Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Zerbitzua ematerakoan sortu dituen kalteen erantzukizun zibila

Garbiketa tunel batera autoa eraman eta kaltea egin diote atzeko aldean

 Gidari batek salaketa jarri zuen zerbitzugune baten aurka, autoak garbitzeko tunel bateko arrabolak kalteak sortu zizkiolako atzeko kolpe-leungailuan. Epaiketa irabazi zuen, eta epaileak 833 euroko zigorra ezarri zion salatuari, baina baldintza bat ere jarri zion salatzaileari dirua jasotzeko: konponketa lanen ordainagiria aurkeztu beharko zuen. Salatuak gora jo zuen epaiaren aurka, haren ustez, kolpe-leungailua nahiko nasai baitzegoen garbigailuan sartu aurretik, eta horregatik kaltetu zen. Baina bezeroak berriz irabazi zuen. Castelloko Auzitegiak 1/2007 Errege Legegintza Dekretua hartu zuen aintzat, azaroaren 16koa, eta han esaten da kontsumitzaileak eskubidea duela kalte-ordaina jasotzeko zerbitzuak erabiltzerakoan jasan dituen kalteengatik, salbu eta ez bada frogatzen argi eta garbi bera dela kaltearen erantzule (2007ko abenduaren 14koa da sententzia). Auzitegiaren irudiko, ez zen frogatu kontsumitzailea zela erantzule, eta, gainera, ez zuen konponketa lanen ordainagiririk erakutsi behar izan, ez baita bidezkoa nork bere dirua aurreratu behar izatea konponketa lanak egiteko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du