Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Elikadurari buruzko beste informazio batzuk: Amed / Menu mota: Maltzio oxalatoak eragindako litiasia / Hidroxiprolina / Elikadura ikuspegitik, ona al da arrainen azala jatea? / Erremolatxa

Ahotan dabil:

Amed, Mediterraneoko elikadura sustatzeko jatetxeak

 Mediterraneoko Elikadura sustatu nahi duten jatetxeek ikur bereizgarria daramate: Amed, hain zuzen. Europa mailako proiektua da, Kataluniako Generalitateko Osasun Sailak diseinatu eta koordinatua, eta PAAS izeneko estrategiak bere baitan hartzen duen ekimenetako bat (Elikadura eta Ariketa Fisiko Onuragarrien bidez Osasuna Sustatzea).

 Amed ikurra daramaten jatetxeek bi helburu dituzte: batetik, jaten ematen duten eremuetan Mediterraneoko elikadurari eustea eta hura sustatzea, eta, bestetik, Mediterraneoko elikadura ereduarekin bat egiten duten jatetxeak zein diren jakinaraztea, etxetik kanpo jan behar dutenek modu osasungarrian egiteko aukera izan dezaten. Jatetxe horiek hainbat betebehar dituzte: oliba olioa erabili behar dute gatzozpintzeko, frutak eta barazkiak ugari eskaini behar dituzte, jaki integralen bat jarri behar dute (ogia edo pasta), gantz gutxiko esnekiak atera behar dituzte eta aukera eman behar dute ardoa edo garagardoa kopa neurrian edateko. Granollers-en jarri zuten abian Amed proiektua, proba moduan, eta egun 12 jatetxek daramate bereizgarri hori. Orain, Bartzelona inguruko jatetxeetara hedatu nahi dute proiektua, eta horretan ari dira maiatzaz geroztik.

Menu mota:

Kaltzio oxalatoak eragindako litiasia (harriak giltzurrunean)

  • Gosaria: Poleo menda infusioa. Ogi xigortua, gurin eta marmeladarekin. Laranja ura.
  • Hamaiketakoa: Arto opilak, gazta berriarekin. Fruta ale bat.
  • Bazkaria: Askotariko entsalada. Dilistak, arroz eta berenjenarekin. Ogia eta fruta.
  • Askaria: Barazki ogitartekoa, indioilarrarekin.
  • Afaria: Barazki zopa. Patata tortilla. Ogia eta jogurta. Edari berezi bezala, ur bikarbonatoduna.

 Aholkua: Kaltzio gutxiago hartzeko esaten du dietoterapiak (esnekiak, batik bat), eta oxalatoa ere gutxiago. Oxalato asko duten jakiak saihestu behar dira: espinakak, orburuak, erremolatxa, kakao lehorraren hautsa eta txokolate hutsa, kakahueteak eta tea. Xilitol izeneko eztitzailea ere saihestu beharra dago, oxalato bihurtzen baita gure organismora iristean. Proteina askoko dieta egiteak azidotasuna ugaritzen du gure organismoan, eta harriak errazago sortzen dira.

Elikaduraren oinarriak:

Hidroxiprolina
  Hidroxiprolina aminoazidoa da, eta kolagenoan ugari izaten dugu. Oro har, proteina hau asko agertzen da ehun konjuntiboetan (nerbioak eta tendoiak) eta kalitate gutxieneko animalia haragietan. Haragiarekin eginda dauden jakien proteina-kalitatea neurtzeko erabiltzen da (hestekiak, saltxitxak, hanburgerrak), kolagenoa/proteina harremana nolakoa den jakiteko balio baitu. Kolageno gabeko proteinak neurtzen dira eta haragiak duen kolageno kopurua ere neurtzen da, eta bataren eta bestearen arteko portzentajeak nolakoak diren, halako kalitatea izango du haragiak: zenbat eta kolageno portzentaje handiagoa proteina kopuruarentzat, orduan eta txarragoa izango da haragia, eta alderantziz. Arauak mugak ezartzen dizkio kolageno kopuruari, baina ez dira produktu guztientzat berdinak; bakoitzak du bere muga.

Elikadura kezkak

 

Elikadura ikuspegitik, ona al da arrainen azala jatea?

 Arrain askoren azalak gelatina edukitzen du, erreboiloak eta bakailaoak, adibidez, eta balio handiko proteinarik izan ez arren, gustura jaten dira, zapore eta ahogozo atsegina baitute. Gainera, arraina txigortu badugu, azala kurruskatsua geratzen da, eta hori ere gustagarria da (arrain zapalekin gertatzen da hori, batik bat, mihi-arrainarekin eta oilarrarekin).

Jateko goxoa izanagatik ere, kontuan hartu behar da azalaren azpian biltzen direla arrainen zenbait gantz, eta gantzaren ondoan pilatzen direla metal pisu toxikoak, merkurioa, adibidez. Guk jan ohi dugun arraina, ordea, arrain zuria izaten da gehienetan, eta oso gantz gutxi edukitzen du (gramo bat baino gutxiago, 100 gramo bakoitzeko).

Azalarekin jan edo azalik gabe, arraina elikagai ona da: oso proteina onak ditu, omega 3 asko daukaten gantz ez-saturatuak, bitaminak eta mineralak (tartean, bestela oso gutxi jaten ditugun batzuk ere bai, iodoa, adibidez). Horregatik guztiagatik, astean hiru-lau aldiz jan behar genuke arraina, eta ezin bada, bai, behintzat, haragia adina.

Erremolatxa janez gero, gernuaren kolorea ilundu egiten omen da, hala entzun dut. Inolako eraginik badu horrek gure organismoan?

 Erremolatxak, beste osagaien artean, betanina izeneko pigmentua du, eta horrexek ematen dio kolore gorri hori. Pigmentu hori hesteetan metabolizatzen da, baina funtzio hori egiten duen entzima falta izaten dute zenbait pertsonak, eta digestio hodietan barrena pasatu eta berez desagertzen zaie, inolako aldaketarik gabe. Arrazoi horregatik hartzen dute kolore gorrikara gernuak eta gorozkiek, baina ez du inolako eraginik organismoan.

Elikadura industrian ere erabiltzen dute pigmentu hori, gozogintzan, batik bat, zopa, likore eta izozkiei kolorea emateko. Erremolatxaren gorria deitzen diote (E162), eta erremolatxa estraktutik lortzen dute.

Pigmentu hori ez ezik, azido oxalikoa ere badu erremolatxak. Espinakak eta zerbak ere badute osagai hori, eta mineralekin harremanetan jartzen denean, kaltzioarekin eta burdinarekin, adibidez, konposatu disolbaezinak eratzen ditu hesteetan, eta eragotzi egiten du, hain zuzen, kaltzioa eta burdina barneratzea. Zenbait pertsonari harriak sortzen zaizkie giltzurrunetan, kaltzio oxalatozko harriak, eta horiei ez zaie komeni erremolatxa asko jatea.

Erremolatxak potasioa du ugari, eta sodioa gutxi, eta horrek asko laguntzen du organismoak sobera dituen likidoak desagerrarazteko. Horregatik, erremolatxa oso ona da hipertentsioa dutenentzat, hiperurizemia eta hezueria dutenentzat, harriak dituztenentzat (kaltzio oxalatozkoak izan ezik) eta likido debekua dutenentzat.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto