Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Bisitatu ditugun ikastetxeen % 17k ez dute barazkirik jartzen astean behin ere, eta hamar ikastetxetatik batean, ikasleek ez dute izaten arrainik aste osoan
Azken lau urteetan, nabarmen hobetu da gurasoei ematen dieten informazioa. Ikastetxe guztiek jakinarazten diete zer menu izango duten seme-alabek. Ikastetxerik gehienek (% 87k) idatziz ematen diete informazioa, edo eskolaren webgunean jartzen dute (% 13). Txosten honetan aztertu ditugun ikastetxeen % 77k hilero helarazten diete gurasoei informazioa; % 17k hiru hiletik behin, % 3k bi hiletik behin, eta beste % 3k urtean behin. Gurasoentzat ez bada aski eskolatik jasotzen duten informazioa, haiei dagokie egiaztatzea ea informazio-orri horietan ageri dena jaten duten euren seme-alabek, eta horretarako, jantokira bertara joan daitezke eta euren begiz ikusi.
Eskola menu batek 5 euro balio du, batez beste, eguneko (4,9 euro, zehazki). 2004. urtean batez beste balio zuenarekin alderatuta (3,8 euro), % 22 igo da, lau urte horietan pilatu den KPI (% 14,6) baino ia zortzi puntu gehiago.
Ikastetxeen artean alde nabarmenak daude atal honetan, eta eskola pribatua izan, kontzertatua izan, edo publikoa izan, dezente aldatzen da prezioa batetik bestera. Menurik garestienak ikastetxe pribatuek dituzte. Horietan, eguneko 7,8 euro kostatzen da otordua, batez beste, eskola publikoetan baino dezente gehiago (4,5 euro, batez beste), eta kontzertatuetan baino gehiago (5,7 euro, batez beste). Guztietan garestiena, ordea, Nafarroako ikastetxe publiko baten menua izan da: 9,5 euro eguneko. Merkeena ere eskola publiko batean aurkitu dugu (1,9 euro).
Guraso askorentzat, zama handia gertatzen da eskolako jantokia hilero-hilero ordaindu beharra, eta horri aurre egin ahal izateko, bekak eta diru laguntzak eskatzen dituzte. Guk aztertu ditugun ikastetxeetan, lautik hiruk eskaintzen dituzte era horretako laguntzak.
Menuaren prezioa eta kalitatea, askotan, elkarri lotuta doaz, nahiz eta beti ez den hala izaten. Menurik garestienak dauzkaten 20 ikastetxeetan zer ematen duten aztertu eta menurik merkeenak dituzten 20 ikastetxeen zer eskaintzen duten ikusi, eta ondorio hauxe atera dugu: gehiago ordaintzen duenak elikadura kalitate hobeko menua eduki dezake.
Menurik garestienak dituzten 20 ikastetxeetatik, 19k gainditu dute CONSUMER EROSKI-ren proba (6,85 eurotik gora dabiltza horiek eguneko). Menu merkeenak dituztenen artean, 20tik 14k gainditu dute (3,45 eurotik beherako menuak dituzte eguneko).
| Provincia | Barazkirik ez 1 | Lekalerik ez 2 | Arrainik ez 3 | Fruta gutxi 4 | Jaki prestatu gehiegi 5 | Gozo gehiegi 6 |
|---|---|---|---|---|---|---|
| A Coruña | %27 | %46 | %18 | %18 | %36 | %0 |
| Araba | %0 | %0 | %0 | %0 | %0 | %0 |
| Alacant | %30 | %20 | %10 | %0 | %0 | %0 |
| Asturias | %58 | %0 | %8 | %17 | %0 | %0 |
| Bartzelona | %0 | %0 | %31 | %0 | %6 | %0 |
| Kantabria | %27 | %0 | %18 | %0 | %9 | %0 |
| Kordoba | %55 | %9 | %9 | %0 | %9 | %0 |
| Granada | %60 | %0 | %0 | %10 | %0 | %0 |
| Gipuzkoa | %9 | %0 | %9 | %9 | %9 | %0 |
| Madril | %0 | %0 | %6 | %0 | %0 | %0 |
| Malaga | %9 | %0 | %0 | %0 | %0 | %0 |
| Murtzia | %15 | %23 | %15 | %0 | %8 | %0 |
| Nafarroa | %0 | %0 | %0 | %0 | %0 | %0 |
| Sevilla | %0 | %0 | %0 | %0 | %0 | %0 |
| Valentzia | %8 | %8 | %17 | %0 | %8 | %0 |
| Valladolid | %0 | %0 | %0 | %0 | %0 | %0 |
| Bizkaia | %0 | %0 | %0 | %9 | %0 | %0 |
| Zaragoza | %0 | %8 | %31 | %0 | %0 | %0 |
| Guztira 2008 | %17 | %6 | %10 | %3 | %5 | %0 |
| Guztira 2004 | %36 | %14 | %30 | %8 | %15 | %3 |
1. Aztertu ditugun bi menuetan barazkirik jarri ez duten eskolen ehunekoa eman dugu; astean behin gutxienez barazkirik jartzen ez dutenena edo bi astez behin eskaintzen ez dutenena.
2. Astean behin gutxienez lekalerik jartzen ez dutenen ehunekoa da, edo bi astez behin eskaintzen ez dutenena.
3. Astean behin gutxienez arrainik jartzen ez dutenen ehunekoa da, edo bi astez behin eskaintzen ez dutenena.
4. Astean bitan baino gehiagotan jaki prestatuak edo frijitukiak eskaintzen dituztenen ehunekoa da (sanjakoboak, saltxitxak, kroketak, txipiroiak, eta abar), bai aste bateko menua aintzat hartuta edo bai bi asteetakoa aintzat hartuta.
5. Gutxienez astean bitan baino gehiagotan fruta ematen ez dutenen ehunekoa da, bai aste bateko menua aintzat hartuta edo bai bi asteetakoa aintzat hartuta.
6. Astean bitan baino gehiagotan postrerako gozoak edo opilak eskaintzen dituztenen ehunekoa da, bai aste bateko menua aintzat hartuta edo bai bi asteetakoa aintzat hartuta.
| Probintziak | Oso ona | Ona | Onargarria | Hala-holakoa | Txarra | Batez beste |
|---|---|---|---|---|---|---|
| A Coruña | %0 | %18 | %18 | %27 | %36 | Txarra |
| Araba | %73 | %27 | %0 | %0 | %0 | Oso ona |
| Alacant | %50 | %10 | %20 | %0 | %20 | Onargarria-Ona |
| Asturias | %42 | %0 | %17 | %25 | %17 | Hala-holakoa |
| Bartzelona | 44% | 1%9 | 3%8 | %0 | %0 | Ona |
| Kantabria | %27 | %27 | %36 | %0 | %9 | Onargarria-Ona |
| Kordoba | %18 | %27 | %9 | %27 | %18 | Txarra-regular |
| Granada | %40 | %0 | %50 | %0 | %10 | Onargarria-Ona |
| Gipuzkoa | %55 | %27 | %0 | %9 | %9 | Ona |
| Madril | %56 | %38 | %6 | %0 | %0 | Oso ona |
| Malaga | %64 | %27 | %9 | %0 | %0 | Oso ona |
| Murtzia | %15 | %23 | %38 | %15 | %8 | Onargarria |
| Nafarroa | %40 | %60 | %0 | %0 | %0 | Ona |
| Sevilla | %92 | %8 | %0 | %0 | %0 | Oso ona |
| Valentzia | %42 | %17 | %25 | %17 | %0 | Ona |
| Valladolid | %60 | %40 | %0 | %0 | %0 | Oso ona |
| Bizkaia | %27 | %64 | %9 | %0 | %0 | Ona |
| Zaragoza | %54 | %8 | %38 | %0 | %0 | Ona |
| Guztira 2008 | 44% | 24% | 17% | 7% | 7% | Ona |
| Guztira 2004 | 21% | 20% | 36% | 22% | 2% |
Emaitzak:
Ikastetxe bakoitzean bi astetako menua aztertu dugu, eta hortik atera ditugu eskola menuen azken emaitzak. Aintzat hartu dugu zenbateko maiztasunez eskaintzen dituzte elikagai oinarrizkoak, menu batean hutsik gabe agertu behar duten horiek, eta zenbateko maiztasunez eskaintzen dituzten berez oso noizean behin jatekoak izan behar luketenak. Gutxieneko baldintza hauek jarri ditugu guk: astean behin, gutxienez, barazkiak, lekaleak eta arrain freskoa eduki behar du menu batek, eta arraina izoztua bada, prestatu gabea izan behar du; aurrez prestatuta datozen jakiak eta gozoak, gehienez ere, astean bitan eskaini behar ditu; eta fruta freskoa, astean bitan
Koadro honetan, azterketaren emaitza orokorrak islatu nahi izan ditugu. Gure azterketak ez du aukerarik ematen hango edo hemengo menuak beste lekuetakoak baino hobeak edo txarragoak direla esateko (18 probintziatako 211 eskolatako datuak soilik bildu ditugu).
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa