Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

PAPEREZKO BERTSIOA.
2008ko urria

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Adinekoei zuzendutako finantza produktuak: "Zatozte, zatozte denak..."

Erretiratu eta pentsiodunek ez dute joerarik izaten aurrezkiak mugitzeko, eta bankua ere beti-betikoa nahi izaten dute; bezero fidelak dira, eta bereziki haiei zuzendutako produktuak eskaintzen hasi dira banku eta kutxak

 Finantza erakunde asko larri dabiltza ezarri zituzten helburu ekonomikoak iristeko. Krisi garaian gaude, eta krisiak bezeroei eragiten dien neurrian, bankuek ere sumatzen dituzte ondorioak: ordainagiriak ordaindu gabe geratzen dira, etxebizitzak bahimenduan hartu behar dituzte eta zordunak gero eta gehiago dira. Orain arte erabili dituzten estrategiak berraztertu beharra izan dute gehienek, eta jomuga berriak bilatu behar izan dituzte euren negozioarentzat, eta bai aurkitu ere! 60 urtetik gorakoei begira jarri dira orain. Adin talde horretako pertsonek ez dute diru sarrera handirik izaten, oro har, baina aurreztu zaleak dira oso -Espainian, % 47k diote diruaren zati bat etorkizuneko beharretarako gordetzen dutela-, eta, beraz, talde erakargarria da banku eta kutxentzat. Ez dute hipotekarik ordaindu beharrik, dirua badute aurreztuta eta fidelak dira. Zer gehiago nahi dute bankuek? Segur aski, eskatzen hasita, adin tarte horretan jende asko egotea nahiko dute... Bada, a zer pagotxa!: mende honen lehen laurdenean, biztanleen % 43 egongo dira Espainian erretiroa hartzeko adinean, beste inon baino gehiago.

Bankuak eta kutxak hasita daude erretiratuentzako produktu bereziak eskaintzen. Izenak ere propio jarriak dituzte, gainera: 60koen Kluba, Pentsio Zirkulua, Urrezko Adinaren Kluba edo Vital Jendea. Guzti-guztiek bilatzen dute gauza bera, adinekoek euren diru saria han helbideratu dezatela, eta, ordainetan, hainbat eta hainbat gauza eskaintzen dizkiete: dirua aurretiaz jasotzeko aukera, doako txartelak edo maileguak, opariz ongi hornituta betiere (mahai tresneria, ontziteria, argazki edo bideo kamerak, bidaiak, ikuskizunetarako sarrerak, eta abar). Finantza erakundeek aski ongi dakite zeri ematen dioten balio gehien pentsiodun eta erretiratuek, eta horixe eskaintzen diete; alegia, hurbiltasuna, goxotasuna, soiltasuna eta erosotasuna.

Erakunde asko sartu dira lehia horretan, bankuak, aseguru etxeak, bitartekaritza espresak eta aurrezki kutxak, baina guztiek ez dute lortu etekin bera. TNS Finance erakundeak eman dituen datuen arabera, aurrezki kutxek erakarri dituzte adineko bezero gehien. Ia denak, egia esan. Adineko pertsonen % 85ekin lan egiten dute, eta % 70entzat, kutxak dira lehentasunezko erakunde. 'On-line' eta telefono bidez jarduten duten bankuak ere sartu dira adin multzo horretako bezeroen tartera, eta % 4ri zerbitzua ematen ari dira egun. Erakunde horrek berak emandako datuek diotenez, La Caixa eta BBVA ari dira gehien erretiratu eta pentsiodunekin (% 19k jotzen dute batera eta bestera). Santanderrek adinekoen % 14 bereganatu ditu, Caja Madridek % 11 eta Caja Rural-ek % 10.

Helburua: bezeroak atxikitzea

Merkatua etengabe mugitzen ari da, eta pizgarriak eskaini beharra dago jendearen arreta erakartzeko. Opariak egitea aukera ona izaten da bezeroak atxikitzeko, bidaia merkeagoak eskaintzea, edo aseguruak gehitzea kontu pentsio baten edo finantza txartel baten jabe egiteagatik. Baina ohiturak aldatzen ari dira, eta hori ere kontuan hartu beharko dute finantza erakundeek. Mende berriko erretiratuek euren etxeetan bizitzen jarraitu nahi dute, baina seguru eta eroso, eta hainbeste nekerekin aurreztu duten dirua gastatu nahi dute eta bidaiak eginez gozatu. Erretiroari buruzko Nazioarteko IV. Ikerketak erakusten du -Axa taldeak egina da- erretiratuen % 79k gozatzeko erabili asmo dutela erretirorako aurreztu duten dirua (Espainiako datua da hori, eta beste lekuetakoa baino handiago da ehunekoa). Deutsche Bank erakundeak, berriz, Erretiroko Bizimodu eta Beharrak izeneko ikerketa egin du, eta lan horrek honela irudikatzen ditu erretiratuak: urtean 1.058 euro gastatzen dituzte bidaietan, 526 euro osasunean eta edergintzan, eta 383 euro zaletasunetan eta bestelako jardueratan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto