Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ikasle egoitzak eta unibertsitate egoitzak: 86 aztertu ditugu, Espainiako 18 hiritan: Zein hiri eta baldintzatan hartu nahi den ostatu, alde handia, egoitzatik egoitzara: zazpi halako ere bai hileroko prezioan

Hilean 230 euro balio dute egoitza merkeenek, eta 1.400 euro garestienek. Madril eta Bartzelona dira hiririk garestienak. Tokiak txukun daude eta ongi hornituak, baina gabeziak dituzte pertsona ezinduen irispideetan

Segurtasun neurriak: egokiak dira, baina hobetu daitezke eta konparaketako taula

Ikasle egoitzen eta unibertsitate egoitzen % 86k badute alarma sistemaren bat -logeletan, % 60koa da portzentaje hori-, baina badira halakorik ez dutenak ere (Bartzelonan, Kordoban, Granadan, Madrilen, Malagan, Oviedon, Salamancan, Santiagon eta Sevillan gertatzen da hori, dozena bat egoitzatan). Egoitzarik gehienek badituzte su itzalgailuak eta larrialdiko argiak eta irteerak, baina irteera horien % 60tan, ordea, seinaleak ez daude behar bezala jarrita. Eta beste gabezia bat ere badute egoitzek: % 22k soilik egin dute azken urtean larrialdi itxura bat, egoitza nola hustu behar den oroitarazteko.

Arauak eta onarpen bideak: bakoitzak bereak ditu

Egoitza guztiek izaten dituzte arauak, eta horien bidez zehazten da egoitzako zerbitzu eta aretoak nola erabili behar diren, eta bizikidetza betebeharrak zein diren, bai ikasleen artekoak, eta bai ikasleen eta langileen artekoak ere. Erretzea, adibidez, debekatua dago Murtzian aztertu ditugun hiru egoitzetan, eta Santiagon eta Valentzian bisitatu ditugun gehienetan ere bai.

Sarbideetako kontrola, Iruñean da zorrotzena, eta han aztertu ditugun lau egoitzetan, ostatu hartuta dauden ikasleak soilik sar daitezke; egoitzatik kanpokoek galarazia dute. Lau egoitza horietatik bitan, gainera, ikasleek nahitaez parte hartu behar dute egoitzan bertan antolatzen dizkieten jardueretan (berdintsu gertatzen da Malagan aztertu ditugun lau egoitzetatik hirutan ere). Salamancan bisitatu ditugun egoitzen erdietan, zaindariek idatzita uzten dute ikasleak noiz irteten eta sartzen diren.

Diziplina arazo bat sortzen denean, ikasleekin hitz eginez konpondu nahi izaten dute egoitza gehienetan, gurasoak jakinaren gainean jarri gabe. Bestela jokatzen duenik ere bada, ordea: Alacanten, Iruñean eta Bartzelonan dauden egoitza askok gurasoei jakinarazi ohi diete euren seme-alabak nola dabiltzan egoitzan, edo nola doakien unibertsitatean.

Ikasleak egoitzan onartzeko bideei dagokienez, denetarik aurkitu dute gure teknikariek. Batzuetan, irizpide oso zehatzak jartzen dituzte ikasleak onartzeko: adibidez, unibertsitate jakin batean egitea matrikula, edo eskola dosier on-ona edukitzea. Horixe gertatzen da Kordobako, Madrilgo, Salamancako eta Zaragozako egoitzarik gehienetan, eta Oviedokoetan ere bai (egoitza batzuk BAME edo BABE ikasten ari direnentzat dira). Ikasleak batxilergoan eta selektibitatean atera dituen notei garrantzi gehien ematen dieten egoitzak Zaragozan eta Madrilen aurkitu ditugu.

Iruñeko egoitza guztietan eta Bartzelonako, Salamancako eta Valladolideko gehienetan, aintzat hartzen dute ikasleekin izaten duten elkarrizketa ere, eta Malagan, gainera, garrantzi berezia ematen diote familia bakoitzak irabazten duenari. Guztiz bestela jokatzen dute Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Alacanten: ez daukate era horretako baldintzarik.

KONPARAKETAKO TAULA

CONSUMER EROSKI-k aztertu dituen 86 ikasle egoitzak eta unibertsitate egoitzak. Laburpena
Hiriak Informazioa (1) Irispideak (2) Garbitasuna (3) Segurtasuna (4) Zerbitzuak (5) Batez bestekoa
Alacant Oso ona Onargarriak Ona Oso ona Onak Ona
Bartzelona Ona Hala-holakoak Ona Onargarria Onargarriak Onargarria
Bilbo Ona Onak Oso ona Ona Onargarriak Ona
Kordoba Ona Hala-holakoak Oso ona Onargarria Oso onak Ona
Granada Oso ona Txarrak Onargarria Onargarria Hala-holakoak Onargarria
Madril Ona Txarrak Oso ona Ona Oso onak Onargarria
Malaga Onargarriak Onargarriak Ona Ona Onak Ona
Murtzia Ona Oso ona Ona Oso ona Onak Oso ona
Oviedo Ona Txarrak Ona Txarra Onargarriak Onargarria
Iruñea Onargarriak Oso Txarrak Onargarria Onargarria Hala-holakoak Hala-holakoa
Donostia Ona Onargarriak Oso ona Ona Onargarriak Ona
Salamanca Ona Txarrak Onargarria Onargarria Onak Onargarria
Santiago Oso ona Txarrak Onargarria Onargarria Onargarriak Onargarria
Sevilla Onargarriak Hala-holakoak Hala-holakoak Onargarria Onargarriak Hala-holakoa
Valentzia Ona Hala-holakoak Ona Onargarria Onargarriak Onargarria
Valladolid Ona Hala-holakoak Hala-holakoak Onargarria Onargarriak Onargarria
Gasteiz Bikaina Oso onak Oso ona Oso ona Onak Oso ona
Zaragoza Ona Hala-holakoak Onargarria Onargarria Onak Onargarria
Batez bestekoa Ona Hala-holakoak Ona Onargarria Onargarriak Onargarria

(1) Informazioa: atal honetan aztertu dugu egoitzen arduradunek helarazi diguten informazioa eta gure teknikariei eman dietena bisitan joan direnean. Horiez gain aintzat hartu ditugu arauei dagozkien alderdi guztiak, onarpen irizpideei dagozkienak eta matrikula egiteko jartzen dituzten betebeharrei dagozkienak

(2) Irispideak: ezinduen beharrizanetara ongi egokituta ote dauden aztertu dugu. Egoitzako eremu guztietako irispideak ikuskatu ditugu, ea behar bezala moldatu dituzten ikusteko: sarbideetan, egoitza kanpoko eremuetan, aparkalekuetan, logeletan, bainugeletan, guztiek erabiltzeko diren guneetan, igogailuetan...

(3) Garbitasuna: mantentze eta zaintze lanen atalean, arreta berezia jarri diogu garbitasunari, eta zorrotz aztertu dugu nola garbituta dauden logelak, bainugelak, guztiek erabiltzeko guneak (kirolguneak, ikasgelak, jantokia, kafetegia, lorategiak); eraikina bera ere nola zainduta dagoen aztertu dugu, altzariek zer itxura duten, zorua nola dagoen...

(4) Segurtasuna: larrialdi egoerei nola erantzungo lioketen aztertu dugu atal honetan; arrisku egoeretarako protokolorik ba ote duten, larrialdiko argi eta irteerarik baden, suteen aurkako mekanismorik baduten, zaindaririk edo kamerarik jarri duten, larrialdi itxurarik egin duten azken urtean, egoitza nola hustu behar den oroitarazteko...

(5) Zerbitzuak: azkenik, egoitza bakoitzak zer zerbitzu eskaintzen dituen aztertu dugu: zer logela mota dituen, zer mantenu aukera, kirolgunerik baduen, eremu berderik, jarduerarik antolatzen ote duen egoitzak berak, osasun zerbitzurik baduen, ikasleei laguntza pedagogikoa eta psikologikoa emateko lan talderik, garbitegirik, garraio zerbitzurik...

Hiri bakoitzean bisitatu ditugun ikasle egoitzen eta unibertsitate egoitzen prezioak (garestienak eta merkeenak), banan-banan
Hiriak Batentzako logela, bainugelarekin eta mantenu osoa duela Birentzako logela, bainugelarekin eta mantenu osoa duela
Garestiena Merkeena Batez bestekoa Garestiena Merkeena Batez bestekoa
Alacant 860 385 634 600 385 509
Bartzelona 1.418 565 822 775 492 739
Bilbo 878 530 704 654 654 654
kordoba 600 600 600 600 600 600
Granada 800 650 714 700 640 670
Madril 1.135 582 897 950 417 811
Malaga **** **** **** **** **** ****
Murtzia 690 551 598 546 546 546
Oviedo 800 605 680 545 540 542
Iruñea 770 580 659 **** **** ****
Donostia 970 550 760 **** **** ****
Salamanca 630 580 607 560 560 560
Santiago 560 513 539 492 490 491
Sevilla 620 439 519 524 400 462
Valentzia 653 570 601 **** **** ****
Valladolid 650 508 571 500 500 500
Gasteiz **** **** **** **** **** ***
Zaragoza 684 398 559 398 368 383
Batez bestekoa 795 538 654 603 507 574
Hiriak Batentzako logela, bainugela osoki hornituarekin eta mantenu osoa duela Birentzako logela, bainugela osoki hornituarekin eta mantenu osoa duela
Garestiena Merkeena Batez bestekoa Garestiena Merkeena Batez bestekoa
Alacant 555 364 460 589 273 431
Bartzelona 800 650 735 800 580 709
Bilbo **** **** **** **** **** ****
kordoba 510 510 510 460 460 460
Granada 680 667 674 640 640 640
Madril **** **** **** **** **** ****
Malaga **** **** **** **** **** ****
Murtzia 510 490 500 460 460 460
Oviedo 545 545 545 500 480 490
Iruñea **** **** **** **** **** ****
Donostia **** **** **** **** **** ****
Salamanca **** **** **** **** **** ****
Santiago **** **** **** **** **** ****
Sevilla **** **** **** **** **** ****
Valentzia **** **** **** **** **** ****
Valladolid 490 490 490 450 450 450
Gasteiz **** **** **** **** **** ****
Zaragoza 360 360 360 **** **** ****
Batez bestekoa 556 510 534 557 478 520
Hiriak Lotarako lekua soilik
Garestiena Merkeena Batez bestekoa
Alacant **** **** ****
Bartzelona 450 420 435
Bilbo 458 382 420
kordoba 307
Granada **** **** ****
Madril 561 435 498
Malaga 395 240 318
Murtzia **** **** ****
Oviedo **** **** ****
Iruñea **** **** ****
Donostia **** **** ****
Salamanca **** **** ****
Santiago 244 244 244
Sevilla 328 230 280
Valentzia **** **** ****
Valladolid **** **** ****
Gasteiz 381 334 358
Zaragoza **** **** ****
Batez bestekoa 402 326 357

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du