Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Kirola egiteko bai, baina ez garraiobide moduan erabiltzeko. Horretarako erabiltzen da bizikleta hiri barnean, eta ez nonahi ere; parkeetan eta eremu berdeetan izaten da aukeraren bat seguru samar ibiltzeko, min hartzeko arriskurik gabe, baina hortik kanpo, ezer gutxi. Baina toki horietara inguratzeko ere, askok autoa hartu behar izaten dute, besteak beste, modurik ez dutelako bizikleta autobusean edo metroan sartzeko. Espainiako 18 hiriburu aztertu ditu CONSUMER EROSKI-k, eta bizikletan ibiltzeko, gabeziak dira nagusi gehienetan: bidegorri gutxi, bizikletak uzteko lekuak falta eta garraio publikoarekin loturak egiteko aukerarik apenas. Datuek nabarmen utzi dute hiriak, oraingoz, bizikletari bizkar emanda bizi direla.
CONSUMER EROSKI-k egiaztatu nahi izan du zenbateraino erabiltzen den bizikleta hiri barnean mugitzeko. Batetik, 37 bidegorri aztertu ditugu, eta bizikletak alokatzeko 11 zerbitzu publiko. Bestetik, galdetegia bidali diegu 18 hiriburuetako udalei, azal dezaten zer egitura dauzkaten bizikletaren erabilera sustatzeko. Hiriburu hauek hautatu ditugu: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Granada, Iruñea, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Santander, Sevilla, Valentzia, Valladolid, Gasteiz eta Zaragoza.
Emaitzek erakutsi dute bizikletak, oraindik ere, hiri barneko ibilgailu bihurtzeko, bide luzea duela egiteko, eta are luzeagoa hiriek berek. Izan ere, guztiak aintzat hartuta, emaitza nahiko eskasa eman dute, "hala-holakoa". Hiriak banan-banan aztertuta, honela geratu zaizkigu: okerren, Alacant eta Oviedo daude, "oso gaizki". Ez dute bidegorririk, ez bizikletak alokatzeko zerbitzu publikorik. Murtzia ere "oso gaizki" dago, ez baitu alokairu zerbitzurik, eta bidegorriak ere oso gutxi. Malagan eta A Coruñan beste hainbeste gertatzen da (horiek "gaizki" daude). Beste muturrean, 5 hiriburu hauek "ongi" daude: Bartzelona, Bilbo, Donostia, Sevilla eta Gasteiz. Kordoban, Iruñean, Valladoliden eta Zaragozan "onargarria" da egoera, baina badute ze hobetua. Granada, Madril, Santander eta Valencia, berriz, "hala-hola" dabiltza.
Bizikleta egiazko alternatiba izango bada hiri garraioan, hiriek egokitu egin behar dituzte egiturak. Hona hemen ezinbestean bete beharreko baldintza batzuk:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa