Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Bizitzako lehen eztulak

Eztula da haurrengan gehien agertzen den sintoma eta medikutara joateko arrazoi nagusia, sukarraren aurretik

 Jendea dabilen tokian, ez da falta izaten eztulik eta karkaxarik. Batek besteari dei egingo balio bezala, irailetik maiatzera ia ez da besterik entzuten. IBERPOC izeneko azterketaren arabera (Neumonologia eta Kirurgia Torazikoko Espainiako Elkarteak egin du Espainian), espainiarren % 48k izan dute noizbait eztula, % 13,5ek maiz izaten dute, eta % 10,7k, eztulaz gain, karkaxak ere izaten dituzte.

 Oso ohikoak izateaz gain, gehienetan kaltegabeak izaten dira eta ez diegu garrantzirik ematen, baina gaixotasun baten lehen aztarna ere izan daitezke. Eztula, berez, babes mekanismo bat da. Arnas aparatuak erabiltzen du hondakinak kanporatzeko; zenbaitetan, ordea, lehorra izan ohi da eta arnasbideetan daukagun infekzio edo narritadura batek sortua izan daiteke. Helduetan, infekzio prozesu akutuek sortzen dute maizenik eztula eta karkaxa (hotzeriak, adibidez), eta prozesu kronikoek ere bai, asmak, adibidez, edo Buxadurazko Arnas Gaixotasun Kronikoak (gehienetan, erretzaileek izaten dute).

Eta haurtzaroan zer gertatzen da?

Haurren arnas aparatuaren fisiologiak ez du alde handirik helduenarekin, baina eztula sortzeko arrazoiak ez dira berdinak batzuetan eta besteetan. Jaioberrietan, heldutasun falta antzematen da neurri batean, eta, ondorioz, % 25 soilik izaten dira gai eztul egiteko. Hilabeteren buruan, ordea, haurren % 90ek egin dezakete. Haur guztiek egiten dute eztula noizean behin, eta horrek ez luke inor kezkatu behar. Gerta daiteke, ordea, eztulak egun batzuetan irautea , arazo akuturen batek eraginda (goi arnasbideetan birusen batek sortu dion infekzio batek, adibidez), eta gero, poliki-poliki, gutxitzen joatea. Ehundik 10 kasutan soilik luzatzen da 25 egunez baino gehiagoz.

Lau aste baino gehiago irauten badu, eztul kronikoa esaten zaio, nahiz eta neumologo eta pediatra batzuek beste eztul mota bat ere bereizten duten, eztul subakutua ; eztul mota horrek hiru eta zortzi aste artean irauten du, eta birus infekzio luzeek eragiten dute, eta sendatze bidean behin eta berriz sortzen diren motelaldiek. Txiki-txikitatik haurtzaindegian ordu asko pasatzen dituzten haurrek askotan izaten dituzte arnasketa prozesu akutu eta subakutuak, behin eta berriro, gainera.

Eztul kronikoa duten haurrei arreta handiz egin behar zaie azterketa, ikusteko, batetik, ea ba ote duten bestelako arnasketa patologia espezifikorik, edo horien arrastorik, eta, bestetik, ia elkarri eragiten ote dioten eztulak eta beste patologiek. Agian, torax erradiografia egin beharko zaio haurrari, eta, adinak uzten badu, espirometria ere bai. Ez bada antzematen zer gaixotasunek sortu duen, eztul kroniko ez-espezifikoa diagnostikatzen da (batzuetan, etorri bezala joaten da). Desagertuko ez balitz, budesonida izeneko botikarekin egin liteke tratamendu-saioa-kortikoesteroidea da-, hiru edo lau astez, betiere medikuak hala aginduz gero.

Tratamendu hori egin eta desagertuko balitz, asmak eragina izan daiteke eztula, asma da-eta, izan ere, haur eta nerabeetan gehien agertzen den gaixotasun kronikoa. Ez dakigu zer proportziotan agertzen den asma 6 urtetik beherako haurretan, baina 6tik 14 urte artekoetan daude asma duten guztien % 10, eta 14 urteetara hurbildu ahala, handiagoa da ehunekoa. Budesonidak eraginik egiten ez badu, azterketa sakon eta osoa egin beharko zaio haurrari, eztula zehatz-mehatz zerk sortzen duen aurkitu ahal izateko. Besteak beste, honako diagnostiko-probak egin beharko zaizkio: pHmetria, izerdi testa, immunologia azterketa, Mantouxen erreakzioa edo tuberkulinaren proba.

Kezkatzeko arrazoiak

Eztula egitean haurrak jario zornetsuak botatzen baditu, jatorri patologikoa izango du, seguru, eta kontu handiarekin aztertzekoa izango da, jakiteko ea bronkiektasiaren bat duen (bronkioak zabaldu egiten dira), fibrosi kistikoren bat edo immunoeskasia. Era berean, haurra oso txikia dela hasten bada eztul egiten eta odola agertzen bada haren karkaxan, kezkatzeko modukoa izaten da hori, horren atzean gaixotasun larriren bat egon baitaiteke.

Kontuan hartzekoak:

  • Ez da komeni haurrei eztularen aurkako botikarik ematea, nahi gabeko eraginak kaltegarriak izan baitaitezke.
  • Tabako keak eta bestelako gai kutsatzaileek eztula biziagotzen dute, eta, beraz, desagerrarazi egin behar dira. Haurrak badaude, ez da erre behar, eta giro trinko eta pisuak ere oso kaltegarriak dira haurrentzat.
  • Antibiotikoak oso bakan hartzekoak dira; bakterio bronkitis luzeari aurre egiteko soilik erabiltzen dira (horrek eragiten du gehienbat haurren eztul emankorra), eta betiere medikuaren baimenarekin.
  • Ez da komeni antibiotikoak erabiltzea ohiko birus infekzioei aurre egiteko, horiek berez sendatzen baitira egun batzuen buruan.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto