Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eguzki betaurrekoak: Modak itsutzen gaitu, eta eguzki betaurreko txarrek

20 aztertu ditugu eta merkeenek ere gainditu dituzte eguzki izpien eta ikustezinak diren izpi ultramoreen aurkako babes proba guztiak.

 Denok dakigu eguzkitako betaurrekoak erosten ditugunean kalitatea ordaintzeaz gain, marka ordaintzen yugula. Diseinuak, izenak garestitzen ditu marka ezagunen betaurrekoak baina, ze neurritaraino? Marken arteko prezio alde ikaragarria dago baina eta kalitatea? Eguzki izpien aurrean eskaintzen diguten babesari begiratuta ere, alde ikaragarriak ote?

Azterketa egiteko laborategira eraman ditugu prezio desberdinak dituzten hogei betaurreko: merkeenak Mangorenak 12,90 eurotan eta garestienak Dior etxearenak, 286 eurotan. Zazpi betaurrekok zuten bigarren mailako babesa (erdi ilunak: egun argitan kanpoan ibiltzeko nahikoa) eta beste hamahiru ziren hirugarren mailakoak (ilunak: itsasoan eta mendian erabiltzeko egokiak). Jantzi dendetan eta betaurreko dendetan erositakoak denak. Ez dira aztertu bat eta zero babes maila eskaintzen dutenak ia ez dutelako eguzki izpien aurrean babesten eta lau mailakoak ere ez dira begiratu, ez dute gidatzeko balio, mendizaleentzat dira bereziak. Azterturiko guztiek betetzen dute betaurrekoei dagokien Europako Batasunaren arau zorrotza (EN 1836:2006). Eguzki izpien erradiazio ultramorearen kontra ia erabateko babesa ematen dute, gidatzeko egokiak dira eta erresistentzia probak gainditzen dituzte.

Gidatzeko edo paseoan ibiltzeko betaurrekoak bila dabiltzanentzat Bershka betaurrekoak dira kalitate/prezio harreman onena dutenak. Bi mailako babesa dute eta merkeenen zerrendan bigarren dira (13 euro). Babes handiagoa behar duenak, hondartza edo mendirako Indo betaurrekoak aukera ditzake (69 euro). Hirugarren babes maila dute eta onenak dira eguzkiaren argitik babesteko, ikusten duguna gehiegi ilundu gabe.

Leiarren kalitatea

Azterturiko hogei betaurrekoek ez dute graduaziorik (teknikoki "zero potentzia optikoa"esaten zaio horri). Gant (bi mailako babesa) eta Polaroid (hiru mailako babesa) polarizatuta daude. Hau da, zenbait angelutako distira kentzen dute.

Bershka, Mango, Ray Ban, Gucci, Guess, Dior eta Just Cavalliren leiarrak edo lenteak degradatuak dira ("progresiboak"deitzen zaie, baina ez dute zerikusirik graduatutako betaurreko progresiboekin). Halako betaurrekoetan leiarraren goiko aldea ilunagoa da. Beraz, zerumugara begira genezake argi askorekin eta era berean begirada jarri urbilago dauden objetuetara, argi gutxiago dutenetara (irakurtzeko, adibidez, erabilgarriak dira).

Ikusten dugun erradiazioa maila baten blokeatzen dutenez, betaurrekoek begien nekea lasaitzen dute eta hobeto ikusten dugu. "Transmitantzia"esaten zaio betaurrekoak pasatzen uzten duen argia kopuruari. Zenbat eta kopuru handiagoa, argi gehiago patsatzen uzten du. Ezin da objetiboki esan filtro ilunagoa hobea denik, bakoitzaren pertzepzioa dagoen argiaren eta geure begien sentikortasunaren arabera aldatu egiten delako. Bi mailako betaurrekoek argiaren % 18 eta % 43 inguru uzten dute pastasen. Hiru milakoek % 8tik % 18ra. Just Cavalli (% 36,6) eta Gucci (% 32,2) dira argi gehien pasatzen uzten dutenak baina onartutako mailaren barruan, beti ere. Indok (% 8,9) eskeintzen du babes handiena. Loewe (% 10,7), Massimo Dutti (% 11,3) eta Hugo Boss (% 11,4) ez dira egokiak argi asko badago edo argiak min ematen badigu. Bestalde, argiaren aurkako babesa ematea bezain garrantzitsua da izpi ultramore mingarrien kontrako babesa ematea. UVA eta UVB izenekoak daude eta lege araua oso zorrotza da bientzat, bereziki, UVB izenekoentzat, mingarrienak direlako. Hogei betaurrekoek gainditu zuten egindako proba: erradiazio kaltegarri honen aurkako babes ia erabatekoa eskaintzen dute.

Betaurrekoak gidatzeko egokiak izateko, filtroa 0, 1, 2 edo 3 izan behar da (beraz, denek balio dezakete). Argiaren % 20 pasatzen utzi behar dutela esan nahi du horrek baina horrez gain, pasatzen den argia 500 nanometro (nm) eta 650 nm artean egon behar da. Hortxe daude argi gorria, berdea eta horia (semaforoaren hiru argiak). Gainera, gidatzeko betaurrekoek ezin dituzte koloreak gehiegi leundu. Azterturiko betaurreko guztiak baldintzak bete dituzte eta gidatzeko egokiak dira.

Betaurrekoek erori eta kolpeak hartzeko prestaturik egon behar dute. Zapalduaz gero nola eusten dioten frogatzeko 100 newtoneko indarra jasan zuten hamar segundutan, hautsi edo itxura galdu gabe. 650 gradutan zegoen hagatxo beroa ere jarri zen betaurrekoen gainetan, bost segunduz eta ez zuten surik hartu.

Betaurrekoen zahartzea lasterraragotzeko proba ere egin genuen. Betaurrekoak 25 orduz GANBERA berezian sartzen dira, eta jasan egin behar dute maila handiko argi erradiazioa zein xenon lanpararen erradiazio ultramoreaa. Zaharkitze horren ondoren bi mailakoetan ez da % 8 eta % 10 baino altuagoa den alderik nabaritu behar. Denek eman zuten emaitza egokia, baina ez maila berean. Tous (% 6,46) eta Dior (% 4,74) okerrago ibili ziren. Bershka (% 0,42) eta Oris (% 0,59) hobeto. Apenas nabaritu zen alderik proba egin bano lehen eta egin ondoren.

Kontsumitzailearen babesa

Saltzen diren objektu iraunkor gehienak itxitako paketeetan etortzen dira baina ez eguzkitako betaurrekoak. Saltzaileak eman behar diozkio kontsumitzaileari betaurrekoekin datozen beste guztiak: zorrotxoa, leiarra garbitzeko zapia, erabilbide eskuliburua eta garantia. Ba, Bershka, Xdye eta Mangok ezik, beste betaurrekoen saltzaileek ez zioten CONSUMER EROSKIko teknikariei erabilbide eskuliburua eman (edo beste betaurreko batzuena eman zieten). Betaurreko etxeen esanetan ematen dizkiete eskuliburuak saltokiei. Arazoa konpontzeko modu errazena, betaurrekoak behar den moduan paketean saltzea litzateke. Hori ez da egiten eta kontsumitzaileak betaurrekoen babesaren inguruko datuak nahi baditu, eskuliburu egokia exijitu behar du saltokian.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto