Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Adin txikiko batek egindako erosketa. Kontratuak ez du balio

Adin txikiko batek motorra erosi du gurasoei kendutako diruarekin

 Hamasei urteko mutil batek motorra erosi zuen saltoki batean, eta haren izenean egin zioten ordainagiria, Nortasun Agiria erakutsita. Adin txikikoak, ordea, ez zeukan diru sarrerarik, eta gurasoei hartu zien dirua, 1.290 euro, haiek ezertxo ere jakin gabe. Erostunak isilean gorde zuen guztia, baina gurasoak, azkenean, ohartu ziren, eta saltzailearengana jo zuten, erosketa baliorik gabe utz zezan. Epaitegietatik kanpo ados jartzen saiatu ziren, baina lortu ez zutenez, hamabost hilabeteren buruan, gurasoek salaketa jarri zuten saltzailearen kontra; kontratua baliorik gabe uzteko eskatu zuten, eta diru guztia itzultzeko ?interesak barne-, motorra saltzaileari bueltatzearen truk. Eta epaileak arrazoi eman zien. Santa Cruz de Tenerifeko Auzitegiak baieztatu zuen mutilak ez zeukala behar adinako jardun gaitasunik salerosketa kontratuari balioa emateko. Ordaindutako diruaren interesei buruzko erabakia ere eman zuen epai berean (2007ko martxoaren 27koa da): motorra itzultzen den egunetik hasi behar zen kontatzen, ez erosi zen egunetik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto