iruñean eta Donostian ere antzera gertatu zaigu zenbaitetan).

KONPARAKETAKO TAULA

010 telefonoari buruzko informazioa, udal bakoitzak emandako datuen arabera
Hiria Lanegunetako ordutegia Asteburuetako ordutegia Jaiegunetako ordutegia
A Coruña 08:00etatik 20:00etara Larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara Ez dago zerbitzurik
Bartzelona 08:00etatik 00:00etara 08:00etatik 00:00etara 08:00etatik 00:00etara
Bilbo 08:00etatik 20:00etara 08:00etatik 20:00etara 08:00etatik 20:00etara
Burgos 08:00etatik 20:00etara Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara Ez dago zerbitzurik
Kordoba 08:30etik 18:00etara Ez dago zerbitzurik (erantzungailua, 10:00etatik 14:00etara) Ez dago zerbitzurik (erantzungailua, 10:00etatik 14:00etara)
Granada 08:30etik 20:30era (20:30etik 08.30era, erantzungailua) 08:30etik 20:30era (20:30etik 08.30era, erantzungailua) 08:30etik 20:30era (20:30etik 08.30era, erantzungailua)
Logroño 08:00etatik 20:00etara Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara Ez dago zerbitzurik
Madril Eguneko 24 orduak Eguneko 24 orduak Eguneko 24 orduak
Malaga Eguneko 24 orduak Eguneko 24 orduak Eguneko 24 orduak
Murtzia 09:00etatik 18:00etara (ostiraletan, 14:00ak arte) Ez dago zerbitzurik (erantzungailua, eguneko 24 orduetan) Ez dago zerbitzurik (erantzungailua, eguneko 24 orduetan)
Oviedo 08:00etatik 20:00etara Ez dago zerbitzurik Ez dago zerbitzurik
Iruñea 08:00etatik 19:00etara Larunbatetan, 09:30etik 13:30era Ez dago zerbitzurik
Donostia 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara Ez dago zerbitzurik Ez dago zerbitzurik
Sevilla 08:00etatik 22:00etara 08:00etatik 22:00etara 08:00etatik 22:00etara
Valentzia 08:00etatik 21:00etara Larunbatetan, 09:00etatik 20:00etara Ez dago zerbitzurik
Valladolid 08:00etatik 22:00etara Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara Ez dago zerbitzurik
Gasteiz 08:00etatik 20:00etara Larunbatetan, 08:00etatik 14:00etara Ez dago zerbitzurik
Zaragoza 08:00etatik 20:00etara Larunbat eta igandeetan, 09:00etatik 21:00etara 09:00etatik 21:00etara
Hiria Zein hizkuntzatan erantzuten duten (gaztelaniaz gain) Langile kopurua 2007. urtean jaso zuten dei kopurua Biztanle kopurua (2007ko urtarrilean)*
A Coruña Galegoz eta ingelesez 10 568.228 244.388
Bartzelona Katalanez, ingelesez eta frantsesez 100 (jaiegunetan, 30) 3.000.000 1.595.110
Bilbo Euskaraz 3tik 6ra (jaiegunetan, 3) 342.383 353.168
Burgos Gaztelaniaz soilik 4 (larunbatetan, 1) 27.620 174.075
Kordoba Gaztelaniaz soilik 3 Ez daukate datu hori 323.600
Granada Ingelesez, frantsesez eta arabieraz 8 (jaiegunetan, 2) 260.000 236.207
Logroño Ingelesez, frantsesez, arabieraz, alemanez eta italieraz 12 123.900 145.866
Madril Ingelesez eta frantsesez 241 2.695.589 3.132.463
Malaga Gaztelaniaz soilik 5 173.306 561.250
Murtzia Ingelesez 8 52.059 422.861
Oviedo Gaztelaniaz soilik 4 150.000 216.607
Iruñea Euskera, Ingelesez eta frantsesez 15 (larunbatetan, 3) 195.000 194.894
Donostia Euskera Goizez 6 eta arratsaldez 2 63.000 183.090
Sevilla Ingelesez eta frantsesez 11 (jaiegunetan, 5) 600.000 699.145
Valentzia Valentzieraz 11 (larunbatetan, 2) 525.170 797.654
Valladolid Ingelesez 5 227.570 316.564
Gasteiz Euskaraz eta ingelesez 6 (larunbatetan, 2) 326.790 229.484
Zaragoza Gaztelaniaz soilik 12 (jaiegunetan, 4) 410.815 654.390

*Biztanle kopuruari buruzko datua Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) emana da, eta 2007ko urtarrilekoa da.

Udal bakoitzaren 010 telefonoak lortu duen azken emaitza eta batez besteko emaitza (CONSUMER EROSKI-ren arabera)
Hiria Atención 1 Información 2 Características del servicio 010 3 Media
A Coruña Oso ona Ona Oso ona Ona
Bartzelona Ona Oso ona Oso ona Ona
Bilbo Ona Ona Oso ona Ona
Burgos Bikaina Oso ona Oso ona Oso ona
Kordoba Oso ona Hala-holakoa Txarra Hala-holakoa
Granada Oso ona Onargarria Oso ona Onargarria
Logroño Oso ona Ona Oso ona Ona
Madril Ona Onargarria Oso ona Onargarria
Malaga Ona Onargarria Oso ona Onargarria
Murtzia Oso ona Onargarria Hala-holakoa Onargarria
Oviedo Onargarria Txarra Onargarria Hala-holakoa
Iruñea Oso ona Onargarria Ona Onargarria
Donostia Oso ona Ona Hala-holakoa Onargarria
Sevilla Bikaina Onargarria Oso ona Onargarria
Valentzia Oso ona Onargarria Oso ona Onargarria
Valladolid Oso ona Oso ona Oso ona Oso ona
Gasteiz Oso ona Ona Oso ona Ona
Zaragoza Oso ona Ona Oso ona Ona

1. Arreta: Atal honetan aztertu dugu udal bakoitzean zer arreta eskaini diguten hango langileek. Kontuan hartu ditugu: telefonoa hartu aurretik zenbat denbora igaro den, zenbat aldiz deitu behar izan dugun telefonoa hartzeko, telefonoa hartu duenak nolako tratua eman digun, eta haren hitzak zenbateraino izan diren argiak eta ulerterrazak.

2. Informazioa: Atal honetan neurtu dugu zenbat informazio eman diguten guk egindako galdera bakoitzarentzat (paper kontuei buruzkoak argitzeko, kexak egiteko edo gai jakinei buruzko datuak biltzeko).

3. 010 zerbitzuaren ezaugarriak: Azken atal honetan egiaztatu dugu nola funtzionatzen duen hiri bakoitzeko 010 telefonoak, eta ea hori bat datorren udalek emandako informazioarekin. Besteak beste, alderdi hauek hartu ditugu aintzat: zein ordutegi duten, zein egunetan eskaintzen duten zerbitzua eta zein hizkuntzatan erantzuten duten.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto