Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ez dute kaloriarik, eta zaporea, antzekoa: Freskagarriak: hobe light badira

Ohiko freskagarriek azukrea dute, eta light deitzen direnek, eztitzaile edo edulkoratzaileak dituzte, kaloriarik gabeak. Hori da bien arteko alderik aipagarriena. Dastatze-proban erakutsi du zaporez berdintsuak direla.

17 freskagarri, banan-banan

Coca-Cola

  •  0,33 litroko lata. 1,42 euro balio du litroak.
  • 42 kaloria ditu ehun miligramo bakoitzeko, ia Pepsik adina (45). Kolazko beste lau edariek bezala, azido fosforikoa du, legeak ezarritako gehienezko kopurua (700 mg/l) baino gutxiago: 534 mg/l ditu honek.
  • Dastatze-proban 7 puntu lortu ditu, eta gehien gustatu denetakoa izan da kolazkoen artan. "Gozo ukitua" gustatu zaie dastatzaileei, baina "kola zapore gutxi" hartu diote.

Pepsi

  •  0,33 litroko lata. 1,25 euro balio du litroak. Hau da merkeena kolazkoetan.
  • 45 kaloria ditu ehun miligramo bakoitzeko, ia Coca Colak adina (42). Kolazko gainerako edariek bezala, azido fosforikoa du, legeak ezarritako gehienezko kopurua (700 mg/l) baino gutxiago: 546 mg/l ditu honek.
  • Dastatze-proban 6,5 puntu lortu ditu. Ez diote bereziki ezer nabarmendu, eta kritikatu ere ez.

Pepsi light

  •  0,33 litroko lata. 1,28 euro balio du litroak.
  • Etiketa gaizki emana du: nahitaez jarri beharreko informazioa ez dator gainerakoarekin batera. Apenas du kaloriarik. Pepsi normalak baino % 6 kafeina gehiago du, eta Coca Cola Light-ek baino % 6 gutxiago. Aspartamo gehien duen kolazko edaria da eta kontserbagarria duen bakarra (azido bentzoikoa). Azido fosforikoa du.
  • Dastatze-proban 6,6 puntu lortu ditu, eta jendearen gustukoenetakoa izan da. "Bizi puntua" nabarmendu diote, baina "zapore gutxi" omen.

Coca-Cola Zero

  •  0,33 litroko lata. 1,43 euro balio du litroak.
  • Apenas duen kaloriarik. Kolazko gainerako edariek bezala, azido fosforikoa du, legeak ezarritako gehienezko kopurua (700 mg/l) baino gutxiago: 478 mg/l.
  • Dastatze-proban 5,8 puntu lortu ditu. Kolorea gustatu da.

Coca-Cola light

  •  0,33 litroko lata. 1,45 euro balio du litroak. Kolazkoetan, garestiena.
  • Apenas duen kaloriarik. % 30 kafeina gehiago du Coca Cola normalak eta Zero motakoak baino. Kolazko beste lau edariek bezala, azido fosforikoa du, legeak ezarritako gehienezko kopurua (700 mg/l) baino gutxiago: 498 mg/l ditu honek.
  • Dastatze-proban 6,1 puntu lortu ditu. Ez diote bereziki ezer nabarmendu, eta kritikatu ere ez.

Fanta naranja

  •  0,33 litroko lata. 1,12 euro balio du litroak.
  • Laranja ura % 8 duela dio, zuku kontzentratutik lortuta.
  • 46 kaloria ditu ehun mililitro bakoitzeko, ia Schweppes etxekoak adina (42), eta Kas-ek baino zertxobait gehiago (33). Laranja zuku batek ere kaloria kopuru bera du, baina baita bitaminak eta mineralak ere; freskagarriek ez dute halakorik.
  • Dastatze-proban 6, 7 puntu lortu ditu, eta gehien gustatu denetakoa izan da. "Gozo ukitua" eta "kolorea" nabarmendu dizkiote, baina "zapore gutxi" antzeman diote.

Schweppes Spirit naranja

  •  0,33 litroko lata. 1,14 euro balio du litroak.
  • Laranja ura % 8 duela dio, zuku kontzentratutik lortuta.
  • 42 kaloria ditu ehun mililitro bakoitzeko, ia Fanta-k adina (46), eta Kas-ek baino gehiago (33). Laranja zuku batek ere kaloria kopuru bera du, baina baita bitaminak eta mineralak ere.
  • Dastatze-proban 6,4 puntu lortu ditu, eta gehien gustatu denetakoa izan da. "Zaporea" eta "kolorea" gustatu zaizkio jendeari, "mingotsa" eta "bizi puntu handikoa" dela esan dute.

Kas naranja

  •  0,33 litroko lata. 1,09 euro balio du litroak. Hau da laranjazko freskagarririk merkeena.
  • Laranja ura % 8 duela dio, zuku kontzentratutik lortuta.
  • 33 kaloria ditu ehun mililitro bakoitzeko; laranjazkoetan, honek du kaloria gutxien (Schweppes etxekoak 42 ditu eta 46 Fanta-k). Laranja zuku batek 42 kaloria ematen ditu ehun mililitro bakoitzeko, baina bitaminak eta mineralak ere bai. Bi koloragarri artifizial daramatza.
  • Dastatze-proban 6,2 puntu lortu ditu, eta erdi parean geratu da. "Bizi puntua" gustatu zaio jendeari, baina ez "kolore argia" edukitzea.

Kas naranja light

  •  0,33 litroko lata. 1,11 euro balio du litroak.
  • Laranja ura % 8 duela dio, zuku kontzentratutik lortuta. Soilik 3 kaloria ditu ehun mililitro bakoitzeko, zukuak dituenak.
  • Bi koloragarri artifizial daramatza. Egokiagoa da koloragarri naturalak erabiltzea.
  • Dastatze-proban 5,6 puntu lortu ditu, eta erdi parean geratu da. Zaporea gustatu zaio jendeari, baina batzuek esan dute "laranja zapore gutxi" duela.

Kaloria gutxiko Fanta naranja

  •  0,33 litroko lata. 1,12 euro balio du litroak.
  • Laranja ura % 8 duela dio, zuku kontzentratutik lortuta.
  • Apenas duen kaloriarik; 3 kaloria ditu ehun mililitro bakoitzeko, laranja zukuak dituenak.
  • Dastatze-proban 5,4 puntu lotu ditu, eta jendeari gutxien gustatu zaionetakoa izan da. "Kolorea" atsegin izan du jendeak, baina ez "bukaeran uzten duen zaporea".

Schweppes Spirit naranja light

  •  0,33 litroko lata. 1,17 euro balio du litroak. Hau da garestiena laranjazkoetan.
  • Laranja ura % 8 duela dio, zuku kontzentratutik lortuta. 3 kaloria ditu ehun mililitro bakoitzeko, zukuak dituenak.
  • Dastatze-proban 5,4 puntu lotu ditu, eta jendeari gutxien gustatu zaionetakoa izan da. "Zaporea" eta "kolorea" gustatu zaie batzuei, baina besteek esan dute "zapore arraroa" duela, "zapore gutxi", "bizi puntu handia" eta zaiela gustatu "bukaeran uzten duen zaporea".

Bitter Kas light

  •  Kristalezko botila, 0,20 litrokoa, 2,48 euro balio du litroak, laranjazkoek eta kolazkoek halako bi.
  • Ekarpen energetikoa: kaloriarik ez. Bi koloragarri artifizial ditu. Egokiagoa da koloragarri naturalak erabiltzea.
  • Dastatze-proban 6,7 puntu lortu ditu; etxe bereko beste bitterra ?normala- baino gehiago gustatu da; "gozo ukitua", "zapore handia" eta "bizi puntua" gustatu zaizkio jendeari.

Bitter Kas

  •  Kristalezko botila, 0,20 litrokoa, 2,45 euro balio du litroak.
  • 30 kaloria ditu ehun mililitro bakoitzeko, kolazkoek baino gutxiago eta laranjazkoen antzera.
  • Etiketa gaizki emana: osagaien artean ez da ageri bentzoatoa (kontserbagarri onartua), baina analisiak erakutsi du baduela (44 mg/l).
  • Bi koloragarri artifizial ditu. Egokiagoa da koloragarri naturalak erabiltzea.
  • Dastatze-proban 5,3 puntu lortu ditu, eta "kolorea" gustatu zaio jendeari.

Tónica Schweppes

  •  0,33 litroko lata. 1,66 euro balio du litroak.
  • 36 kaloria ditu ehun mililitro bakoitzeko, kolazkoek baino gutxiago eta laranjazkoen antzera.
  • Etiketa gaizki emana du: salgaiari eman dioten izena, bolumen garbia eta iraungitze data ez datoz gainerako informazioarekin batera.
  • Dastatze-proban 6,3 puntu lortu ditu. "Zapore handia", "mingots puntua" eta "bizi puntua" gustatu zaizkio jendeari, eta "uzten duen zaporea". Kritiken artean, "zapore gutxi" duela esan dute.

Tónica Schweppes light

  •  0,33 litroko lata. 1,72 euro balio du litroak.
  • Etiketa gaizki emana du: salgaiari eman dioten izena, bolumen garbia eta iraungitze data ez datoz gainerako informazioarekin batera.
  • Ekarpen energetikoa: kaloriarik ez.
  • Dastatze-proban 5,7 puntu lortu ditu: "zaporea" gustatu da, baina ez "gozo ukitua" eta "bizi puntua".

Tónica Nordic Mist

  •  0,25 litroko lata. 2 euro balio du litroak. Hau da tonikarik garestiena.
  • 36 kaloria ditu ehun mililitro bakoitzeko, kolazkoek baino gutxiago eta laranjazkoen antzera.
  • Beste bi tonikek halako bi kinina du, baina gehienez eduki dezakeen baino dezente gutxiago.
  • Dastatze-proban 5,3 puntu lortu ditu: "zaporea" gustatu da, baina zenbaitentzat "oso mingotsa" gertatu da.

Gaseosa La Casera

  •  Plastikozko botila, 0,5 litrokoa. 0,93 euro balio du litroak. Freskagarri guztietan merkeena.
  • Ez du kaloriarik.
  • Freskagarririk karbonatatuena da: 8 gramo C02 ditu litro bakoitzak (litroko 10 gramo onartzen dituzte); kolazkoek 7 gramo inguru dituzte litroko, tonikek 6,5, bitterrak ere 6,5 eta laranjazkoek, 4 eta 5 gramo artean litroko.
  • Dastatze-proban 5,4 puntu lortu ditu: "zaporea" gustuko izan du jendeak, baina zenbaitek esan du "gorputzik gabea" dela eta "mingotsa".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto