Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxebizitza eta trastelekua erostea. Kontratuan ageri dena ez dute osorik bete

Trastelekua txikiagoa da kontratuak dioena baino

 Zenbait eroslek etxebizitza bat erosi zuten, trasteleku eta guzti. Jabetza-agiriak sinatu zituztenean, eraikitze-lanak bukatu gabe zeuden, eta trastelekuak egiten ari ziren. Handik sei hilabetera, lanak bukatu zirenean, ezustekoa izan zuten: trastelekuen gainazal erabilgarria txikiagoa zen jabetza-agiriek agintzen zutena baino. Salaketa jarri zuten sustatzailearen aurka, eta kalte-ordaina eskatu zuten, salerosketa-kontratua osorik ez betetzeagatik. Eta irabazi zuten. Bezero bakoitzari 3.000 euroko kalte-ordaina eman behar izan zion enpresak, eta interesak eta gastuak ere ordaindu behar izan zizkien. Halaxe erabaki zuen Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, 2008ko otsailaren 26ko sententzian. Adituen txostenak frogatu zuen erosleek arrazoi zutela, eta trastelekuaren gainazal erabilgarria ez zetorrela bat jabetza-agirietan jartzen zuenarekin. Horrez gain, txostenak egiaztatu zuen zutabe bat zegoela trastelekuen erdian, eta horrek oztopo asko jartzen zituela han mugitzeko. Hortik aurrerakoa kalkulua egitea izan zen: trastelekuen metro koadroa zenbatean zegoen ikusi, eta erosleek enpresari eskatu zioten kalte-ordaina egokia ote zen aztertu. Hala zela erabaki zuen epaileak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du