Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bizikletarekin hirian barrena: 37 bidegorri aztertu ditugu eta bizikletak alokatzeko 11 zerbitzu publiko: Hiriak ez du nahi bizikletan ibili

Bizikleta azpiegiturak, hiriz hiri eta konparaketako taula

A Coruña

  • Onena: Bidegorri bakarra du A Coruñak, baina oso segurua: bide zabala du, espaloitik eta errepidetik ongi bereizia, eta seinalez oso ongi hornitua dago.
  • Txarrena: Bederatzi kilometroko bidegorria du, ez gehiago, eta bizikleta-aparkalekurik ez du. Bizikletak alokatzeko zerbitzu publikorik ere ez dago.

Alacant

  • Onena: Ez dago nabarmentzeko moduko ezer.
  • Txarrena: Guk aztertu ditugunetatik, bizikletan ibiltzeko egitura gutxien eskaintzen duen hiritako bat da: ez du bidegorririk, eta bizikletak alokatzeko zerbitzu publikorik ere ez.

Bartzelona

  • Onena: 128 kilometro ditu bidegorrietan, aztertu ditugun gainerakoek baino gehiago. Bizikletak uzteko, berriz, 14.000 aparkaleku ditu, hiri guztian barrena, eta alokairu sistema erabilgarri eta ongi zaindua.
  • Txarrena: Bidegorriak ez daude ongi garbituta eta zainduta. Aztertu ditugun 3 bidegorrietan, 30 oinezko ikusi ditugu paseoan, txirrindularien trabagarri, eta 8 ibilgailu gaizki aparkatuta.

Bilbo

  • Onena: Ezintasunen bat duten pertsonek erabiltzeko bizikletak dituzte, tandemak. Gainera, bizikletak metroan, trenean eta tranbian sartzeko aukera dago.
  • Txarrena: 14 kilometro baino ez ditu bidegorrietan, eta bizikletak alokatzeko zerbitzua ez dabil urte guztian, maiatzetik aurrera baizik.

Kordoba

  • Onena: Hiri honetan jarri zuten lehenengoz bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa, doakoa, gainera. Bidegorriak (42 kilometro ditu) eta bizikleta-aparkalekuak ongi zainduta daude.
  • Txarrena: Bizikletak hartzeko eta uzteko toki gehiago jarri behar ditu Kordobak, eta informazio gehiago eman erabiltzaileei.

Granada

  • Onena: Bidegorrietako seinaleak dira nabarmentzekoak, batik bat, bidegurutzeetakoak.
  • Txarrena: Ez dauka bizikletak alokatzeko zerbitzu publikorik, eta bidegorri sarea nahiko laburra du (kilometro bat 33.743 biztanleko).

Madril

  • Onena: Aztertu ditugun hiru bidegorriak oso ongi daude, eta bizikletak alokatzeko zerbitzua ere oso ona da.
  • Txarrena: 62 kilometro bakarrik ditu bidegorrietan, eta guztiak Eraztun Berdea deitzen den horretan (ez da iristen, beraz, hiriko gune garrantzitsu askotara). Bizikletak alokatzeko zerbitzua turistentzat jarria dago eta Juan Carlos I.aren parkean ibili nahi dutenentzat.

Malaga

  • Onena: Aztertu ditugun bidegorriak ongi zainduta daude, eta seinalez ongi hornituta.
  • Txarrena: Bizikletak alokatzeko zerbitzurik ez du, eta bidegorri sarea laburra da: 5,5 kilometro baino ez ditu (kilometro bat, 102.045 biztanleko).

Murtzia

  • Onena: Bidegorria ongi zainduta dago.
  • Txarrena: 4,7 kilometro ditu bidegorrietan, eta hori ez da nahikoa 422.861 biztanleko hiri batentzat. Bizikletak alokatzeko zerbitzu publikorik ez du.

Oviedo

  • Onena: Ez dago nabarmentzeko moduko ezer.
  • Txarrena: Ez du bidegorririk, eta bizikletak alokatzen zerbitzurik ere ez.

Iruñea

  • Onena: Bizikletak alokatzeko zerbitzuak informazio lagungarria ematen du hiriko gorabeheren inguruan (saihesbideak, hiri lanak, bide mozketak, istripuak eta abar). Iruñean eta Donostian soilik aurkitu dugu hori.
  • Txarrena: Bidegorri gehienak ez daude elkarri lotuta, eta loturaren bat dutenean, ez dira guztiak era berekoak. Bizikletak uzteko aparkalekuak falta dira(oso nabarmena da hori).

Donostia

  • Onena: Bizikletak alokatzeko zerbitzua oso ona da.
  • Txarrena: Bidegorri batzuk hondatuta eta utzita daude, eta bizikletentzako sareak kilometro gutxi ditu, 28 besterik ez.

Sevilla

  • Onena: Bizikletak uzteko eta hartzeko toki asko daude (160), eta bidegorri sare ona (84 kilometro).
  • Txarrena: Aztertu ditugun bidegorriak nahiko zikin egon dira.

Santander

  • Onena: Bidegorriak ongi zainduta daude.
  • Txarrena: 10 kilometro eskas ditu bidegorrietan, eta bizikletak alokatzeko udal zerbitzuak gabezia handiak ditu.

Valentzia

  • Onena: Bidegorriak seinalez ongi hornituta daude.
  • Txarrena: Aztertu ditugun bidegorriak hondatuta eta zikin daude, eta hiriak ez dauka bizikletak alokatzeko zerbitzurik.

Valladolid

  • Onena: Bizikletak alokatzeko zerbitzuak ongi funtzionatzen du.
  • Txarrena: Udal zerbitzuak alokatzen dituen bizikleta batzuk nahiko zikin daude.

Gasteiz

  • Onena: 50 kilometro baino gehiago ditu bidegorrietan, eta ezintasunen bat duten pertsonentzat egokitutako bizikletak eskaintzen ditu alokatzeko zerbitzuak.
  • Txarrena: Udal zerbitzuko bizikletak, gehienez ere, 4 ordurako aloka daitezke. Bizikletak uzteko eta hartzeko toki batzuetan, informazio afixak falta dira.

Zaragoza

  • Onena: 75 kilometro dituzte bizikletan ibiltzeko egokituak.
  • Txarrena: Bizikletak uzteko aparkaleku gutxi dituzte, eta bidegorriak hobeto zaindu behar dituzte.

KONPARAKETAKO TAULA

Bizikleta, hirietako garraiobide alternatiboa
Hiriak Bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa (1) Bidegorriak (2) Autoak, motorrak, bizikletak eta autobusak alderatuta (3) Batez bestekoa
Batez bestekoa Hala-holakoa Hala-holakoa Onargarria Hala-holakoa
A Coruña Oso txarra Txarra Hala-holakoa Txarra
Alacant Oso txarra Oso txarra Hala-holakoa Oso txarra
Bartzelona Ona Ona Ona Ona
Bilbo Ona Ona Onargarria Ona
Donostia Oso ona Ona Ona Ona
Gasteiz Ona Ona Ona Ona
Granada Oso txarra Hala-holakoa Ona Txarra
Iruñea Ona Onargarria Ona Onargarria
Kordoba Ona Ona Hala-holakoa Ona
Madril Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa
Malaga Oso txarra Txarra Onargarria Txarra
Murtzia Oso txarra Oso txarra Hala-holakoa Oso txarra
Oviedo Oso txarra Oso txarra Hala-holakoa Oso txarra
Santander Onargarria Txarra Onargarria Hala-holakoa
Sevilla Oso ona Ona Ona Ona
Valentzia Oso txarra Hala-holakoa Ona Txarra
Valladolid Ona Hala-holakoa Ona Onargarria
Zaragoza Onargarria Hala-holakoa Ona Onargarria

(1). Bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa: atal honetan, lehenik eta behin, kontuan hartu dugu ea hiriek baduten zerbitzu hau, eta badutenetan, nola funtzionatzen duen: edo arduradun batekin, edo modu automatikoan. Zerbitzuari buruzko iritzia ematerakoan, ikuspegi orokorra erabili dugu, alderdi guztiak aintzat hartuta: zein urtetan hasi zen, zein ordutegi duen, zer prezio, zenbat bizikleta eta zenbat tokitan utz daitezkeen horiek. Horrez gain, zerbitzu hauetan zer informazio ematen duten ere neurtu dugu, eta ea aski osatua den (arauak, zigorrak, ordutegiak, prezioak, eskubide eta betebeharrak, besteak beste). Alokairuan hartutako bizikleta nola dagoen ere aztertu dugu (behar adina segurtasun elementu ba ote dituzten: argiak, elementu islatzaileak, balaztak...).

(2). Bidegoriak: atal honetan, bidegorriak aztertu ditu CONSUMER EROSKIk, eta hiri bakoitzeko biztanle kopuruarentzat nahiko ote diren ikusi du. Bidegorriren bat duten guneetan, honako alderdi hauek ere aztertu dira: seinaleak (bidea ongi bereizten ote den, gehienezko abiadura mugatzeko seinalerik ba ote den, lurreko seinaleak ongi margotuta ote dauden eta bidegurutzeak ongi adierazita); zorua (zikin ote dagoen, zulo eta koskak ote dituen edo bestelako arazoren bat); eta ibilbidea (aldapa handiak ote dituen, gorabehera asko edo bihurgune arriskutsuak). Horrez gain, bidea segurua ote den ere neurtu da (oinezkoak eta ibilgailuak sartzen ote diren bizikleten bidera, edo txirrindulariek eraman ote dituzten elementu islatzaileak, bestek ikus ditzaten). Bizikletak uzteko aparkalekuei ere erreparatu zaie, eta ikusi da zenbat dauden bidegorri bakoitzean, eta daudenak garbi eta ongi zainduta ote dauden.

(3). Garraiobideak elkarri alderatuz: lau garraiobide hartu (bizikleta, autoa, motorra eta autobusa), eta hiri barnean horietako bakoitzarekin mugitu dira gure teknikariak, eta garraiobide bakoitzarentzat atera dituzten ondorioak alderatu dituzte gero. 144 ibilbide egin dituzte, eta garraiobide bakoitzarekin zenbat denbora eta diru behar izan duten kalkulatu dute. Gero, ibilgailu bakoitzarekin kilometro bat egiteko zenbat denbora eta diru behar izaten den kalkulatu dute.

Bidegorrien emaitzak, hiriz hiri (CONSUMER EROSKI-ren ustez)
Hiriak Bidegorriak (1) Bizikleta-bideentzako seinaleak (2) Bidegorrien mantentze lanak (3) Txirrindularien segurtasuna (4)
Batez bestekoa - Onargarria Oso ona Oso ona
A Coruña 9 km (1 Km, 27.154 biztanleko) Ona Oso ona Bikaina
Alacant 0 Ez dago Ez dago Ez dago
Bartzelona 128 km ( 1 Km, 12.462 biztanleko) Hala-holakoa Oso ona Oso ona
Bilbo 14 km (1 Km, 25.226 biztanleko) Oso ona Bikaina Ona
Kordoba 42 km (1 Km, 7.705 biztanleko) Hala-holakoa Oso ona Oso ona
Granada 7 Km (1 Km, 33.744 biztanleko) Ona Ona Oso ona
Madril 62 Km (1 Km, 50.524 biztanleko) Oso ona Oso ona Oso ona
Malaga 5,5 Km (1 Km, 102.045 biztanleko) Ona Oso ona Oso ona
Murtzia 4,7 Km (un Km, 89.970 biztanleko) Oso txarra Bikaina Bikaina
Oviedo 0 Ez dago Ez dago Ez dago
Iruñea 41Km (1 Km, 4.754 biztanleko) Oso ona Oso ona Oso ona
Donostia 28 Km (1 Km, 6.539 biztanleko) Hala-holakoa Oso ona Bikaina
Santander 10 Km (1 Km, 18.180 biztanleko) Ona Bikaina Oso ona
Sevilla 84 Km (1 Km, 8.323 biztanleko) Oso ona Oso ona Oso ona
Valentzia 70 Km (1 Km, 11.395 biztanleko) Txarra Oso ona Hala-holakoa
Valladolid 49 Km (1 Km, 6.460 biztanleko) Ona Oso ona Ona
Gasteiz 55 Km (1 Km, 4.172 biztanleko) Oso ona Oso ona Oso ona
Zaragoza 75 Km (1 Km, 8.725 biztanleko) Txarra Oso ona Bikaina
Hiriak Bizikleta-aparkalekuak, guztira (Udalaren arabera) (5) Bizikleta-aparkalekuen egoera (6) Batez bestekoa
Batez bestekoa Hala-holakoa Txarra Hala-holakoa
A Coruña - Oso txarra Txarra
Alacant - Ez dago Oso txarra
Bartzelona 14.000 Onargarria Ona
Bilbo 101 Oso ona Ona
Kordoba 149 Bikaina Ona
Granada - Onargarria Hala-holakoa
Madril - Ona Hala-holakoa
Malaga - Txarra Txarra
Murtzia - Oso txarra Oso txarra
Oviedo - Ez dago Oso txarra
Iruñea 220 Oso txarra Onargarria
Donostia 590 Hala-holakoa Ona
Santander - Oso txarra Txarra
Sevilla 119 Oso txarra Ona
Valentzia - Onargarria Hala-holakoa
Valladolid 66 Oso txarra Hala-holakoa
Gasteiz 167 Txarra Ona
Zaragoza 50 Oso txarra Hala-holakoa

(1). Bidegorriak: atal honetan, bidegorriak aztertu ditu CONSUMER EROSKI-k, eta hiri bakoitzeko biztanle kopuruarentzat nahiko ote diren ikusi du. Alderdi hauxe izan da garrantzitsuena azterketa egiterakoan, eta honek erabaki du, nagusiki, hiri bakoitzak zer emaitza atera duen. Alacantek eta Oviedok ez dute bidegorririk.

(2). Seinaleak: hiri bakoitzean aztertu diren bidegorrietako seinaleei erreparatu diete gure teknikariek: bidegorri horiek espaloi eta errepideetatik barrena doazen edo ibilbide bereizia duten. Horrez gain, beharrezko diren seinaleak ba ote dituzten aztertu dute, lurreko markarik ba ote duten eta zorua kolore eta material desberdinez jarria ote duten

(3). Mantentze lanak: bide hauek nola zaintzen eta mantentzen dituzten aztertu da, eta arreta berezia jarri zaio zoruari: zulorik eta koskarik ba ote duen, lurrean margotua ongi irakurtzen den, zorua labainkorra den, ertzetako muga-koskak edo bidegorriak zehartzen dituztenak ongi beheratuak dauden, bihurgune arriskutsurik, aldaparik, gorabehera handirik baden

(4). Txirrindularien segurtasuna: arlo honetan aztertu da ea bide hauetan baden arriskurik txirrindularientzat, ibilgailuek traba egiten dutelako, bidegorritik ibiltzen direlako, oinezkoek begiratu gabe gurutzatzen dituztelako, autoek gaizki aurreratzen dituztelako bizikletak, txirrindulariak kasko gabe doazelako edo abiadura handiegian...

(5). Bizikleta-aparkalekuen kopurua, hiri bakoitzean: Hiri bakoitzak guztira zenbat aparkaleku dituen adierazten du (udalek aldizkari honi eman dioten informazioa aintzat hartuta osatu dugu).

(6). Bizikleta-aparkalekuak: bidegorriek beren ibilbidean zenbat aparkaleku dituzten ikusi dute gure teknikariek, eta ibilbide guztian ongi banatuta ote dauden. Toki horiek nola zainduta dauzkaten ere aztertu dute, arreta handiz gainera: behar bezala dauden edo, aitzitik, apurtuta, zikin, herdoilduta eta bizikletak lurrean barrena utzita.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du