Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Udal telefonoek ematen duten informazioa aztertu dugu Espainiako 18 hiritan, 1.000 deiren bitartez: Hiru udal telefonotatik batek eskas eman du informazioa

Telefonoa hartu dutenek tratu egokia eman digute, deien % 88tan aski izan da behin saiatzea telefonoa hartzeko eta, batez beste, 20 segundo behar izan dituzte erantzuteko

Hiri autobusen lineak eta udal ikastaroak

Zerbitzu hauetara jotzen duten herritar askok udalerriari lotuta dauden beste alderdi batzuei buruzko informazioa lortu nahi izaten dute. Horri nola erantzuten dioten ikusteko, gure teknikariek honako hauei buruzko informazioa galdegin dute, besteak beste: ibilbide jakin bat egiten duten autobus lineei buruzkoa (maiztasuna, geltokiak, prezioak, ordutegiak...), gizarte laguntzei buruzkoa (nola lor daitezkeen, zein baldintza bete behar diren, zer dokumentu aurkeztu behar diren, nora jo behar den eta zer urrats egin behar diren, zein epe dauden, nolako laguntza motak ematen dituzten...), edo udal ikastaroen eskaintzari buruzkoa (langabeentzako ikastaroak, informatika ikastaroak, eskulan ikastaroak, eta abar). Dei horietan, batez beste, 16 segundo itxaron behar izan dute teknikariek telefonoa hartzeko (Madrilen lau aldiz deitu behar izan dugu hartuko baziguten).

Beste behin, Burgosko eta Bartzelonako zerbitzuek eman digute informaziorik onena ("oso ona"). Donostian, Gasteizen, Zaragozan, Logroñon, Bilbon, A Coruñan eta Valladoliden informazio "ona" eman digute, eta Kordoban eta Oviedon, beste sail edo erakunde batekin jarri gaituzte harremanetan, erantzunik eman gabe.

Telefonistek, oro har, oso arreta ona eskaini digute 18 hirietan; Bilbo, Iruñea, Valentzia eta Zaragoza izan dira salbuespenak: arreta gutxi erakutsi dute zenbait erantzunetan, eta ez dute jokatu oso atsegin.

Beste informazio telefono batzuk

Herritarrei informazioa ematen dieten telefonoen artean, 010 zerbitzua izango da ezagunena, baina ez da bakarra. Beste erakunde batzuek ere badituzte antzeko zerbitzuak. Hona hemen aipagarrienak:

  • Espainiako Estatuko Administrazio Nagusiak herritarrei arreta eskaintzeko duen telefonoa, 060: zenbaki honetan, Espainiako Estatuko Administrazio Nagusiak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa eskuratu daiteke, eta aukera ematen du, gainera, beste administrazioek herritarrei arreta eskaintzeko dituzten telefonoekin lotura egiteko. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu, besteak beste: lan publikoarekin lotuta dauden guztiak, udal gaien kudeaketari buruzkoak, zergei dagozkienak, diru laguntza eta beken ingurukoak, eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin zerikusia dute eginbehar administratiboen gainekoak.
  • Autonomia erkidegoen 012 telefonoa: 010 zerbitzuaren antzekoa eskaintzen du, baina autonomia erkidegoa esparru hartuta. Gobernu autonomoek hainbat arlotan eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa lor dezakete herritarrek: administrazio arloan, hezkuntzan, lan gaietan, gizarte laguntzetan, etxebizitzaren inguruan... Kexak egiteko eta iradokizunak aurkezteko ere erabil daiteke, eta eginbehar burokratikoak egiteko ere bai.
  • Genero indarkeria, 016: tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntza emateko telefonoa da, isilpekoa eta doakoa. Gizarte baliabideei eta lege aholkularitzari buruzko informazioa ematen du, urteko 365 egunetan. Zenbaki honetara deitzen dutenek galdetu dezakete zein eskubide dituzten lan arloan, zer gizarte laguntza edo diru laguntza jaso ditzaketen, indarkeria mota honen biktimei zein informazio baliabide dagozkien, zein laguntza jaso dezaketen eta non eskainiko dieten harrera leku bat.
  • Adingabearen telefonoa, 900202010: telefono hau ANAR elkarteak sortu zuen 1994. urtean (Arriskuan dauden Haur eta Nerabeak Laguntzeko Fundazioa da). Doako zerbitzua da, anonimoa eta isilpekoa; psikologoak dituzte gazteei laguntza emateko eta haien gurasoei ere bai. Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak lantzen dituzte, eskola jazarpena, Internetekiko edo esku telefonoekiko mendetasuna...
  • Errepideei buruzko informazioa, 900123505: zenbaki honen bitartez, Espainiako errepideei buruzko informazio eguneratua eskaintzen du Trafiko Zuzendaritza Nagusiak.
  • Tokiko erakundeen beste telefono batzuk: zenbait udalek telefono bereziak jarri dituzte herritarren eskura, gai jakinen inguruko informazioa eta laguntza emateko. Malagan, adibidez, etorkinei lege aholkularitza emateko telefonoa jarri dute; beste telefono batean, parkeen eta eremu berdeen egoerari buruzko iritzia eman dezakete Malagako herritarrek, kexak aurkeztu ditzakete edo eskariak egin.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto