Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bidaiak. Hegazkin konpainien erantzukizuna

Nazioarteko hegaldi bat huts egin dute, herrialde barruko hegaldia ez delako garaiz ibili, baina konpainiak ez ditu hartu nahi bere gain kostu moralak

 Bidaiari batzuek auzitara eraman zuten hegazkin konpainia bat, eta 815 euroko kalte-ordaina eskatu zioten hegazkina atzeratu zelako eta horrek kalteak eragin zizkielako. Malaga-Madril-Santiago (Txile) hegaldia zuten hartuta, baina Malagatik Madrilerako hegaldia ez zen garaiz ibili, eta Santiagorako hegazkinak ihes egin zien, eta opor egun batek ere bai. Hegazkin konpainiak aukera eman zien hurrengo egunean irtetekoa zen hegazkina hartzeko, baina itxaroten eman zituzten orduetan, inork ez zien lagundu, eta euren kabuz aurkitu behar izan zuten hotela, eta euren dirutik ordaindu gastu guztiak (ostatua, otorduak eta garraioa). Epaiketan, konpainiak onartu zuen gastu horiei aurre egiteko dirua jartzea, 215 euro, baina ez gainerako kalteengatik eskatzen zituzten 600 euroak (egindako kalte moralengatik eta galdutako opor egunarengatik). Malagako Merkataritza Auzitegiaren epaiak, ordea, argi uzten du hegazkina ez zela atzeratu ezinbestean; konpainiari komeni zitzaizkion moldaketa batzuen erruz baino. Ondorioz, bezeroek kalte moralen ordaina jasotzeko eskubidea zutela onartu zuen (2007ko apirilaren 27koa da epaia), eta kopurua kalkulatzeko, alde batetik, hegazkin txartelaren balioa hartu zuen kontuan, eta, bestetik, galdutako denbora (egun bat). Azkenean, bidaiari bakoitzari, gehienez ere, ehun euroko ordaina emango ziotela erabaki zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du