Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Haur ergonomia: Bizkarrak adin guztietan ematen du min: haurren gorputz jarrera desegokiak

Mutilen erdiek eta nesken % 70ek bizkarreko mina izaten dute, eta arazoa larriagotu egiten da eskola garaian

 Hain gazte eta bizkarreko mina? Nola liteke mutilen erdiak eta nesken % 70 bizkarreko minez egotea 15 urte bete aurretik ere? (Espainiako datuak dira). Badira hiru arrazoi, behintzat, hori hala izan dadin: haurrek ariketa gutxi egiten dute, aulkian gaizki esertzen dira eta, hau da deigarriena, bizkar zorro pisutsuak erabiltzen dituzte oso (sei urtetik gorako hiru ikasletik batek bere pisuaren % 35 eramaten du zorroan). Pertsona zenbat eta gazteagoa den, orduan eta malguagoa dauka hezurdura, eta, ondorioz, bizkarrean zama gehiegi hartzen badu eta gorputz jarrera desegokietara ohitzen bada, jarrera horiek ezin aldatu izango ditu hazi ahala, eta bizkarreko min kronikoak edukiko ditu. Halakorik ez gertatzeko, eta arazoei aurrea hartzeko, txiki-txikitatik ikasi behar dituzte haurrek zein diren gorputz jarrera osasungarriak. Helburu horrekin sortu du CONSUMER EROSKI-k Bizkar Eskola: minik ez izateko jakin beharreko guztia/minik ez izateko, non ikas litekeen nola landu gorputz jarrera osasungarriak eta nola indartu bizkarra.

Haurren hezurdura biguna da eta ohitura txarrak kentzea oso zaila, beraz, bizkarreko min kronikoak ez sortzeko txikitatik hartu behar dira neurriak

Eskolako zorroak, arinak eta bizkarrean ongi jarriak

  • Eskola garaian gure alaba edo semea kexu bada min duelako lepoan, besagainean eta bizkarrean, ongi zaindu behar dugu bizkar zorroan pisu gehiegirik eraman ez dezan.
  • Bizkar zorroak haurraren neurrikoa izan behar du, haren adinari dagokion bezalakoa. Behar baino zorro handiagoa eramanez gero, gerrialdeari kalte egingo dio, bizkarraldea baino ahulagoa baita. Zorroak bizkarraldeko ornoen gainean geratu behar du, bizkarra bera bezala makotua, beheko aldea gerria baino bost zentimetro gorago duela.
  • Armazoiak erdibiguna izan behar du, haurraren anatomiara egokitu ahal izateko.
  • Zorroek uhal moldagarriak eduki behar dituzte, bigungarridunak, eta 4 cm zabalekoak; ibiltzerakoan mugitu ez dadin, gerrian lotzeko sistema bat ere eduki behar du (gerriko bat, hori ere bigungarriduna).
  • Haurrak bide luzea badu eskolara joateko, zorroaren kanpoko oihalak irazgaitzak izatea komeni da.
  • Zorroa zamatzeko orduan, haurraren pisua hartu behar da kontuan: ez du eduki behar haurrak pisatzen duenaren % 10 baino gehiago. Gure haurrak sei urte baditu, eta 20 kilo inguru, kilo eta erdiko edo bi kiloko zorroa eraman ahal izango du, gehienez ere.
  • Gauzak zorroan sartzerakoan, pisu gehien dutenak bizkarrari itsatsita jartzea komeni da, eta kanpoko aldea arinago joatea. Zorroek leku bat baino gehiago izaten dute gauzak sartzeko, eta pisua horietan guztietan banatzea komeni da.
  • Haurrak bi besagainetatik helduta eraman behar du zorroa, eta pisua berdin samar banatu behar du alde batera eta bestera. Hola eginez gero, tente joan ahal izango da.

Ohiturarik kaltegarrienak

  •  Haurrari azaldu behar diogu oso kaltegarria dela zorroa eskutik helduta eramatea edo besagain bakarretik zintzilik; zama ez da joaten simetrikoki banatuta, eta bizkarrezurra alde batera makurtzen da.
  • Erakutsi behar diogu zein den modurik egokiena zorro zamatua bizkarrera eramateko: bi eskuekin heldu behar zaio, belaunak tolestu eta zangoekin egin behar da indar zorroa altxatzeko.
  • Zorroa gurpilduna bada, heldulekua egokitzeko aukera eman behar du, haurraren neurrira jarri eta eroso eta modu ergonomikoan eraman ahal izan dezan.

Lan mahaian ongi eserita egoteko

  •   Mahaiak ez du eduki behar tiraderarik azpiko aldean, ezta apalik ere, haurrak erabat sartu behar baititu hankak mahai azpira eserita dagoela. Ordenagailu mahai bat erabiltzen badu, komeni litzateke teklatua egoten den apala kendu ahal izatea erabili behar ez denean.
  • Ikasmahaiak edo jolasmahaiak aukera eman behar dio besaurreen gainean jarrita egoteko, bizkarra tente duela.
  • Aulkiak moldagarria izan behar du, haurraren neurrira egokitu ahal izateko, eta bizkarraldeak altua izan behar du, lepoak ere atseden har dezan. Hala izan ezean, bizkarrezurra bortxatuko luke, "airean" eutsi beharko balieke lepo-buruei. Aulkiaren altuera egokitzerakoan, oinek beheraino iritsi behar dute, eta lurraren gainean jarrita geratu behar dute.
  • Ipurdia atzerantz eraman behar du haurrak, ahalik eta gehien. Oinak lurrean jarri, eta belaunak aldaken parean edo gorago geratzen badira, orduan egongo da ongi eserita.
  • Gorputz jarrera maiz aldatzea komeni da, eta 45-60 minutuz behin aulkitik altxatu eta pixka bat ibiltzea.
  • Eskolan ezin bada ongi eseri, aulki-mahaiek uzten ez diotelako, irakasleari jakinarazi behar dio, eta gure lana da haurrari laguntza ematea hori egin dezan.
  • Lurraren gainean jolasteko gorputz jarrerarik egokiena hau da, batik bat haur txikienentzat: "indiarren erara" jarrita edo zangoak zabaldu eta luze-luze dituztela. Egonkortasuna ematen diete jarrera horiek haurrei, eroso egoten dira, aldaketako eta belaunetako artikulazioak bortxatu gabe (hain zuzen, horiek mintzen dira gehien haurrak jarrera desegokian daudenean).

Ordenagailu aurrean

  • Pantailak 45 cm-tara egon behar du, aurrez aurre ikusten dela, begien parean edo zertxobait beherago.
  • Teklatuak beti mahai gainean egon behar du, eta, gehienez, 25º goratua. Sekula ez da lan egin behar teklatua belaunen gainean jarrita
  • Eskumuturrak eta besaurreak mahai gainean ditugula, lerro zuzena marraztu behar dute, eta teklatuaren maila berean geratu behar dute; ukondoek tolestuta egon behar dute, 90º-ko angelua osatzen dutela, gutxi gorabehera.
  • Aulkia teklatutik gertu jarri behar da, ahal den guztia, haurrak ez dezan eduki aurrerantz okertu beharrik.
  • Ez du balio edozein saguk. Haurraren neurrikoa izan behar du, haren eskuentzat egokia.

Ohitura osasungarriak

 
  • Gorputz jarrera desegokiak hartzen baditu haurrak, eta, gainera, muskuluak aski indartuta ez badauzka, batik bat bizkarrekoak eta sabelaldekoak, gerta daiteke bizkarrezurra desbideratzea eta muskuluetako minak agertzea.
  • Gure alaba edo semea kirola egitera bultzatu behar dugu; igeri egitea, adibidez, oso ona da muskulu eta artikulazioentzat. Maiz egin behar da, baina neurrian betiere. Muskulu masa handia duten haurrek hobeto eusten diote bizkar gainean jarritako pisuari, bizkarrezurrak tentsio gutxiago jasaten baitu.
  •  Lotan dagoenean ere jarrera egokia eduki behar du. Ez du ahuspez lo egin behar, albo batera edo gora begira jarri behar du. Gora begira egiten badu, ona izaten da buruko bat jartzea belaunen azpian, bizkarreko tentsioa lasaitzen baitu.
  • Koltxoi erosoa, sendoa eta leuna jarri behar diogu haurrari. Burukiak ere ez du behar nolanahikoa: haurraren gogokoa izan behar du eta haren morfologia ezaugarriei egokitua.
  • Zure alabak edo semeak bizkarrean min badu, edo zerbait ongi ez badabil, joan medikutara, inongo zalantzarik gabe. Neurririk hartu behar bada, ahalik arinen hartzea komeni da.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto