Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Autoa kanpotik eta barrutik maiz garbituz gero, ibilgailuak urte gehiago irauten du egoera onean
Eguzkia kaltegarria da autoen margo ilunentzat: azkarrago hondatzen da, zikinkeria gehiago nabaritzen da, eltxoak errazago itsasten dira aurreko kristalean, eta garbitu eta bost minutura berriro agertzen da hautsa. Euriak eta kazkabarrak lokatz fineko geruza batez estaltzen dute automobila; batez ere, gurpiletan eta kolpe-leungailuan pilatzen da geruza hori. Autoa kalte horien kontra babesteko modurik onena maiz garbitzea da, kanpotik bezala barrutik.
Zurda bidezko arrabolak oso erosoak dira baina karrozeria kaletu dezakete
Garbitzeko ohitura hori hainbat faktoreren araberakoa izango da: ibilgailua zenbat erabiltzen dugun, non uzten dugun eta inguruko eguraldi baldintzak nolakoak diren. Astean behin garbitzeak, autoari itxura hobea emateaz gain, prezioa ere igo egin diezaioke saltzeko orduan. Baina garbitzeko zerbitzu guztiak eta tresna guztiak ez dira egokiak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa