Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hirigune historikoak: 18 hiritako 144 kale hartu ditugu, alde zaharretakoak guztiak, eta bizitzeko zer baldintza eskaintzen duten aztertu dugu: Zerbitzu eta azpiegitura eskasak hirigune historikoetan

Zaragoza, Valladolid, Iruñea, Madril eta Bartzelona soilik daude "ongi". A Coruñak, Alacantek, Kordobak, Murtziak, Oviedok eta Valentziak dituzte gabeziarik handienak

Hirigune hisorikoak banan-banan eta konparaketako taula

  • A CORUÑA
    •  Onena: Hirigune historikoetako kaleek mugikortasun ona eskaintzen dute, eta irispideak ere onak dituzte.
    • Txarrena: Biztanleei zerbitzurik oinarrizkoenak falta zaizkie, eta eraikinak oso utzita daude.
  • ALACANT
    •  Onena: Kaleak eta eraikinak ongi zainduta dauzkate. Lorategiak ere badauzkate alde zaharrean -hiri gutxik dauzkate-, eta horiek ere ongi zainduta daude.
    • Txarrena: alde zaharrean zerbitzu gutxien dituen hiria da (elikadura saltoki bat bera ere ez dago aztertu ditugun zortzi kaleetan). Bi zaborrontzi bakarrik ikusi ditugu, eta autoei irekita dauden kaleetan, ez dago ia aparkalekurik.
  • BARTZELONA:
    •  Onena: Garraio publikoa erabiltzeko geltokirik hurbilenak non dauden adierazteko seinaleak dituzte; mugikortasuna, irispideak eta hiri altzariak ongi erabili izanaren adibide da hori.
    • Txarrena: Zortzi kaleetan, haurren jolastoki bakarra aurkitu dugu, eta elikadura saltokirik ia ez.
  • BILBO:
    •  Onena: Eraikinak ongi zainduta dauzkate; asko berrituta daude, eta utzikeria arrastorik gabe daude gehienak. Merkataritza gunerik bizienetakoak dira hirigune historikoetako kaleak, eta hiri garraiobideak hartzeko geltokiak oso hurbil daude.
    • Txarrena: Gauetako zalaparta (ez da soilik asteburuetako kontua). Aztertu ditugun zortzi kaleetan, ez dago ez ikastetxerik, ez zuhaitz bat bera ere.
  • DONOSTIA:
    •   Onena: Etxebizitza-eraikinak ongi zainduta daude, eta zorua ere bai (ez dago zulorik, putzurik eta abar).
    • Txarrena: Gehiago dago turismoari begira, han bizi direnei baino.
  • GASTEIZ
    •   Onena: Alde zaharrean ibiltzeko autobus linea daukate.
    • Txarrena: Taberna eta diskoteka asko daude -gehiegi-, eta horrek badu eragina zenbait gauzatan: ez da erraza kaleak garbi edukitzea, eta giroa ez da egokiena han bizi behar duenarentzat.
  • GRANADA:
    •   Onena: Mugikortasuna eta irispideak nabarmendu behar dira. Oinezkoentzako kaleetan bizi direnek ez dute jasaten zirkulazioaren eraginik (zortzi kaleetatik zazpi dira oinezkoentzat).
    • Txarrena: Kaleetako pibote eta bolardo gehienak askatuta daude, eta kalean botata.
  • IRUÑEA:
    •   Onena: Zerbitzu asko eta askotarikoa ditu (gehien dituenetakoa da). Gainera, eraikinak oso ongi zainduta daude.
    • Txarrena: Mugikortasunean eta irispideetan badu zer hobetua, nahiz eta gainditzen duen gutxienekoa.
  • KORDOBA:
    •   Onena: Hirigune historikoan txirrindu-aparkalekuak dauzkan bakarretakoa da. Gainera, txirrindu guztiak aparkaleku horietan utzita aurkitu ditugu.
    • Txarrena: Zerbitzu gutxi ditu (elikadura saltokiak edo kultur guneak, adibidez). Kaleetan eta eraikinetan lanak egiten aritu dira azterketa egin dugunean, eta ez dugu ikusi oinezkoen segurtasun zaintzeko hesirik.
  • LOGROÑO:
    •   Onena: Hiri altzari ugari daude, batez ere, edateko iturriak eta iturri apaingarriak.
    • Txarrena: Kaleak garbiago egon litezke.
  • MADRIL:
    •  Onena: Alde zaharrean osasun etxea eta hirugarren adinekoak biltzeko zentroa dituen bakarretakoa da.
    • Txarrena: Zirkulazioa handi-handia izaten da aztertu ditugun zortzi kaleetan.
  • MALAGA:
    •   Onena: Hirigune historikoan komun publikoak dituen bakarra, Gasteizekin batera. Malagako komunak garbi eta txukun daude. Hiri altzari ugari ditu.
    • Txarrena: Garbitasuna falta da, eta utzikeria handi samarra dago (zorua zikin, orubeak bertan behera utzita?); gainera, hezetasun arrastoak ageri dira eraikinetan, euri uren hodiak apurtuta daude, eta argiaren hariak hormetatik zintzilik. Taberna asko daude, eta diskotekak ere bai.
  • MURTZIA:
    •   Onena: Mugikortasun eta irispide onak ditu.
    • Txarrena: Zerbitzu hornidura eskasa dute, monumentuak zikin daude, eta zorua hondatuta dago (oinezkoentzat arriskutsu).
  • OVIEDO:
    •   Onena: Kaleak ongi garbituta daude.
    • Txarrena: Autoak galarazitako lekuetan utzita aurkitu ditugu, eta banaketa lanetan ibili diren ibilgailuen % 20 oinezkoentzako eremuan ibili dira, zamalanetarako ordutegitik kanpo.
  • SEVILLA:
    •   Onena: Kaleak garbi daude, eta ongi zainduta, eta eraikinak ere bai.
    • Txarrena: Merkataritza saltoki gutxi daude. Ez dugu ikusi hirugarren adinekoentzako zentrorik, ez haurren jolastokirik.
  • VALENTZIA
    •   Onena: Saltoki ugari daude, eta eguneko erosketak auzoan bertan egin daitezke, beste inora joan beharrik gabe.
    • Txarrena: Zikina dago, eta gaizki zainduta. Zoruaren egoera txartzat jo behar da (zikina dago, eta elementu arriskutsuak dauzka), eta berdin eraikinena ere (graffiti eta kartel asko ageri dira).
  • VALLADOLID:
    •   Onena: alde zaharra garbi eta ongi zainduta daukate. Hiri altzari ugari dituzte (zaborrontziak, farolak eta estolderia).
    • Txarrena: Taberna, jatetxe eta diskoteka gehiegi daude.
  • ZARAGOZA:
    •  Onena: Ugari ditu zaborrontziak, eseri tokiak, zuhaitzak eta iturriak (edatekoak zein apaingarriak), eta horrek asko laguntzen du kaleak garbi edukitzeko eta bizi-giroa goxatzeko.
    • Txarrena: Alde zahar zoragarria du Zaragozak, baina badu zer hobetua 'zerbitzuen' arloan. Taberna eta diskoteka asko daude.

KONPARAKETAKO TAULA

Hirigune historikoak, zehatz-mehatz aztertuta
Hiria Garbitasuna eta Mantentze lanak (1) Zerbitzuak (2) Mugikortasuna eta Irispideak (3) Hiri altzariak (4) Batez bestekoa
A Coruña Hala-holakoa Txarra Onargarria Hala-holakoa Hala-holakoa
Alacant Ona Oso Txarra Onargarria Onargarria Hala-holakoa
Bartzelona Onargarria Hala-holakoa Ona Ona Ona
Bilbo Onargarria Hala-holakoa Onargarria Onargarria Onargarria
Kordoba Onargarria Oso Txarra Onargarria Onargarria Hala-holakoa
Granada Onargarria Txarra Ona Onargarria Onargarria
Logroño Hala-holakoa Hala-holakoa Onargarria Onargarria Onargarria
Madril Ona Hala-holakoa Oso Ona Ona Ona
Txarraaga Hala-holakoa Hala-holakoa Onargarria Ona Onargarria
Murtzia Hala-holakoa Txarra Onargarria Hala-holakoa Hala-holakoa
Oviedo Onargarria Txarra Onargarria Hala-holakoa Hala-holakoa
Iruñea Ona Onargarria Onargarria Ona Ona
Donostia Hala-holakoa Hala-holakoa Onargarria Onargarria Onargarria
Sevilla Ona Hala-holakoa Onargarria Onargarria Onargarria
Valentzia Txarra Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa
Valladolid Ona Hala-holakoa Ona Ona Ona
Vitoria Hala-holakoa Hala-holakoa Onargarria Onargarria Onargarria
Zaragoza Ona Onargarria Oso Ona Oso Ona Ona
Batez bestekoa Onargarria Txarra Onargarria Onargarria Onargarria

(1) Garbitasuna eta Mantentze lanak: hiri altzariak nola garbituta eta zainduta dauden aztertu dugu (iturriak, eseri tokiak, zuhaitzak, lorategiak, informazio panelak, farolak eta estoldak), eta eraikinei ere erreparatu diegu (helburua zen ikustea ea badagoen bertan behera utzitako eraikinik). Horrez gain, aintzat hartu dugu zorua nola dagoen (legar xeherik baduen, zaborrak botata dauden edo labainkorra den), oinezkoentzako pasabiderik baduen, haurren jolastokiak badiren eta nola dauden, eta berdin komun publikoak.

(2) Zerbitzuak: azterketa honen helburua izan da jakitea ea hirigune historiko hauek badituzten gutxien-gutxieneko zerbitzuak, edozein hiritarrek behar izaten dituen horiek: elikadura saltokiak, osasun etxeak, hirugarren adinekoentzako zentroak, botikak eta abar. Edo, horretara baino gehiago, gau parteko aisialdira bideratuta dauden, tabernaz eta jatetxez beteta, turistak ere erakartzeko.

(3) Mugikortasuna eta Irispideak: atal honetan aztertu dugu ea baden oztoporik oinezkoentzat edo gidarientzat. Hiri altzariek eta konponketa lanek oinezkoei trabarik egiten ote dieten ikusi dugu, ibilgailuak ongi utzita ote dauden, zamalanetako ordutegia errespetatzen duten, eta abar. Horrez gain, ezinduentzat eta adinekoentzat nolako irispideak dituzten ere kontuan hartu dugu.

(4) Hiri altzariak: hiriko eremu berri edo modernoagoetan adina elementu ote dauden egiaztatu nahi izan dugu (zaborrontziak, edukiontziak, eseri tokiak, farolak, estoldak, iturriak...).

Biztanleen iritzia
Hiria Garbitasun arazoak Zerbitzu gutxi Irispide txarrak 1etik 10erako nota
A Coruña %35 %35 %64 6
Alacant %10 %38 %68 6
Bartzelona %22 %27 %48 4
Bilbo %4 %0 %4 7
Kordoba %31 %18 %35 5
Granada %21 %65 %85 6
Logroño %10 %24 %10 7
Madril %29 %49 %48 6
Txarraaga %32 %34 %44 6
Murtzia %8 %46 %34 7
Oviedo %2 %4 %14 7
Iruñea %14 %4 %6 8
Donostia %2 %12 %12 5
Sevilla %56 %42 %78 4
Valentzia %21 %33 %25 5
Valladolid %4 %18 %28 7
Vitoria %46 %54 %56 5
Zaragoza %40 %38 %64 6
Batez bestekoa %22 %31 %41 6

Hirigune historikoen inguruko azterketa osatzeko, eremu horietako 1.000 laguni inkesta egin die CONSUMER EROSKI-k. Biztanle bakoitzari iritzia eskatu diogu gai hauen gainean: garbitasuna, zerbitzu hornidura eta irizpideak, eta hirigune historikoak oro har eskaintzen dizkien -baldintzei nota bat jartzeko ere eskatu diegu. Hor ageri diren ehunekoek hauxe adierazten dute: guk galdetu diegunetatik, zenbatek uste duten garbitasun arazoak daudela, zerbitzu gutxi dauzkatela eta irispideak txarrak direla. Noski, iritzi horiek ez dute zertan bat etorri aldizkari honek eman dituenekin.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du