Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Telefono-operadore bat ordaina eskatzen ari zaio, nahiz eta aspaldi eten zuen kontratu hura

Duela urte batzuk, konpainia batetik bestera aldatu nuen telefono finkoaren zenbakia, inolako arazorik gabe. Baina geroztik, ordea, gutun batzuk iritsi zaizkit, adieraziz ordainagiri batzuk utzi nituela ordaindu gabe eta ordaintzeko eskatuz. Gutunak bidaltzen dizkidan operadoreak esaten dit nire lehengo operadorearekin nuen zorra jaso duela, eta kontratua eteteko pauso guztiak berekin argitu behar ditudala. Zer egin dezaket?

 Zenbait telefono-operadorek beste enpresa batzuei uzten edo pasatzen dizkiete euren bezeroen zorrak, eta horiek eskatzen diote gero bezeroari zorrak kita ditzala. Ordainaren galdea egiten diguten horiek ez dira izaten zorrak kobratzeko agentziak, konpainiek hartarako kontratatuak; ordaintzaileak utzi duen egoera bere gain hartzen duten enpresak izaten dira, ordaindu gabe dagoena kobratzeko eskubidea lortu dutenak, beste enpresa batekin hala negoziatu dutelako edo beste enpresa batek haren esku utzi duelako eskubide hori. Kreditua besteri uztea jarduera onartua da, eta Kode Zibilak arautua. Beraz, zilegi da betebehar baten kariaz eskuratu diren eskubide guztiak besteren esku uztea. Batetik besterako aldaketa horren berri jakinarazi behar zaio zordunari, baina ez da behar haren onespenik, hori gabe ere balio du. Horregatik, komeni da bezero bakoitzak dokumentu idatziak eska ditzala, zorraren berri emango dutenak eta kobratzaile aldaketaren erakusgarri izango direnak, eta egiaztatu dezala zer eskatzen dioten, zergatik, zein eperi dagokion eta zenbat denbora igaro den. Zerbitzu jakin bat kontsumitzeagatik eskatzen badute ordaina, jakin beharrekoa da epe bat dutela hori egiteko, eta epe horretatik kanpo ezin dutela egin, nahiz eta auzitegi guztiek ez duten ezartzen epe bera. Batzuek diote bost urteko epea dagoela ordainak eskatzeko (urteka edo aldi txikiagoetan ordaindu ohi diren zerbitzuetan); gehien-gehienen ustez, berriz, hiru urte igarota, ezin da ordainik eskatu, baldin eta merkatari batek merkatari ez den bati saldutako gaia bada. Halako egoeraren bat tokatuz gero, beti komeni da Kontsumitzailea Informatzeko Bulego batera jotzea, eta han lagunduko digute informazioa lortzen eta egoera argitzen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto