Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Higiezinen kudeatzaileak igogailuaren gaia sartzen du batzar guztietako zerrendan, nahiz eta urtero-urtero ezezkoa eman proposamenari

Gure etxejabe elkarteko higiezinen administratzaileak igogailua jarri nahi du. Bost urte daramatza hori proposatuz, eta guk beti ezezkoa eman diogun arren, etxejabeen batzarrerako deialdia egiten duen bakoitzean, hantxe ageri da gaia, igogailua jartzeko aurrekontua onartu, bai edo ez. Gai bat zerrendan jarri aurretik, beharrezkoa da kide kopuru baten oniritzia? Edo, bestela, galde-eskarien atalean landu daiteke? Gainera, jakin nahi nuke ea zilegi den gai hori urtero-urtero batzar batera eramatea, eta ea higiezinen kudeatzaileak biltzen dituen elkargoak bitartekari lanik egin dezakeen kasu honetan.

 Jabetza Horizontalaren legeak esaten du edozein jabek eska diezaiokeela batzarrari guztien intereseko gai jakin bat azter dezala eta hari buruzko iritzia eman dezala, eta hori egin ahal izateko, idatzi bat helarazi behar dio lehendakariari, eta han zehaztu zer gai landu nahi duen. Idatzi hori jasota, lehendakaria behartua dago hurrengo batzarreko gai zerrendan sartzera. Ez da behar, beraz, kide kopuru jakin baten oniritzia gai bat zerrendan sartzeko. Gauza batzuetarako, ordea, behar izaten da kide kopuru jakin baten babesa; batzar batera deitzeko, adibidez, jabeen % 25ek egin behar dute bat eskariarekin. Administratzaileak hola jokatzen badu, agian, jaberen batek eskatu diolako egiten du, edo lehendakariak eskatu diolako, edo ikusten duelako beharrezkoa dela igogailua jartzea bizilagunen baten adina edo osasuna kontua hartuta. Egoera horrek gatazka sortzen badu jabeen artean, egokiena litzateke hurrengo batzarrean hitz egin eta argitzea, Higiezinen Administratzaileen Elkargora jotzen ibili gabe, ez baitirudi administratzailea utzikeriaz jokatzen ari denik, ez eta kalterik edo okerrik egiten dienik etxejabeei.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du