Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Lapurreta aseguru bat egin zuen eskuko telefonoarentzat, baina konpainiak ez du erantzun nahi, bortxarik gabe ebatsi ziotelako

Duela urtebete eskas, eskuko telefonoa erosi nuen; lapurreta asegurua ere eskaini zidaten dendan bertan, eta hartu nuen hura ere. Duela gutxi poltsa lapurtu didate, eta telefonoa ere hantxe neraman. Aseguru konpainiak, ordea, ez dit ezertxo ere ordaindu nahi, bortxarik gabe ebatsi omen didatelako. Zer egin dezaket?

 Aseguruen arloan oso zabal ulertzen dute lapurreta kontzeptua, eta beti ez dator bat lege arloan ematen zaion esanahiarekin. Zigor Kodearen ikuspegitik, indarkeria erabiltzen denean edo pertsonen kontra larderiaz jokatzen denean, hori lapurreta da. Ebastea, berriz, zera da, besteren ondasun bat bortizkeriarik erabili gabe hartzea. Zuk salaketa jarri zenuenean, bortizkeriarik gabeko ekintza izan zela adieraziko zenion Poliziari, eta hortik ondorioztatuko zuten ebatsi egin zizutela, ez lapurtu. Aseguru Kontratuaren legean, hala ere, lapurreta kontzeptuak zera adierazten du, aseguruak babesten dituen ondasunak legez kontra hartu dituela norbaitek, eta ez du bereizten bortxaz izan diren edo ez; ondorioz, auzitegiek onartzen dute polizak bere baitan hartu behar dituela lapurretak eta ebasketak, non eta aseguru jabeak kontrakoa onartzen ez duen. Horregatik, kaltea jasan duen pertsonak egiaztatu behar du ea sinatu zuen polizak berariaz esaten duen ebasketa kanpo geratzen dela. Halakorik esaten ez badu, aseguru konpainiak hartu behar du bere gain ordaintzeko ardura. Komeni zaizu erreklamazioa aurkeztea zure konpainiako Segurudunaren Defendatzaileari, eta azken buruan, Aseguruen Zuzendaritza Nagusira eramatea salaketa. Urrats horiek guztiak egiteko, lagungarria gerta dakizuke zure udaleko edo probintziako Kontsumo zerbitzuetara jotzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto