Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ontziko laranja urak

Zapore hobea dute laranja zukutuz egiten direnek, baina besteek halako bi balio dute. Laranja zukutuz egindakoak naturalagoak eta zaporez hobeak dira, baina elikadura ikuspegitik, ia ez dago alderik horien eta zuku kontzentratuarekin egindakoen artean

Ontziko 7 zuku, banan-banan

Don Simón

  •   Laranja zukua
  • Litro 1. 1,56 euro balio du litroak; laranja zukutuz egindakoetatik, hau da merkeena.
  • Zuku hau jarriko genuke lehen aukera.
  • Bereizgarriak: "Ez dator zuku kontzentratutik", "15 laranja zukutu ditu", "Laranja zukutua", "Mamiduna", "Laranja zukua, % 100".
  • Etiketa gaizki eman du: arauak eskatzen ez dituen zehaztapenak egiten ditu, eta aditzera ematen du ezaugarri bereziak dituela, baina ez da hala: antzeko zuku guztiek dituzte.
  • Dastatze-proban 6,3 puntu lortu ditu, eta jendeari gehien gustatu zaizkion hiruren artean geratu da: "zapore naturala" eta "kolorea" nabarmendu dituzte, baina "garratza" gertatu zaio jendeari, eta "uzten duen zaporea" ere ez da gustatu.

Pascual

  •   Laranja zukutuz egindako zukua.
  • 0,75 litro. 2,15 euro balio du litroak.
  • Bereizgarriak: "Zukua, ez besterik", "% 100 laranja zukutu mamiduna".
  • Etiketa gaizki emana du: arauak eskatzen ez dituen zehaztapenak egiten ditu, eta aditzera ematen du ezaugarri bereziak dituela, baina ez da hala: antzeko zuku guztiek dituzte.
  • Laranja zukutuz egindakoetan, honek du C bitamina gehien (67 mg/100ml), eta ez da erantsia, zukuarena berarena baizik.
  • Dastatze-proban 6,5 puntu lortu ditu, eta gehien gustatu diren hiruren artean geratu da: "zapore naturala" eta "kolorea" gustatu zaizkio jendeari, baina "mami askokoa" dela esan dute, eta hori ez da hain gustuko gertatu.

Tropicana

  •   Laranja zukua ez dator zuku kontzentratutik.
  • Litro 1. 2,47 euro balio du litroak, eta hau da guztietan garestiena.
  • Bereizgarriak: "C bitamina naturala", "% 100 garbia", "Ez dator zuku kontzentratutik", "Laranja mamiduna".
  • Etiketa gaizki eman du: arauak eskatzen ez dituen zehaztapenak egiten ditu, eta aditzera ematen du ezaugarri bereziak dituela, baina ez da hala: antzeko zuku guztiek dituzte.
  • Honek du C bitamina gutxien, eta larri gainditzen du gutxieneko kopurua (20mg/l).
  • Dastatze-proban 6,8 puntu lortu ditu, eta gehien gustatu diren hiruren artean dago: "zapore naturala" eta "kolorea" nabarmendu dituzte.

Don Simón

  •   Zuku kontzentratuarekin egindako laranja zukua.
  • Litro 1. 0,74 euro balio du litroak.
  • Hau da merkeena.
  • Bereizgarriak: "C bitaminarekin aberastua", "Gure laranja zukua oso aberatsa da herdoilaren aurkako gai naturaletan, bitaminatan eta mineraletan. Eta, gainera, ez du gantzik, kolesterolik eta sodiorik".
  • Etiketa gaizki eman du: arauak eskatzen ez dituen zehaztapenak egiten ditu, eta aditzera ematen du ezaugarri bereziak dituela, baina ez da hala: antzeko zuku guztiek dituzte.
  • Azukrea eransten dion bakarra (osagaien zerrendan jakinarazten du). Honek du lurrintzaile gutxien (26 z/m), laranja zukutuz egindakoek baino lau aldiz gutxiago.
  • Dastatze-proban 5,7 puntu lortu ditu, eta erdi parean geratu da: ez dute ezer berezirik nabarmendu.

KasFruit

  •   Zuku kontzentratuarekin egindako laranja zukua, C eta E bitaminaz aberastua.
  • Litro 1. 0,82 euro balio du litroak.
  • Bereizgarriak: "C + E bitaminak", "Azukre erantsirik gabea".
  • Etiketa gaizki emana du: "azukre erantsirik gabea" esatea ez da zuzena, eta honako hau ere jarri behar luke: "Berezko azukreak ditu". E bitamina eransten dion bakarra da (2,8 mg/100ml): zuku natural batek halako hamabost dauka E bitamina.
  • Laranja zukutuz egindakoek baino lurrintzaile gutxiago ditu (37 z/m); hiru aldiz gutxiago, hain zuzen.
  • Dastatze-proban 5,1 puntu lortu ditu, eta azken hiruretako bat izan da: "zapore gutxi" duela esan dute.

Juver

  •   Zuku kontzentratuarekin egindako laranja zukua.
  • 2 litro. 0,81 euro balio du litroak.
  • Bereizgarriak: "C bitaminarekin".
  • Etiketa gaizki emana du: C bitamina kopuru hau duela adierazten du, 9 mg/100 ml, baina arauak dio, gutxienez, 20 mg/100 ml eduki behar dituela. Egiaz, 44 mg/100 ml ditu (CONSUMER EROSKIren analisiak hala adierazi du), eta C bitamina gutxien duen zukua da. Lurrintzaile gutxi ditu (8 z/m), laranja zukutuz egindakoek baino hiru aldiz gutxiago.
  • Dastatze-proban 5 puntu eman dizkiote, eta azkenetakoa izan da: "garratza" iruditu zaio jendeari.

Zumosol

  •  Zuku kontzentratu aberastuarekin egindako laranja, C bitaminaz aberastua.
  • Litro 1. 0,84 euro balio du litroak.
  • Bereizgarriak: "C bitaminarekin".
  • Etiketa gaizki eman du: bi fruta espezierekin egina dago zuku hau (laranja zukua ez ezik, mandarina zukua ere baduela antzeman da). C bitamina gehien duen zukua da: 82 mg/100ml. Zuku kontzentratuarekin egindakoetan, honek du lurrintzaile gehien (74 z/m). Sodio gehiegi du (91 mg/l): Zuku eta Nektarren Industria Erakundeak gomendatzen duen kopurua halako hiru.
  • Dastatze-proban, 5,2 puntu lortu ditu, eta azken hiruretan geratu da: "kolorea" eta "zaporea" gustatu dira, baina ez "mingots ukitua" eta "edaterakoan eragiten duen sentsazioa".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto