Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hirigune historikoak: 18 hiritako 144 kale hartu ditugu, alde zaharretakoak guztiak, eta bizitzeko zer baldintza eskaintzen duten aztertu dugu: Zerbitzu eta azpiegitura eskasak hirigune historikoetan

Zaragoza, Valladolid, Iruñea, Madril eta Bartzelona soilik daude "ongi". A Coruñak, Alacantek, Kordobak, Murtziak, Oviedok eta Valentziak dituzte gabeziarik handienak

 Hirigune historikoa da hiri baten bihotza eta ikur nagusia. Han bizi direnak, hala ere, ez daude besteak baino hobeto. Askotan, gainera, gune horiei bizkar emanda bizi da hiria bera. Espainiako 18 hiriburutan egin du azterketa CONSUMER EROSKI-k, eta gabeziak badaudela egiaztatu ahal izan dugu: zerbitzu aukera urria, azpiegitura eskasak eta irispide arazoak, besteak beste

Oviedo, Iruñea, Donostia, Sevilla, Valentzia, Logroño, Zaragoza, Gasteiz, Valladolid, A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Kordoba, Granada, Madril, Malaga eta Murtzia bisitatu dituzte aldizkari honetako teknikariek, eta hiri horietako zortzi kalerik adierazgarrienak aztertu dituzte. Kale bakoitzak han bizi denari zer baldintza eskaintzen dizkion ikertu dute; hau da, ea nahitaezkoak zaizkion elementuak badituen kale horrek, eta oinarri-oinarrizko beharrei erantzuteko aukera ematen dion. Ebaluazioa egiteko, kaleak banan-banan ikusi dituzte teknikariek, eta, horren osagarri, udalei galdetegi bat eman diete (Alacantekoak, Valentziakoak, Madrilgoak, Murtziakoak, Sevillakoak eta Valladolidekoak ez dute erantzun, nahiz eta CONSUMER EROSKI-k behin eta berriro galdegin). Horrez gain, inkesta bat egin diete gune horietan bizi diren 1.000 laguni, haiek zer iritzi duten jakiteko.

Ikerketaren ondorioek erakusten dute hirigune historikoen baldintzak ez direla egoki-egokiak han bizi izateko. Oro har, erdipurdiko emaitza lortu dute, eta "onargarri" izatera baino ez dira iristen. Zerbitzuetan antzeman dira gabeziarik handienak (dendak, elikagai saltokiak, ikastetxeak, osasun etxeak, gizarte zerbitzuak, erakundeen ordezkaritzak, kirol guneak, aisiarako tokiak edo eremu berdeak), eta, garbi esateko, "txartzat" jo behar dira. Beste hainbat alderdi ere hortxe-hortxe geratu dira, eta "onargarritzat" soilik har daitezke: garbitasuna eta mantentze lanak, mugikortasuna, irispideak eta hiri altzariak.

'Ongi' dauden hiriak bost baino ez dira (Bartzelona, Madril, Iruñea, Valladolid eta Zaragoza), eta gainerako guztiak, hortik behera. Bilbo, Granada, Logroño, Malaga, Donostia, Sevilla eta Gasteiz 'onargarri' daude, eta besteak, A Coruña, Alacant, Kordoba, Murtzia, Oviedo eta Valentzia, 'hala-hola'.

Hirigune historikoetako biztanleen inkestak ere bat datoz iritzi horrekin. 1.000 egin ditugu, 100 Madrilen eta Bartzelonan, eta 50 gainerakoetan, eta hamarretik sei ez daude batere gustura garbitasunarekin, eta beste hainbestek salatu dute eremu berdeen falta sumatzen dutela eta daudenak nahiko utzita daudela; % 46ren iritziz, eraikinak oso egoera txarrean daude, eta hirutik batek esan du zerbitzuak falta direla.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto