Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Iturginak urez gainezka utzi du sukaldea, baina 280 euro eskatzen ditu harraska konpontzeagatik

Harraskako isurbidea libratzeko, behin-behineko konponketaren bat egin zuen iturginak. Ez zidan ezertxo ere kobratu, baina ohartarazi zidan berriz ere libratu beharra izango zela, hodi zati bat aldatzea beste irtenbiderik ez omen zuelako matxurak. Halaxe izan zen: urte erdiren buruan, urik eramaten ez zuela geratu zen. Beste iturgin bati deitu eta aurrekoak erabili zuen metodo berarekin saiatu zen zenbait orduz, baina ez zuen ezer lortu eta beste zerbait saiatuko zuela erabaki zuen. Tresneria egokiarekin etorri zenean, ura sartu zuen presioan. Isurbiderik ez zuen libratu, eta, gainera, urez gainezka utzi zidan sukaldea. Gure aita ere han zen, eta iturginari esan zion berriz ere lehengo modura saiatzeko, zirga erabiliz, eta bigarren aldian balio izan zuen. Baina arazoa gero etorri da: iturginak 280 euro eskatzen dizkit, eta ez dit bidaltzen ordainagiririk; horren ordez, haren abokatuaren gutuna iritsi zait, ni estutu nahian hiru egunen buruan ordain dezadan. Iturginak ez zidan eman aurrekonturik. Jo ote nezake bide penaletik?

 Kontratu zibilak ez betetzeak ez du esan nahi -ez beti, behintzat- iruzur delitua gertatu denik. Zuri dagokizunez, arau-hauste administratiboak gertatuko ziren, agian, eta zibilak ere bai, baina ez penalak. Abokatu bati galde diezaiokezu, edo administrazioak kontsumo gaiak aztertzeko jartzen dituen bideetara jo dezakezu, edo/eta auzitegi zibiletara. Zu Errioxakoa zara, eta Errioxan, hauxe dio 24/1996 Dekretuak, maiatzaren 3koak, Kontsumitzaileen Etxean Zerbitzu Profesionalak Ematen dituztenen Jardunari buruzkoak: Administrazioak zigorra ezar diezaioke aurrekonturik ematen ez duenari. Kontsumitzaileak ere badu aukera dendara joan eta erreklamazio orria eskatzeko, eta han salatu dezake aurrekonturik ez diotela eman, ordu gehiegi pasatu dituela konponketa lanetan, arazoak sortu direla eta ordainagiririk ez diotela eman nahi. Kontsumo Arbitrajearen aukera ere badago; borondatezkoa da eta doakoa. Abokatuaren gutunari erantzuteko, Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoaren bitartez egin dezakezu, eta zure desadostasuna azaldu, iturginak lana ez duelako behar bezala egin eta sukaldea urez gainezka utzi dizulako. Egindako lan bakoitzagatik zenbat kobratuko duen argitzeko ere eska diezaiokezu. Auzitara joan beharra izango bazenu, aditu baten txostena eskatu beharko zenuke, hark esan dezan iturginak metodo egokiak erabili ote dituen eta erabili duen denbora ere zentzuzkoa izan ote den.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto