Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bizilagunaren autoa ez da sartzen bere aparkalekuan, eta gainerakoei traba egiten die

Etxejabeen elkartekoek garajea dugu bakoitzak gure autoa uzteko, baina bizilagun bati autoa ez zaio sartzen aparkalekuan, eta besteoi traba egiten digu. Zer egin dezaket? Administratzaileak jakinaren gainean jarri du, baina ez dio kasurik egiten, berak ezin omen du ezertxo ere egin. Nire autoak kolperen bat hartuko duen beldur naiz.

  Etxejabeen elkarteak, Kodearen 394. artikuluan esaten du kide edo jabe bakoitzak erabil ditzakeela guztientzat diren eremuak, betiere halakoak egoki erabiltzen baditu, gainerako jabeen eskubiderik urratzen ez badu eta haien interesei kalterik egiten ez badie. Garaje batek baditu eremu batzuk guztiek erabiltzekoak, eta gutako bakoitzak horiek erabil ditzakegu autoarekin pasatzeko, ibiltzeko eta maniobrak egiteko, baina ez autoa horietan aparkatzeko. Zure bizilaguna, beraz, desegoki erabiltzen ari da guztientzako diren eremuak. Eta, gainera, kalte egiten die beste jabeei. Erabilera-muga gainditzea eta kalte egitea da hori, eta Zuzenbideak ez du halakorik onartzen. Zer egin? Administratzailearengana jo dezakezue, eta eskatu gai hori sar dezala etxejabeen hurrengo batzarrerako gai zerrendan, bizilagunak ez dezan jarraitu oker erabiltzen guztientzat diren eremuak. Azken batean, ez da egia bizilagunak ezin duela "ezertxo ere" egin: daukan ibilgailua sal dezake, eta txikiagoa erosi, edo, bestela, beste aparkaleku batean utz dezake. Denbora baten buruan berdin jarraitzen badu, epaitegira joatea da onena, bide zibiletik. Han behartuko dute garajea behar bezala erabiltzera: ezin ditu gainditu aparkalekuko muga-marrak, ezta oztopatu ere guztiok erabiltzeko diren eremuak (autoarekin pasatzeko, ibiltzeko eta maniobrak egiteko erabiltzen direnak). Etxejabeen Batzarrak hala nahi badu, etxejabeen elkarteak jar dezake salaketa, edo, bestela, kalteak jasan dituzten jabeek. Epaitegira joateko asmoa baduzue, komeni da aditu batek txostena egin dezan, epaileari erakusteko bizilagun horrek egiaz kalteak eragin dituela.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto