Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

10 futbol baloi

Baloirik merkeenetakoa, ia Eurokopakoa bezain ona. Zazpik betetzen dituzte FIFAren arauak, baina bakarrak jakinarazten du

  Haur askoren ametsa izan da futbol baloia edukitzea, "on horietakoa, erreglamentuzkoa". Baina zerk egiten du baloi bat erreglamentuzko edo arauzko? Legeak edozein kirol gairentzat jartzen dituen arau berberak bete behar dituzte baloiek ere. Gukre azterketan FIFAren arauak hartu ditugu aintzat. Erakunde pribatua da, eta haren esku daude futbol gaietako erabakiak, baita baloiek nolakoak izan behar duten zehaztea ere. Nazioartean aire zabalean jokatzen diren lehiaketa ofizialetan, adibidez, baloi mota jakina erabili behar da, eta hori hartu dugu guk eredu.

FIFAren oniritzia hiru mailatakoa da, eta baloiak zein daukan, maila horri dagokion zigilua eramango du. FIFA Approved jartzen du zigiluetako batek ("FIFAk onartua"), eta horrexek ditu betekizunik zorrotzenak; FIFA Inspected da bestea, ez hain zorrotza ("FIFAk ikuskatua"), eta IMS azkena (Nazioarteko Baloi Estandarra). Lehen bi zigiluak lortzeko, fabrikatzaileak kuota bat ordaindu behar dio FIFAri, eta hirugarrena lortzeko, berriz, fabrikatzaileak ez du diru traturik zertan egin inorekin; nahikoa da betetzea FIFA Inspected mailarako ezartzen diren gutxieneko irizpide teknikoak, eta baloiak IMS zigilua izango du. Enpresaren esku geratzen da egiaztatzea baloiak ongi betetzen dituela arau estandarrak.

Hamar futbol baloi aztertu ditugu, 5 neurria dutenak ("ofiziala"), 12,50 eurotik (Umbro) 30 euro artekoak (Astore). Tartean daude Adidas Europass replique (24 euro, Eurokopan erabili duten baloia dela esaten digute) eta Nike LFP 2007-2008, Espainiako Futbol Ligan azken denboraldian erabili dutena (nazioarteko lehiaketa ez denez, ez ditu zertan bete FIFAk ezartzen dituen arauak). Adidas etxekoak bakarrik dauka FIFAren zigilua (FIFA Inspected, hain zuzen).

Analisi honetan, Nazioarteko Baloi Estandarraren arauak kontuan hartuta neurtu ditugu baloi guztiak. Espainiako Ligako arauak ez dira FIFArenak bezain zorrotzak, eta zer materialekin egina izan behar duen soilik zehazten du (larru edo antzekoarekin), zer forma eduki behar duen ("esferikoa" izan behar duela dio, baina ez zenbat) eta zer neurri eta pisu izan behar dituen.

Deigarria gertatzen da honako hau: Nike etxeko baloiaren diametroa -Espainiako Ligan erabiltzen den baloia- ez da iristen gutxienekora, bi milimetro falta zaizkio (67,8 cm ditu, eta 68 cm behar lituzke).

Kalitate-preziotean, Puma Big Cat II ateratzen da ongien; 13 euro balio du, merkeenetakoa da, beraz, eta FIFAk ezartzen dituen arau guztiak betetzen ditu, salbu zirkunferentzia luzerari dagokiona (milimetro bat falta du, ezer gutxi). Adidas etxekoa ere aintzat hartzekoa da, horrek bakarrik betetzen baititu FIFAren arau zorrotzenak: FIFA Inspected zigilua darama, baina FIFA Approved mailak ezartzen dituen arau guztiak betetzen ditu. Beraz, nazioarteko lehiaketa ofizialetan erabil daiteke. Aztertu ditugun baloi guztietatik, zorrotz hartuta, hau bakarra da erreglamentuzkoa edo arauzkoa. Diadorak eta Pumak ere, egia esan, ez dute asko falta horretarako (milimetro pare bat zirkunferentzian). Mikasa FT-5 baloia ere aukera ona da zelai bustietan edo lokaztuetan maiz ibili behar dutenentzat, ia irazgaitza baita.

Neurria eta pisua

  Hamarrak daude, pisuz, arauaren barruan. Nike etxekoak du pisu gehien (436,7 g), eta Astorek hurrena (436,1 g). Arinena, Joma etxekoa (421,8 g). Baloia arauzkoa izango bada, zirkunferentziak 68 eta 70 zentimetroren artean egon behar du. Hiru baloi ez dira iritsi gutxienekora: Matt (67,5 cm), Umbro (67,7 cm) eta Nike (67,8 cm), baina ezin esan proba gainditzen ez dutela, neurketa-teknikak ere badauka-eta akats tarte bat.

Kultura mesoamerikarrak hasi ziren lehenengoz punpa (saltoa) egiten zuten baloiekin jolasten, kautxua eta latexa erabiltzen baitzuten. Egun, punpatzeko moduak berebiziko garrantzia du -horrexek erabakitzen du baloiaren kalitatea-, jokalariarentzat ezinbestekoa baita neurtzea baloia nola irtengo den bularrarekin, buruarekin edo izterrarekin jotzen duenean, edo zelaian punpa egiten duenean. Baloiekin probak egiteko, 5º C-tan eta 20º C-tan jartzen dituzte, eguraldi baldintzek produktuari nola eragiten dioten ikusteko. Bi metrotik behera botatzen dituzte, altzairuzko xafla baten gainera, eta zenbateko punpa egiten duten neurtzen dute: lehiaketan erabili ahal izateko, 115 cm eta 165 cm artean igo behar dute 20º C-rekin, eta 110 cm-ra 5º C-rekin. Baloi bakoitza hamar aldiz botatzen dute, eta punpa txikienaren eta handienaren arteko aldea ezin da izan hamar zentimetrokoa baino gehiagokoa. Baloi guztiek gainditu dute proba. Diadora etxekoak egin zuen punpa handiena (147 cm 20º C-rekin eta 138 cm 5º C-rekin), eta txikiena, berriz, Umbrok (123 cm eta 113 cm) eta Softee-k (128 cm eta 121 cm).

Urarekin

Baloi bustiak punpa gehiago egiten du, eta zailagoa da oinarekin jotzea, batez ere, efektua ematea. Futbol zelai busti batean nola erantzungo luketen ikusteko, ontzi batera botatzen da ura, baloia han sartu, eta konpresio zikloak egiten dizkiete. Etxe bakoitzetik hiru baloi hartzen dituzte, eta zenbat ur hartzen duten neurtu: baloi bakoitzak ez du xurgatu behar bere pisuaren % 20 baino gehiago, eta hiru baloiek, batez beste, % 15aren azpitik ibili behar dute. Etxe guztiek eman dituzte emaitza onak, eta gehien xurgatu dutenak ere oso urrun geratu dira ehuneko horietatik: Nike (% 5,6) eta Diadora (% 5,3). Mikasa etxekoak erantzun bikaina eman dio urari: bere pisuaren % 0,2 soilik xurgatu du ura.

Baloi batek 90 minutu iraun behar du, hondatu gabe, noski, eta luzapenean ere erabiltzeko moduan egon behar du, baita penaltietan ere, behar balitz. Jokoan airerik galtzen ote duten aztertu da, halakorik gertatuz gero, baloiak ez bailuke berdin erantzungo ukitzen edo jotzen duten bakoitzean, eta pase luzeak egitea ia ezinezkoa izango litzateke. Baloi guztiei presio bera sartu zaie (bar batekoa), eta hiru egunez gordeta eduki ondoren, bakoitza zer presiorekin geratu den neurtu dute (ez dute galdu behar presioaren % 25 baino gehiago). Softeek (% 21), Mattek (% 20) eta Adidasek (% 19) eman dituzte emaitzarik kaskarrenak, eta Jomak eta Nikek onenak (% 7 bakarrik galdu dute).

Kalitate orokorra

Proba guztiak eginda, Adidas etxekoak bakarrik bete ditu guztietan FIFAk ezartzen dituen araurik zorrotzenak, baina etiketan ez du hala adierazten (FIFA Inspected mailakoa dela dio, maila txikiagokoa, alegia). Pumak eta Diadorak ere betetzen dituzte maila horrek ezartzen dituen arauak, salbu zirkunferentzian (bi milimetrotxo falta dituzte). Mikasa, Softee, Astore eta Joma ez dira iristen goren mailara, baina IMS mailako arauak betetzen dituzte, nahiz eta halakorik ez adierazi. Nikek eta Mattek ez dute IMS mailarik ematen (ez dira iristen gutxieneko diametrora), eta are gutxiago Umbro etxekoak (txikia izateaz gain, esfera ere ez du behar bezalakoa).

Zatidura Ez dira erabat biribilak?

Baloiaren kalitatea neurtzeko irizpideetako batek esferari erreparatzen dio, esfera zenbat eta perfektuagoa, hobea baloia. Daukan prozesua daukalako, ezin da izan erabat biribila, baina ahalik eta gehien hurbildu behar du esfera ideal horretara.

Jokalari batek bere dohain guztiak erakutsiko baditu, esfera perfektua behar du oinetan. Zenbat eta gertuago egon baloia esfera izatetik, orekatuagoa joango da bidean, eta zehatzago neurtu ahal izango da nola erabili.

Baloiak esfera bat osatzen ote duen neurtzeko, haizatu eta 16 tokitan neurtzen zaio diametroa. Gero, diametro handieran eta txikienaren artean zein alde dagoen kalkulatzen da. Hori eginda, hauxe lortzen da: diametro handieran eta txikienaren artean zer portzentajetako aldea dagoen kalkulatzea, batez besteko diametroarekiko. FIFAk antolatzen dituen lehiaketetan, baloiek ezin dute eduki % 2koa baino alde handiagoa. Guk aztertu ditugunetan, Umbro ez da behar bezain biribila (% 2,2 eman du). Matt (% 2) eta Joma (% 1,9) arauaren barruan daude, baina justu antzean. Esferarik perfektuena Astorek (% 1,3ko aldea) eta Diadorak (% 1,3) daukate.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto