Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Honako ezbehar hau eduki nuen iaz itsas bidaia batean: ontzian afaltzen ari ginela, intxaur azal bat eraman nuen ahora oharkabean, entsalada jaten ari nintzela, eta bi endodontzia apurtu zitzaizkidan. Erizaintzara jo nuen, esana baitzidaten medikua estomatologiako espezialista zela. Ez zen egia, ordea, eta, gainera, ez zeukaten inolako tresneriarik halako ezbeharrei erantzuteko. Salaketa jarri nuen hantxe bertan, gurekin mahaian zeudenak lekuko zirela; zer gertatu zitzaidan adierazi nuen, eta medikuak sinatuta aurkeztu nuen. Eta Espainiara itzuli nintzenean, bidaia agentziaren aurkako salaketa jarri nuen, egin zidaten kaltearen ardura bere gain har zezan. Lau hilabeteren buruan erantzun zidaten: haiek ez omen dute erantzukizunik. Zer egin dezaket?
Hasteko, behintzat, epaitegietara jo gabe konpontzea komeni da; alegia, bi aldeak ados jartzea, eta sortu den kalteari ordain adostua ematea. Hori egin ezin bada, kaltetuak epaitegietara jo dezake edo, nahiago badu, erreklamazioa jar dezake Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoan, bere herrian. Baina salaketa jarria badu, abokatu bat hartzea litzateke onena. Bidaia konbinatu bateko zati da itsas bidaia, eta, beraz, bidaia agentziaren aurkako salaketa edo erreklamazioa jar dezakezu eta baita itsas bidaia antolatzen duen handizkako saltzailearen aurkakoa ere. Bidaia agentziei ardurak eta erantzukizunak eskatzeko epea bi urtekoa da, eta oraindik baduzu denbora, baina utzikeriaz jokatu izanagatik erantzukizunak eskatu nahi dituenak, Kode Zibilaren 1902 artikuluari jarraiki, urtebeteko epea du. Beraz, denbora pasatzen utzi gabe, hasi duzun bideari jarraitzeko esango genizuke. Komeni da froga gisa balio duten dokumentu guztiak biltzea, eta lekukoen telefono eta helbideak ere bai, ahal izanez gero.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa