Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ibilgailu lapurretak: Zuhur ibiltzea, ze alarma ona!

Urtetik urtera, gero eta sistema gehiago eskaintzen dituzte ibilgailu lapurretei aurre egiteko, baina halakoak saihesteko, jabeak zuhur jokatzea bezalakorik ez dago

 Autoa, auto-karabana edo motorra lapurtu ez diezaguten, hainbat sistema aurki ditzakegu merkatuan, gero eta konplexuagoak, sofistikatuagoak eta garestiagoak, gainera. Eraginkorragoak ote diren? Datuek ezetz diote. Espainian, auto bat lapurtzen dute hiru minutuz behin, 480 auto egunean, eta ia 175.000 ibilgailu urtean. Bost ibilgailutatik bat ez da sekula agertzen, eta, ondorioz, urtean 80 milioi euro erabili behar izaten dituzte aseguru konpainiek. Aireportuetan, saltoki handietan, ospitaleetan eta tren geltokietan ibiltzen dira gehienbat lapurrak, auto asko biltzen diren aparkalekuetan, alegia, eta auto asko biltzen diren garaietan: udan eta zubi luzeetan. Behin autoa lapurtuta, era guztietako bideak erabiltzen dituzte horiek saltzeko: autoak desegiteko lekuetara eraman, piezak kendu eta saldu, autoak atzerrira bidali? Lapurretak ugaritzearekin bat, autoak bilatu eta jabeari itzultzen dizkioten enpresa pribatuak ere nonahi agertu dira, eta, zenbaitetan, diru sariak ematen dituzte autoa eskuratu ahal izateko. Luxuzko autoak dira lapurren begikoenak, baina beste edozein ere eramango lukete, aukera izanez gero.

Estatistikei begiratzen diegunean, auto lapurtuei buruzko datuak ematen dituzte, baina ez autoetatik lapurtu dituzten objektuei buruzkoak, eta, horiek ere, asko izaten dira: hagunak, CD irakurgailuak, poltsak, diru zorroak... Orain dela hiru hamarkada, irratikaseteei luzatzen zieten eskua lapurrek, eta orain, berriz, GPSak nahi izaten dituzte, arropak, eskuak libre edukita hitz egiteko tresnak edo punta-puntako musika aparatuak. Lapurrak adi egoten dira beti, eta auto jabeek baino arreta gehiago jartzen dute. Ate edo leihatilaren bat irekita utziz gero, lapurrak egingo du berea. Horregatik da garrantzitsua zuhur jokatzea eta gauzak arretaz egitea; hola lortuko dugu lapurretak saihestea, tresna teknologikoekin baino gehiago. Guk erraztasunik eman gabe ere, ordea, lapurrak beti asma lezake zerbait: sarraila behartuko digu edo kristalen bat hautsiko.

Auto-bilatzaile pribatuak

Auto lapurtuak bilatzeko, Poliziak egiten du bere lana, baina zenbait enpresa pribatu ere hasi dira lan horretan. Batzuek nazioartean jarduten dute, besteek Espainian soilik (Aid-Car Coche Robado), eta badira eremu txikiagoetan aritzen direnak ere, eskualdeetan, adibidez (Brújula). Laguntzaile talde handiak izaten dituzte (taxilariak, erretiratuak, mezulariak eta talde horietan parte hartu nahi duen oro), eta hainbat bide erabiltzen dituzte autoak bilatzeko: zerrendak jartzen dituzte Interneten, iragarkiak komunikabideetan, txartel txikiak egin eta han-hemenka zabaltzen dituzte... Zenbaitetan, diru sariak ematen dituzte autoa aurkitzeagatik, eta kopuru polita bada, gerta liteke lehenago aurkitzea. Interneten autoaren datuak jartzeko zerbitzua doakoa da (matrikula, marka, kolorea...), eta urtean 10 euro eta 50 euro artean ordainduz gero, beste zenbait aukera izango ditugu: gurekin zuzenean harremanetan jartzeko bidea eman dezakegu, edo beste edozein informazio edo datu lagungarri ipini.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto