Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Ohiko arrautzak ez ezik, beste hauek ere aztertu ditugu: landa oiloenak, "lurrean" hazitako oiloenak eta omega 3rekin aberastutako arrautzak. Handienak eta garestienak izan dira kalitate txarrenekoak, XL neurrikoak. Gabeziak agertu dira kalitatean eta etiketetan
Etiketa gaizki eman eduki dute XL eta L neurrietako ontziek (ez dute azaltzen zer esan nahi duen ekoizle kodeak). Gainera, XL neurrikotzat etorri direnak ez dira hala izan ("kaiolan haziak" alegia), landakoak baizik, arrautzetan ageri diren oharrek ongi zehaztu duten bezala.
Dozenako ontzietan etorri dira arrautzak dira, handienak (XL) izan ezik; horiek hamar arrautzako ontzian etorri dira.
Arrautza bakoitzaren prezioa: 0,11 euro L neurrikoek eta 0,09 euro M neurrikoek. Guztietan merkeenak izan dira. Aztertu ditugun guztien artean, Cantos Blancos etxeko M neurriko arrautzak dira onenak kalitate-prezioetan.
rrautza bakoitzaren prezioa: 0,20 euro XL neurrikoek, 0,16 euro L neurrikoek eta 0,13 euro M neurrikoek.
Arrautza bakoitzaren prezioa: 0,26 euro XL neurrikoek, 0,17 euro L neurrikoek eta 0,23 euro M neurrikoek. Hauek izan dira garestienak; landako arrautzek adina balio dute ia, eta omega 3 motakoek baino gehiago.
Etiketa gaizki eman du:
Arrautza asko samar izan dira gabeziekin (guztira, % 33). Arauak % 14 arte izan daitezkeela dio. Gehienbat, azala pitzatuta eduki duten arrautzak agertu dira (% 15), zikin arrastoak eduki dituztenak (%10) eta aire kamera 6 mm-tik gorakoa eduki dutenak (% 7; freskotasun gabezia da hori).
Arrautzen % 22k eduki dituzte gabeziak, eta arauak % 14 izatea onartzen du guztira. Arrautzen % 10ek 6 mm-tik gorako aire kamera eduki dute (freskotasun gabezia da hori) eta % 8k pitzatuta eduki dute azala. Oharra: iraungitze data baino hamar egun lehenago aztertu dugu ontzi hau, eta gainerakoak, 13 egun lehenago. Horrek, agian, eragina izango zuen freskotasunari dagokion emaitzan.
Ontzi hauetako arrautzek agertu dituzte gabezia gutxien landako arrautzen artean (% 17), baina arauak, guztiak batuta, % 14 izan daitezkeela dio, ez gehiago.
Etiketa gaizki eman dute ontzian: ez dute azaltzen zer esan nahi duen ekoizle kodeak.
Etiketa gaizki emana du: osasun aipamen desegoki batzuk egiten ditu, ez baitu azalpenik ematen eta informazio osagarri ere falta du (?Freskoak, osasungarriak eta zaporetsuak?).
Ontzi eta arrautza guztien etiketak eta oharrak ongi emanak dituen etxe bakarra da Cantos Blancos. Gainera, arrautza bakoitzean noiz jarria den adierazten duen bakarra da (bai landako arrautzetan, bai gainerakoetan).
E bitaminarekin aberastua: 11 mg baino zertxobait gehiago ditu 100 g bakoitzeko, baina 5,9 mg dituela esaten du. E bitaminarekin aberastua ez dagoen arrautza batek halako hamar dauka bitamina horretatik.
Aztertu ditugun ontzi guztietatik, beste batean soilik aurkitu ditugu honetan baino arrautza akastun gehien (% 38). Arauak % 14 izatea onartzen du, gehienez. Gehienbat, zikin arrastoak agertu dira arrautzetan (% 30ek gabezia hori izan dute).
Ontzi eta arrautza guztien etiketak eta oharrak ongi emanak dituen etxe bakarra da Cantos Blancos. Azterketa honetan lau ontzi erabili ditugu etxe horretakoak.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa