Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Higiene eta garbitasun baldintzak hobetu dira, baina ez behar adina
Tatuajeak egitea eta gorputza zulatzea (piercing-ak jartzea) modari eta hiriko joerei lotu-lotuta daude, baina ezin esan kontu hutsalak direla. Gorputzari erasan egiten diote (ia ebakuntzatxo bat egitea bezala baita zenbaitetan), eta ezinbestekoa da informazio guzti-guztia eskura edukitzea, eta, nola ez, higiene, osasun eta garbitasun neurriak ezin zorrotzago zaintzea. Gauzak gaizki eginez gero, ondorioak aski kaltegarriak izan daitezke, eta, inondik ere, saihestu beharra dago arriskurik txikiena ere.
CONSUMER EROSKI-k horretan aritzen diren 160 zentroren jarduera ikertu du, Espainiako 18 hiriburutan, eta zulo bat nabarmendu da beste guztien gainetik: azala pigmentuz urratzen eta metalez apaintzen dutenentzat, informazio hitzak ez du lehentasunik. Tatuaje edo piercing bat egiteko, organismoaren babesetako bat zulatu beharra dago, azala, alegia, baina horretan jarduten duten langileen % 72k ez dute galdetu ea bezeroak baduen alergiarik edo bestelako gaixotasunik. Garbitasunak eta higieneak, ordea, emaitza ona lortu dute, eta nabarmen hobetu da 2004an gai beraren inguruan egin genuen azterketarekin alderatuta; hala ere, oraindik bada zer hobetua arlo horretan ere. Oso tentuz zaintzekoa baita alderdi hori, hala egin ezean, kutsatzeko eta infekzioak eragiteko arriskua oso handia da eta. Hori dela eta, osasun ikuspegitik, medikuek-eta ez dituzte ontzat jotzen gorputz apaindura horiek.
Hemezortzi hiriburu hautatu ditugu, esan bezala (A Coruña, Alacant, Almeria, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza) eta 160 zentro; horietako 136k horixe dute jarduera bakarra, tatuajeak eta piercing-ak egitea, eta gainerako 24etan, bestelako jarduerak ere egiten dituzte. Beharrezko informazio guztia biltzeko, gure teknikariak banan-banan joan dira zentro guztietara, eta guztiek gauza berbera eskatu dute: tatuaje bat egin nahi zutela (zuri-beltzezko txinatar letra berbera) eta piercing bat ere jarri nahi zutela, guztietan merkeena eta altzairu kirurgikoz egina.
Teknikariek galdetegi bat bete behar izan dute, eta hori prestatzeko, mediku dermatologoen laguntza eduki dugu; horrez gain, zenbait autonomia erkidegotako araudiak ere aintzat hartu ditugu (Andaluzia, Galizia, Katalunia, Nafarroa, Valentzia, Extremadura, Madril eta Murtzia), eta Tatuaje eta Piercing Maisuen Elkarte Nazionalak erabiltzen duen jarduera kode zorrotza ere bai.
Oro har, CONSUMER EROSKI-k aztertu dituen zentroek ez dute gainditu gure azterketa, eta, batez beste, nahiko kaskarra izan da emaitza, 'hala-holakoa'. Sei hiriburutako zentroak soilik iritsi dira gainditzeko mailara: Granadan eta Valentzian 'ona' izan da emaitza, eta Bilbon, Donostian, Kordoban eta Valladoliden, 'onargarria' baino ez. Alacanten, Bartzelonan eta Zaragozan aztertu ditugunek emaitza 'txarra' lortu dute, eta A Coruña, Almeria, Gasteiz, Iruñea, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo eta Sevillakoek, 'hala-holakoa' guztiek.
Higiene arau egokiak erabiliko dituen zentro batera joatea komeni da, eta Osasun eta Kontsumo Sailaren erregistroan izena emana duen zentro batera. Tatuaje eta zulo egileek, gainera, prestakuntza ikastaroa egina eduki behar dute.
Bakterioen aurkako xaboi likido batekin garbitu behar dugu, egunean bitan, eta eskuarekin soilik.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa