Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Betaurrekoak ez dira izaten haurren begikoak, baina egun gero eta mota gehiagotakoak daude, itxura eta diseinu ugarirekin, eta, bestela, ukipen-leiarrak ere hor dauzkate aukeran
Betaurrekodunei egun inor gutxik egiten die iseka eskolan, eta nekez entzuten dira "laubegi" eta gisakoak. Modak ere betaurrekoak jantzi ditu, eta orain ez dago hain gaizki ikusia betaurrekoak eramatea. Egungo modaren eragina haurrengana ere iritsi da, eta hainbat betaurreko modelo dituzte eskura, prezio eta kolore guztietakoak ia. Eta lentillekin ere berdintsu gertatzen da: erabili eta botatzekoak badira, koloreetakoak, igerilekuan erabiltzekoak... ez da harritzekoa, beraz, gero eta hedatuagoak egotea horiek ere. Ikusmenaren Liburu Zuriko datuek esaten dutenez (Ikusmena eta Bizitza elkarteak argitaratzen du), 14 urtetik beherako haurren % 15ek erabiltzen dituzte betaurrekoak edo ukipen-leiarrak Espainian. Beste % 5ek ere beharko lituzke, baina ez dituzte erabiltzen, nahiz eta ikerketa batek esaten duen ikusmen-arazoen ondorio izan daitezkeela eskola porroten % 15 eta 30 artean (Madrilgo Ikusmen Zientzien Institutuko Fundazioak egin du ikerketa hori).
Haurrak eraman beharko ditu betaurrekoak, eta, beraz, utzi berari aukeratzen, eta errespetatu haren iritzia eta aukera.
Eskola adinean haurrak ez badu betaurrekorik erabili nahi, konplexuren bat edo eragozpenen bat duelako, orduan lentillak erabiltzea da irtenbide onena. Eskola adinaren aurreko urteetan, ordea, medikuak hala aginduta soilik erabiltzen dira ukipen-leiarrak. Adin hori igarota, arrazoi praktikoen eta estetikoen mende geratzen da leiarrak erabiltzea. CooperVision erakundeak egin duen inkesta baten arabera, nerabezaro-aurreko urteetan lentillak erabiltzea oso lagungarria gerta daiteke, haurrak konfiantza gehiago hartzen duelako bere buruan, hainbat jarduera egiteko aukera errazten diotelako lentillek, begiak hobeto babestuta, gainera, eta, azkenik, lagungarriak direlako eskolako emaitzak hobetzeko.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa