Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ontziko laranja urak

Zapore hobea dute laranja zukutuz egiten direnek, baina besteek halako bi balio dute. Laranja zukutuz egindakoak naturalagoak eta zaporez hobeak dira, baina elikadura ikuspegitik, ia ez dago alderik horien eta zuku kontzentratuarekin egindakoen artean

Laburbilduz

  • Ontziko 7 laranja zuku aztertu ditugu. Horietako lau, zuku kontzentratuarekin eginak daude, eta ireki aurretik, ez dira hozkailuan gorde behar; beste hirurak, laranja zukutuz egin dituzte, eta horiek bai, horiek hozkailuan eduki behar dira.
  • Laranja zukutuz eginda daudenek besteek halako bi balio dute. Kontzentratuetan merkeena Don Simón izan da (0,74 euro litroko), eta laranja zukutuz egindakoetan ere berdin, Don Simón (1,56 euro litroko).
  • Hobeak dira laranja zukutuz egindakoak? Elikadura ikuspegitik ez dago alderik. Alde bakarra, lurrintzaileetan: laranja zukutuz egindakoek askoz gehiago dituzte besteek baino. Horrez gain, garratzagoak dira eta C bitamina gutxiago dute (zukuak berez duena, soilik). Kontzentratuei, aldiz, erantsi egiten diete C bitamina.
  • Zaporea, kolorea, usaina... horietan bai, aldea sumatu da: laranja zukutuz egindako hirurek emaitza hobeak lortu dituzte dastatze-proban (6,8 eta 6,3 puntu artean eman diete), eta alde nabarmena atera diete zuku kontzentratuz egindakoei (5,7 eta 5 puntu artean).
  • Etiketak izan ezik (zazpiek egiten dute arau-hausteren bat), zuku hauek, oro har, arau barruan daukate guztia. Irregulartasun larri bakarra Zumosolek egin du, zuku kontzentratuz egiten duen produktuan: legeak dio laranja zukua soilik eduki behar duela, baina Zumosolek mandarina zukua ere badu.
  • C bitamina kopuruan alde handiak agertu dira: Zumosolek (82 mg/100ml) eta Don Simónek (79 mg/100 ml) dute gehien -biak ere zuku kontzentratuarekin eginak daude-eta Tropicanak gutxien (laranja zukutuz egina da): 25 mg/100ml.
  • Zuku kontzentratuz egindakoetan, ezin nabarmendu bat bera ere kalitate-prezioak kontuan hartuta. Don Simón jar liteke buru, baina azukrea eransten dio zukuari eta lurrintzaile gutxien ere berak dauzka.
  • Zaporea, kolorea, usaina... lehenetsiko bagenitu, eta besteak baino naturalago izateari ere garrantzia emango bagenio, Don Simónek lituzke kalitate-prezio onenak (1,56 euro litroko), eta horixe bereiziko genuke laranja zukutuz egindako hiruren artetik.

KONPARAKETAKO TAULA

Marka DON SIMÓN PASCUAL TROPICANA DON SIMÓN
Salgaiari eman dioten izena Laranja zukua Laranja zukutuz egindako zukua Laranja zukutuz egindako zukua Zuku kontzentratuarekin egindako laranja zukua
Elikadura bereizgarriak "Ez dator zuku kontzentratutik", "15 laranja zukutu ditu", "Laranja zukutua", "Mamiduna", "Laranja zukua, % 100" "Zukua, ez besterik", "% 100 laranja zukutu mamiduna". "C bitamina naturala", "% 100 garbia", "Ez dator zuku kontzentratutik", "Laranja mamiduna" "C bitaminarekin aberastua", "Gure laranja zukua oso aberatsa da herdoilaren aurkako gai naturaletan, bitaminatan eta mineraletan. Eta, gainera, ez du gantzik, kolesterolik eta sodiorik".
Formatua (litroak) 1 0,75 1 1
Prezioa (euro/litroko) 1,56 2,15 2,47 0,74
Etiketa Gaizki emana Gaizki emana Gaizki emana Gaizki emana
Brix graduak 1 12,3 12,2 11,9 11,4
Ph-a 3,5 3,7 3,7 3,5
Azidotasuna (Az. zitrikoa g/l) 10,5 8,7 9,3 7,7
Az. zitrikoa / az. isozitrikoa 2 Egokia Egokia Egokia Egokia
Formol maila 3 Egokia Egokia Egokia Egokia
C bitamina (mg/100 ml) 47,6 67,5 25,5 79,1
Lurrintzaileak
Antzeman diren gai lurrintzaileen kontzentrazioa (zati milioiko, z/m) 4 128,6 97,8 106,6 26,1
Limonenoa (z/m) 5 99 79 86 20,3
Azukre erantsia Ez Ez Ez Bai
Mandarina zukua Ez Ez Ez Ez
Ur erantsia Ez Ez Ez Ez
Dastatze-proba (1etik 9ra) 6,3 6,5 6,8 5,7
Marka KASFRUIT JUVER ZUMOSOL
Salgaiari eman dioten izena Zuku kontzentratuarekin egindako laranja zukua, C eta E bitaminaz aberastua. Zuku kontzentratuarekin egindako laranja zukua Zuku kontzentratu aberastuarekin egindako laranja, C bitaminaz aberastua
Elikadura bereizgarriak "C + E bitaminak", "Azukre erantsirik gabea" "C bitaminarekin" "C bitaminarekin"
Formatua (litroak) 1 2 1
Prezioa (euro/litroko) 0,82 0,81 0,84
Etiketa Gaizki emana Gaizki emana Gaizki emana
Brix graduak 1 11,3 11,5 11,6
Ph-a 3,5 3,3 3,6
Azidotasuna (Az. zitrikoa g/l) 8,4 9,3 7,2
Az. zitrikoa / az. isozitrikoa 2 Egokia Egokia Egokia
Formol maila 3 Egokia Egokia Egokia
C bitamina (mg/100 ml) 60,4 44 81,6
Lurrintzaileak
Antzeman diren gai lurrintzaileen kontzentrazioa (zati milioiko, z/m) 4 36,9 38,3 74
Limonenoa (z/m) 5 31 30,2 61
Azukre erantsia Ez Ez Ez
Mandarina zukua Ez Ez Bai
Ur erantsia Ez Ez Ez
Dastatze-proba (1etik 9ra) 5,1 5 5,2

(1) Brix graduak: zeharkako neurri bat da, eta adierazten du produktuak zenbat zuku duen.

(2) Az.zitrikoa/Az.isozitrikoa: hau neurtuta, jakin liteke azido zitrikoa erantsi dioten. Azukrea ere eransten bazaio, ezin da azido zitrikorik erantsi.

(3) Formol maila: zukutze mailari eta frutaren heldutasunari lotuta dago.

(4) Antzeman diren gai lurrintzaileen kontzentrazioa (z/m): zukuak dituen lurrintzaile natural guztien batura da. Limoneno kontzentrazioa ere aintzat hartzen du.

(5) Limonenoa: Gai lurrintzaile hau da laranja zukuen bereizgarria, eta gehien agertzen dena ere bai.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto