Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Nazioarteko adopzioa. Erakunde laguntzailearen erantzukizuna

Bikote batek erakunde laguntzaile bat kontratatu du haur bat adoptatzeko, baina eten egin du kontratua, zerbitzu txarra eman dutelako

 Senar-emazte batzuek adopzio txosten bat jarri zuten abian Errusian erakunde laguntzaile baten bitartez. Hara joan zirenean, osasun egoera negargarrian aurkitu zuten eurei egokitu zitzaien neska. Erakunde laguntzailean lan egiten zutenek behin eta berriz adierazi zieten ongi pentsatzeko haur hura adoptatu aurretik, eta nahi bazuten beste haur bat izendatuko zietela. Azkenik, uko egin zioten haur hura adoptatzeari, baina erakunde laguntzaileak ez zuen lortu beste haur bat izenda ziezaieten. Senar-emazteen iritziz, erakunde laguntzaileak arduragabekeriaz jokatu zuen eta ez zuen bete kontratuak esaten zuena; ondorioz, auzitara jo eta kalte-ordaina eskatu zuen. 14.000 euro ordaindu zizkieten, baina erakundeak gora jo zuen, eta senar-emazteen aurkakoa izan zen epaia. Bikotea oso kexu zen zerbitzu txarra eman zietelako, eta azken erabakia hartzeko orduan, haurra adoptatu edo ez, presio handia egin zielako erakundeak. Madrilgo Probintzia Auzitegiak 2007ko uztailaren 11n eman zuen epaia, senar-emazteen aurkakoa. Haren ustez, kontratuak ez zuen esaten emaitza jakin bat ziurtatuko zietela, hori ez baitago erakunde laguntzailearen esku, haurraren herrialdeko auzitegien oniritziaren menpe baizik. Kontratuan bitartekari lana egiteko betebeharra hartu zuen erakundeak, ez besterik, eta, beraz, erantzukizunik ez zeukala erabaki zuen auzitegiak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du