Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Neska bat eskiatzen ari zen saltoki baten barruko elur parke artifizialean. Ez zegoen babes-sarerik, eta pareta jo zuen. Hori dela eta, amak salaketa jarri zuen parkea daraman enpresaren aurka, eta 9.900 ?-ko kalte-ordaina eskatu zuen. Lanera joan ezinda egin zituen egunengatik eta beste hainbat gastu ordaintzeko, alabaren hortz protesia, kirurgia gastuak, botikak eta abar. Enpresak, ordea, uko egin zion ordaintzeari. Bere esanetan eskiatzea bezalako kirola egiten dutenak arriskuak bere gain hartu behar du. Madrilgo Probintzia Auzitegiaren ustez, ordea, ezin da teoria hori erabili. Ezin da ontzat eman eskiatzaileak bere gain hartzen duela arriskua, pista itxi eta estalian ari zelako eskiatzen (2007ko ekainaren 3koa da sententzia). Auzitegiaren esanetan, pista mota horiek kudeatzen dituzten enpresen ardura da segurtasun neurri guztiak hartzea eta halako arriskuak saihestea. Ondorioz, arduragabekeriagatik zigortu zuen enpresa, eta adin txikiko neskari kalte-ordaina ematera behartu.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa