Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Askotariko 40 jostailuren segurtasuna eta etiketak: Bostetik ia batek ez ditu betetzen segurtasun arauak, eta gehienek gaizki eman dute etiketa, edo hobeto eman lezakete

Aztertu diren 40 jostailuetatik 5 bakarrik dira proba guztiak gainditu dituztenak eta gainera zuzen jakinarazten dutenak ze urtetatik ze urtetara gomendatzen diren

Laburbilduz

  • 40 jostailu aztertu ditugu, hasi haurtxoen jostailuetatik eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat moduko jostailuetaraino. Denetarikoak hartu ditugu: elektrikoak, mahai-jolasak, mugitzen direnak, tradizionalak... Horietako zortzik segurtasun arazoak agertu dituzte, 21 jostailuk hobeto adieraz lezakete zein adinetan erabiltzeko diren, eta lauk soilik gainditu dituzte eskakizun guztiak.
  • Mickey Mouse House Club izeneko margo zorroak eta Boxing King panpina artikulatuak substantzia toxiko galaziak dituzte: ftalatoak antzeman dizkiegu, eta hormonetan gorabeherak sor ditzakete (antzutasuna ere bai, besteak beste).
  • Giro Marketing & Sales helikoptero telegidatuaren helizeak askatu egin dira eta ertz arriskutsu bat utzi dute agerian; Bizak etxeko Pepo Píntame panpinaren poltsa horia zati txikietan apurtu da trakzio proban, eta horiek irensteko edo arnasarekin barneratzeko arriskua egon liteke; eta Barbie-ren sormen jolasak, iman eta eranskailuekin datorrenak, plastikozko poltsa desegokiak ekarri ditu: behar baino txikiagoak eta meheagoak dira, eta haurra itotzeko arriskua egon liteke. Jostailu horrek, halaber, iman txikiak ditu, baina ez du ohartarazten zer-nolako kalteak sor daitezkeen horietakoren bat irentsita, nahiz eta arauak horretara behartzen duen.
  • Bi jostailuren pilek ez dute bete segurtasun elektrikoaren araua: zirkuitulabur bat eraginda, behar baino gehiago berotzen dira pilak. Famosa etxeko Nenuco Mocosote izeneko jostailuak eta Duo Mic de Imaginarium izeneko diskman mikrofonodunak (urdin kolorekoa da, botoi horiekin) eman dute arazo hori.
  • Widman pailazo txano ileordedunaren bolatxoak ez du bete segurtasun araua, arauak agintzen duen baino bi segundo gehiago behar izan baititu itzaltzeko. Sugarrak behar baino bide gehiago egin du, bai bolatxoan eta bai ehunean, eta behar baino azkarrago zabaldu da.
  • Adinari buruzko aipamen gehienak egokitzat jo daitezke, baina hobetzeko modukoak dira, ez baitute adierazten gehienez zein adin arte erabil litezkeen.
  • Honako lau jostailu hauek gainditu dituzte proba guztiak, eta adierazi dute behar bezain egoki zein adin tartetarako diren: Conecta 4, Los Lunnis-en mozorroa, Loro Molón eta Scalextric.

KONPARAKETAKO TAULA

JOSTAILUA MARKA FABRIKATZAILEA / INPORTATZAILEA ADINA 1 ETIKETA / KONTSUMITZAILEENTZAKO INFORMAZIOA 2 DISEINUA ETA OSAERA 2
Panpina, mendi bizikletaduna Action Man Hasbro Iberia Egokia, mugatu gabe. + 4 urte Egokia Egokia
Tiro trebetasuneko jostailua Buzz-Bee Toys Coinju Egokia, mugatu gabe. + 6 urte Egokia Egokia
Alfonbra-puzzlea, goma-aparrezkoa A Salvo Estar a Salvo Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Arau-hauste arina Egokia
Panpina (haurtxoa) Baby Born Zapf Creations Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Egokia Egokia
Sormen jolasa, igeltsu moldeekin, imanekin eta eranskailuekin Barbie Clementoni Egokia, mugatu gabe. + 7 urte Arau-hauste larria Erdi pareko arau-haustea
Barbie Mariposa panpina Barbie Mattel España Mejorable. + 3 urte Egokia Egokia
Bizikleta Barbie Stamp Care Products - Arau-hauste arina 8 Egokia
Tunela, desmuntatzekoa Disney Josman Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Egokia Egokia
Metalezko autoa Hot Wheels Mattel España Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Egokia Egokia
Haur kotxetxoa Graco Tollytoys Limited (Hong Kong) Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Arau-hauste arina Egokia
Fisher Price sehaska zintzilikaria Fisher Price Mattel España Egokia. 0-5 meses Egokia Egokia
Kometa, hegazkin itxurakoa Imaginarium Imaginarium Desegokia. 3-8 urte Egokia Egokia
Conecta 4 mahai-jolasa MB Hasbro Egokia. + 6 urte Egokia Egokia
Diskman mikrofonoduna Imaginarium Imaginarium Egokia. 5-10 urte Egokia Egokia
Mozorroa Los Lunnis Josman Egokia. 1-3 urte Egokia Egokia
Jostailuzko jauregia Fantasy Palace Coinju Ez du adierazten Egokia Egokia
Borroka libreko panpina Boxing King Color Baby Egokia sin cerrar+ 3 urte Egokia Egokia
Fun Factory plastilina jolasa Play Doh Hasbro Iberia Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Egokia Egokia
Geo-Trax jostailuzko trena Fisher Price Mattel España Mejorable. + 2,5 urte Egokia Egokia
Txano ileordeduna Widmann Widmann Ez du adierazten Arau-hauste arina Egokia
Juguete de arrastre con forma de helicóptero Bonny el Piloto V-Tech Egokia, mugatu gabe. + 12 meses Egokia Egokia
Helikoptero telegidatua Air Raiders Giro Marketing & Sales Egokia sin cerrar+ 8 urte Egokia Arau-hauste larria
Jolas elektrnikoa Pokemon Bandai Egokia sin cerrar+ 6 urte Egokia Egokia
Pintura zorroa Mickey Mouse Poessa Ez du adierazten Incorreccción leve Egokia
Jostailuzko motorra Feber Famosa Egokia, mugatu gabe. + 18 meses Egokia Egokia
Loro soinuduna Loro Molon Hasbro Iberia Egokia Egokia Egokia
Jolas manta, haurtxoentzat Chicco Artsana Mejorable. + 0 meses Egokia Egokia
Edurnezuriren txotxongiloak Once Upon a Time Crownwick Internationationl (Hong Kong) Ez du adierazten Arau-hauste arina Egokia
Maska argiduna eta eskularrua Spiderman Famosa Ez du adierazten Egokia Egokia
Panpina (haurtxoa) Nenuco mocosete Famosa Ez du adierazten Egokia Egokia
Patinetea Pocoyo Coloma y Pastor Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Egokia Egokia
Margotzeko panpina Pepo Pintame Bizak Egokia Arau-hauste larria Egokia
Bainuko panpina Pocoyo Bandai Egokia sin cerrar+ 18 meses Egokia Egokia
Mahai-jolasa, irudiduna Picadotty Step Two Mejorable 3-6 urte Egokia Egokia
Marrazteko arbela Aquadoodle Bizak Egokia Egokia -
Futbol zelaia Playmobil Geobra Branstätter Egokia sin cerrar+ 5 urte Egokia Egokia
¿Quién es quién? mahai-jolasa MB Hasbro Iberia Egokia, mugatu gabe. + 6 urte Egokia Egokia
Karrera zirkuitua, autoekin Scalextric Tecnitoys Egokia. + 4 urte Egokia Egokia
Sonajero con ventosas Sassy Diset Ez du adierazten Egokia Egokia
Peluxea Barrio Sesamo United Labels Iberica Desegokia. + 0 meses Arau-hauste arina Egokia
JOSTAILUA SUARI ZER ERANTZUN EMATEN DION 3 SEGURTASUN ELEKTRIKOA 4 TOXIKOAK5 FTALATOAK 6 IMANAK 7
Panpina, mendi bizikletaduna - - Egokia Egokia -
Tiro trebetasuneko jostailua - - Egokia - -
Alfonbra-puzzlea, goma-aparrezkoa Egokia - - - -
Panpina (haurtxoa) - Coreecto - Egokia -
Sormen jolasa, igeltsu moldeekin, imanekin eta eranskailuekin - - - - Arau-hauste larria
Barbie Mariposa panpina Egokia - Egokia - -
Bizikleta8 - - Egokia Egokia -
Tunela, desmuntatzekoa Egokia - - - -
Metalezko autoa - - Egokia - -
Haur kotxetxoa - - Egokia - -
Fisher Price sehaska zintzilikaria Egokia Egokia - - -
Kometa, hegazkin itxurakoa Egokia - - - -
Conecta 4 mahai-jolasa - - - - -
Diskman mikrofonoduna - Erdi pareko arau-haustea - - -
Mozorroa Egokia - Egokia - -
Jostailuzko jauregia - Egokia Egokia Egokia -
Borroka libreko panpina - - Egokia Arau-hauste larria -
Fun Factory plastilina jolasa - - Egokia - -
Geo-Trax jostailuzko trena - - Egokia - -
Txano ileordeduna Erdi pareko arau-haustea - - - -
Arraste jolasa, helikoptero itxurakoa Egokia Egokia Egokia - -
Helikoptero telegidatua - Egokia - - -
Jolas elektrnikoa - Egokia - - -
Pintura zorroa - - Egokia Arau-hauste larria -
Jostailuzko motorra - Arau-hauste arina - - -
Loro soinuduna Egokia Egokia - - -
Jolas manta, haurtxoentzat Egokia - Egokia - -
Edurnezuriren txotxongiloak Egokia - Egokia - -
Maska argiduna eta eskularrua Egokia Egokia Egokia - -
Panpina (haurtxoa) - Erdi pareko arau-haustea - Egokia -
Patinetea - - Egokia - -
Margotzeko panpina Egokia - Egokia Egokia -
Bainuko panpina - - Egokia Egokia -
Mahai-jolasa, irudiduna - - Egokia - Egokia
Marrazteko arbela - - - Egokia -
Futbol zelaia - - - - -
¿Quién es quién? mahai-jolasa - - - - -
Karrera zirkuitua, autoekin - Egokia - - -
Txintxirrina, bentosaduna - - - - Egokia
Peluxea Egokia - - - -

* Jostailu guztietan neurtu dugu zer-nolako informazioa eskaini dioten kontsumitzaileari, zenbateraino diseinatu dituzten modu seguruan erabiltzeko, eta etiketan ageri diren adin mugak zenbateraino diren egokiak. Horiez gain, beste zenbait arriskuri buruzko azterketak ere egin ditugu: suari buruzkoak, elektrizitateari buruzkoak, gai toxikoen ingurukoak edo imanen ingurukoak (arriskutsu izan daitezkeela iruditu zaigunean).

1. Adina: Jolas eta heziketa gaietan aditua den talde bat bildu dugu, jostailuak azter ditzaten ikuspegi pedagogikotik eta erabilgarritasunaren ikuspegitik. Etiketan ageri diren adin mugen gaineko iritzia eman du talde horrek, eta adierazi du zenbateraino diren egoki horietan egiten diren gomendioak. Etiketak esaten duena eta adituek esaten dutena bat etorri ez arren hurbil samar badaude, etiketaren aipamen hori hobetzeko modukoa dela jarri dugu; Egokia, mugatu gabe jarri dugunean, esan nahi du jostailuak ez duela esaten zein adin arte erabiltzea komeni litzatekeen. Zenbait jostailuk honako legen oharrak egiten dituzte segurtasunaren arloan: "Jostailu hau ez da egokia 36 hilabete baino gutxiagoko haurrentzat". Holakoak segurtasun ohartzat hartu ditugu guk, eta ez erabilera ohartzat.

2. Etiketa, diseinua eta osaera: Hemen adierazi dugu zenbateraino betetzen dituzten honako arau hauek: EN 71-1, EN 71-5 y EN 14765.

3. Suari zein erantzun ematen dio: Hemen adierazi dugu zenbateraino betetzen duten honako arau hau: EN 71-2.

4. Segurtasun elektrikoa: Hemen adierazi dugu zenbateraino betetzen duten honako arau hau: EN 62115.

5. Toxikoak: adierazi dugu zenbateraino betetzen duten honako arau hau: EN 71-3. Honako toxiko hauek aztertu ditugu: Artsenikoa, Barioa, Kadmioa, Kromoa, Merkurioa, Beruna, Antimonioa eta Selenioa.

6. Ftalatoak: Hemen adierazi dugu zenbateraino betetzen duten honako zuzentarau hau: 2005/84/CE.

7. Imanak: Hemen adierazi dugu zenbateraino betetzen duten honako erabaki hau: 2008/329/CE.

8. Barbie bizikleta erabilera oharren liburuxkarik gabe etorri da, eta ezin izan dugu egiaztatu adinari dagozkion oharrak ongi eginak ote dauden. CONSUMER EROSKI-k ezin izan du jakin noren ardura den hori, ekoizlearena edo saltokiarena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto