Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Leihoak lurrundu egiten dira, etxearen egiturak akatsa duelako, baina eraikitzaileak ez du ezer jakin nahi

Duela hiru urte hartu nuen etxea, eta ordutik, eguna joan eta eguna etorri, leihoak lurrundu egiten dira, arrazoi nabarmenik gabe, gainera. Eraikitzaileak teknikari bat bidali zuen, leihoak jarri zituen enpresakoa, eta hark jakinarazi zigun hezetasun handia dagoela eraikin barruan, eta, beraz, ez dela leihoen arazoa. Eraikitzaileak, ordea, behin eta berriz esaten du leihoetan agertu den arazoak ez duela zerikusirik eraikitze-lanekin. Zer egin dezaket?

 Eraikuntza batek anomaliaren bat badu, edo akatsen bat, Eraikitze-lanak Antolatzeko Legeak honako hauek egiten ditu erantzule: sustatzailea, eraikitzailea, arkitektoa eta eraikitze-lanetan parte hartu duten gainerako eragile guztiak. Erantzukizunak mailakatuak daude, eta urtebeteko, hiru urteko eta hamar urteko tartea hartzen dute. Lehen urtean, eraikitzailearen ardura da gaizki egindako lanek sortu dituzten kalte materialei erantzutea (margotze- edo arotz-lanean agertu diren akatsei, adibidez). Hiru urteko epean, eraikitze-lanetan parte hartu duten eragile guztien ardura da etxebizitza barruan sortu diren gabeziei erantzutea: deserosoa eta desegokia gertatzen delako han bizitzea, edo osasun eta higiene arazoak sortzen direlako (egokitzapen termikoari eta iturgintza-lanei dagozkie arlo horiek). Eta eraikinaren egituran sor daitezkeen arazoetan (zimendatze-lanetan, euskarrietan, habeetan, karga-hormetan?), hamar urterako ardura dute. Zer akats mota den jakiteko, zergatik sortu den eta nola konpondu daitekeen, beharrezkoa da arkitekto batek edo arkitekto-laguntzaile batek txostena egitea eta, zuri dagokizunez, argitzea ea hutsegiterik baden edo ez den eraikitze-lanetan. Etxebizitza egoitza-multzo batean badago, eta administratzailerik baldin badago, hari ere galde diezaiokegu ea antzeko arazorik agertu den beste etxebizitzetan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto