Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eguberrietako oporrak: Gabonak eta haurrak: opariak, telebista... eta zerbait gehiago

Eguberrietako oporrak pozez hartzen dituzte haurrek, baina kezka ere ekartzen dute hainbat familiatara, gurasoei zail gertatzen baitzaie lana eta etxea bateratzea

  Eguberrietako oporrak hortxe daude, eta haurrak hasiak dira egunen kontuak egiten, haien gurasoak bezala. Batzuei gero eta gutxiago geratzen zaie oparien zorroak irekitzeko eta eskolakoak bazterrean uzteko. Besteei, berriz, zakua bete lan etorriko zaie laneko eginbeharrak eta etxekoak orekatu ahal izateko. Irtenbide bila, Eguberrietan ere aiton-amonengana jotzea izaten da ohikoena, haientzat ez da oporrik. Espainian, 65 urtetik gorakoetan, % 75ek bilobak dituzte, eta milioi bat aiton-amona aritzen dira haurtzain lanetan gurasoak lanean dauden bitartean (Emakumearen Espainiako Institutuak emana da datu hori).

Baina kontua ez da adinekoak gehiago zamatzea. Beste bide batzuk ere bilatu behar dira. Erakunde publikoek eta pribatuek, Gabonetan gero eta maizago antolatzen dituzte jolas eta kultura ekitaldiak haurrentzat: jolas parkeak, atrakzioak, merkatutxoak, jaiotzen eta Gabon abestien lehiaketak, zuhaitz apaintzeak... Egun guztia telebistari begira eta bideojokoetan ematea baino askoz egokiagoa da horietan parte hartzea, eta horrexegatik hedatu dira hainbeste jarduera horiek. Eskolak ere sartu dira joera horretan, eta asko irekita egoten dira Eguberrietako oporretan. Gurasoak lasaiago egon daitezke eta haurrek jolas egin ahal izango dute, modu hezigarri eta seguruan.

Oporrei, opor

Gabonetakoa, itxuraz, urteko sasoirik lasaiena da, etxe giro goxoari lotua, baina Eguberrietako oporrak iristen diren bakoitzean, indartu egiten da oporrei buruzko eztabaida. Zenbait sektoreren iritziz, zentzu gehiagorekin eta irizpide pedagogiko hobeekin banatu eta tartekatu behar dira oporraldiak. Espainian, batez beste, 175 eskola egun dituzte haurrek, eta Europako beste herrialde batzuetan, berriz, 186. Eta oporrak, beste inon baino gehiago: 16 aste baino gehiago urtean.

Bi milioi etxetan baino gehiagotan, helduek lan egiten dute Espainian (Eurostaten datua da), eta egungo antolaketarekin, oso zaila gertatzen da haurren eta gurasoen ordutegiak bateratzea; eta berdintsu gertatzen zaie haurrak nork zaindurik ez duten gurasoei ere (Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak 2002. urtean egin zuen ikerketa batek dioenez, 320.000 guraso daude egoera horretan). Hori dela eta, hezkuntza komunitateak laburtu egin nahi ditu, besteak beste, Eguberrietako oporrak, gurasoen eta seme-alaben arteko bizikidetza hobetzeko asmoz.

Espainian 320.000 gurasok oporretan zailtasunak dituzte, ez dutelako nork umeak zaindu

Egoera hori ikusita, udalak, erakunde autonomoak eta guraso elkarteak esku hartzen hasi dira, eta gero eta leku gehiagotan, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxeak irekitzea erabaki dute (3 urtetik 12ra bitartekoak), haurrekin era guztietako jarduerak egin ahal izateko (gehienak doakoak): ikastarotxoetatik hasi eta txangoetara, haurrak gustura edukitzea da helburua, gurasoak lanean ari diren bitartean

Iazko Eguberrietan, 255 ikastetxe ireki zituzten Madrilgo, Aragoiko, eta Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoetan, eta 13.000 haurrek baino gehiagok eduki zuten aukera eskolaz kanpoko jarduerak egiteko. Kataluniako eta Gaztela-Mantxako zenbait ikastetxek ere hori egitea erabaki zuten.

Jostailuekin gozatzeko denbora

"Hori nahi dut". Ez da izango beste esaldirik, Gabonetan gehiago entzuten denik. Haurrek ez dute mugarik ikusten, haien ilusioak ere ez, eta alferrik mintzatuko gatzaizkie krisiaz, maileguaz eta zorrez. "Hori nahi dut" entzungo dugu behin eta berriro, gure etxean edo auzoan. Jostailu Ekoizleen Espainiako Elkarteak (AEFJ) argitaratu dituen azken txostenek erakusten dutenez, abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra saltzen dira urte guztiko jostailuen % 70-75, eta horrek esan nahi du, batez beste, 200 euro gastatzen direla jostailutan haur bakoitzeko.

Baina jolasa ez du jostailuak egiten. Jostailu hori egoki erabiltzeak ematen dion indarra jolasari. Kataluniako Pedagogoen Elkargoak egin duen ikerketa baten arabera, jolas eginez bikoiztu egiten da haurraren kontzentrazio eta memoria gaitasuna. Gainera, zentzumenak garatzen laguntzen dio haurrari, irudimena eta fantasia erne jartzen dizkio, pertzepzio gaitasuna eta arreta azkartzen dizkio, eta memoria lantzen laguntzen dio. Jolasari esker, inguruan duen munduarekin komunikatzen ikasten du haurrak, eta jostailuak erabiltzea eta aztertzea bezalakorik ez dago errealitate soziala bera aztertzeko eta haren berri jasotzeko. Jostailuak jostailu, pedagogo eta psikologo guztien iritziz, gurasoak haurrarekin jolastea da umeei egin dakiekeen oparirik onena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto