Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ez dute kaloriarik, eta zaporea, antzekoa: Freskagarriak: hobe light badira

Ohiko freskagarriek azukrea dute, eta light deitzen direnek, eztitzaile edo edulkoratzaileak dituzte, kaloriarik gabeak. Hori da bien arteko alderik aipagarriena. Dastatze-proban erakutsi du zaporez berdintsuak direla.

Laburbilduz

  • CONSUMER EROSKI-k 17 edari eraman ditu laborategira, eta denekin egin ditu dastatze-probak: kolazko 5 (Coca-Cola eta Pepsi), laranjazko 6 (Kas, Fanta eta Schweppes), 3 tonika (Schweppes eta Nordic Mist), 2 bitter (biak Kas) eta gaseosa bat (La Casera). 33 zentilitroko latak, gehienak (Nordic Mistenak 25 cl); bitterrak kristalezko botiletan zetozen (20 cl-koak), eta gaseosa, plastikozko botilan (50 cl-koa). Bederatzik kaloria gutxi dauzkate, eztitzaileak dituztelako azukrearen ordez.
  • Bitterrak dira garestienak (2,45 eta 2,48 euro litroko), eta merkeena, gaseosa: 0,93 euro litroko. Laranjazko freskagarrietan, batez beste, 1,12 euro balio du litroak; kolazkoetan, 1,37; eta toniketan, 1,79. Light motakoak garestixeagoak dira ohiko freskagarriak baino: 2 zentimo, batez beste.
  • Bost freskagarri mota hauek ur gozatua dute (azukrearekin edo eztitzailearekin), eta karbonatatua. Hortik aurrera hasten dira ezberdinatsunak: batzuek kola dute, bestek laranja ura (zuku kontzentratutik dator), bitterrak landare estraktoak ditu, eta tonikak, kinina. Horiez gain, freskagarri bakoitzak gehigarri mota jakin batzuk ditu.
  • Bitter Kas-ek sodio bentzoatoa du (kontserbagarria), baina osagaien zerrendan ez da azaltzen.
  • Neurtu den guztia legeak esaten duenaren barruan dago: egiazko bolumena, azukrea, eztitzaileak, Brix graduak, kinina, kafeina, CO2, kontserbagarriak, koloragarri artifizialak, azido fosforikoa, bentzenoa (minbizi eragilea da, eta kontserbagarrien eta C bitaminaren arteko erreakziotik sor daiteke).
  • Coca-Cola Light-ek % 30 kafeina gehiago du Coca-Cola normalak eta Zero motakoak baino, eta Pepsik baino % 15 gehiago.
  • Light motakoek ez dute kaloriarik, eta ohikoek, berriz, bai: 100 mililitro bakoitzeko, 30 eta 45 kaloria artean dabiltza; bitterrak gutxien eta Fanta Naranjak eta Pepsik gehien.
  • Freskagarrietan gehien erabiltzen duten eztitzaile edo edulkoratzaileetako bat aspartamoa da, eta, ikerketen arabera, ez dio kalterik egiten osasunari. 55 kiloko heldu batek, egunean komeni den baino aspartamo gehiago hartzeko, 8 litro freskagarri edan beharko lituzke azterketa honetan aspartamo kopuru handiena eman duen edaritik. Fenilzetonuria dutenek ezin dute hartu aspartamoa.
  • Freskagarriak maiz hartzea, light izanda ere, dieta orekatuaren kaltetan izan daiteke eta, gozo zaporea duenez, gizentasun iturri izan daiteke, batik bat haurretan eta gazteetan.
  • Azterturiko bost produktuek ezaugarri desberdinak dituzte eta nekez konpara daitezke elkarrekin. Gainera, ez dute elikadura interesik, eta, horregatik, CONSUMER EROSKIri egoki iruditu zaio produktu hauen sailkapenik ez egitea kalitatearen eta prezioaren artean.

KONPARAKETAKO TAULA

Produktua Pepsi Light Coca cola Light Coca cola Zero Coca cola
Salgaiari eman dioten izena Edari freskagarri lurrindua / aromatizatua Edari freskagarri lurrindua / aromatizatua Edari freskagarri lurrindua / aromatizatua Edari freskagarri estraktoduna/ Estrakto-edari freskagarria
Formatua (litroak) 0,33 0,33 0,33 0,33
Prezioa (Euro/litroko) 1,28 1,45 1,43 1,42
Etiketa Gaizki emana Gaizki emana Gaizki emana Gaizki emana
Bolumen neurtua (litrotan) 0,34 0,33 0,33 0,33
CO2 (g/l) 1 7,2 7,6 7,4 6,5
Brix 2 graduak 0,4 0,3 0,4 10,4
Azukrea, guztira (g/100ml) Ez diote gehitu Ez diote gehitu Ez diote gehitu 10,6
Kaloriak (cal/100ml) 0 0 0 42
Kafeina 3(mg/l) 114 122 93,1 93
Quinina 4(mg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO
Eztitzaileak
Aspartamoa 5(E951) (mg/l) 269 93,2 96,7 EZ DAGOKIO
Kontserbagarriak
Azido fosforikoa mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN
Azido bentzoikoa (mg/l) 139 EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN
Azidotzaileak
Azido fosforikoa (mg/l) 491 498 478 534
Koloragarri artifizialak
Tartrazinoa (E102) (mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN
Hori Ilunabarrekoa (E110) (mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN
Karmoisina (E122) (mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN
Ponceau 4R(E124(mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN
Bentzenoa 6(µg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO
Dastatze-proba (1etik 9ra) 6,6 6,1 5,8 7,0
Produktua Pepsi Kas naranja Light Fanta naranja Bajo en calorías Schweppes Spirit naranjaLight
Salgaiari eman dioten izena Bebida refrescante de extractos Fruta zukuzko edari freskagarria con Eztitzaileak Edari freskagarri lurrindua / aromatizatua Edari freskagarri lurrindua / aromatizatua
Formatua (litroak) 0,33 0,33 0,33 0,33
Prezioa (Euro/litroko) 1,25 1,11 1,12 1,17
Etiketa Gaizki emana Gaizki emana Gaizki emana Gaizki emana
Bolumen neurtua (litrotan) 0,34 0,34 0,33 0,33
CO2 (g/l) 1 7,9 4,6 4,8 4,1
Brix2 graduak 11,3 1,5 1,3 1,5
Azukrea, guztira (g/100ml) 11,2 0,8 0,8 0,7
Kaloriak (cal/100ml) 45 3 3 3
Kafeina 3(mg/l) 106 NA NA NA
Quinina 4(mg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO
Eztitzaileak
Aspartamoa 5(E951) (mg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO 81,8 75,4
Kontserbagarriak
Azido fosforikoa mg/l) EZ DA ANTZEMAN 144 164 121
Azido bentzoikoa (mg/l) EZ DA ANTZEMAN 3,4 EZ DA ANTZEMAN 3,4
Azidotzaileak
Azido fosforikoa (mg/l) 546 EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO
Koloragarri artifizialak
Tartrazinoa (E102) (mg/l) EZ DA ANTZEMAN 4 EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN
Hori Ilunabarrekoa (E110) (mg/l) EZ DA ANTZEMAN 0,9 EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN
Karmoisina (E122) (mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN
Ponceau 4R (E124(mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN
Bentzenoa 6(µg/l) EZ DAGOKIO EZ DA ANTZEMAN EZ DAGOKIO EZ DA ANTZEMAN
Dastatze-proba (1etik 9ra) 6,5 5,6 5,4 5,5
Produktua Fanta naranja Schweppes Spirit naranja Kas naranja Tonica Schweppes Light
Salgaiari eman dioten izena Fruta zukuzko edari freskagarria Fruta zukuzko edari freskagarria Fruta zukuzko edari freskagarria Edari freskagarri lurrindua / aromatizatua
Formatua (litroak) 0,33 0,33 0,33 0,33
Prezioa (Euro/litroko) 1,12 1,14 1,09 1,72
Etiketa Gaizki emana Gaizki emana Gaizki emana Gaizki emana
Bolumen neurtua (litrotan) 0,33 0,32 0,33 0,33
CO2 (g/l) 1 4,7 4,4 4,5 6,6
Brix2 graduak 11,7 11,2 13,8 0,6
Azukrea, guztira (g/100ml) 11,6 10,5 8,3 Ez diote gehitu
Kaloriak (cal/100ml) 46 42 33 0
Kafeina 3(mg/l) NA NA NA EZ DAGOKIO
Quinina 4(mg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO 28
Eztitzaileak
Aspartamoa 5(E951) (mg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO
Kontserbagarriak
Azido fosforikoa mg/l) 173 132 130 EZ DA ANTZEMAN
Azido bentzoikoa (mg/l) EZ DA ANTZEMAN 3,3 3,7 EZ DA ANTZEMAN
Azidotzaileak
Azido fosforikoa (mg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO
Koloragarri artifizialak
Tartrazinoa (E102) (mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN 5 EZ DAGOKIO
Hori Ilunabarrekoa (E110) (mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN 1 EZ DAGOKIO
Karmoisina (E122) (mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DAGOKIO
Ponceau 4R (E124(mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DAGOKIO
Bentzenoa 6(µg/l) EZ DAGOKIO EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DAGOKIO
Dastatze-proba (1etik 9ra) 6,7 6,4 6,2 5,7
Produktua Tonica Schweppes Tonica Nordic Mist Bitter Kas Light Bitter Kas La Casera
Salgaiari eman dioten izena Bebida refrescante de extractos Bebida refrescante de extractos Bebida refrescante aromatizada Bebida refrescante de extractos Gaseosa
Formatua (litroak) 0,33 0,25 0,2 0,2 0,5
Prezioa (Euro/litroko) 1,66 2 2,48 2,45 0,93
Etiketa Gaizki emana Gaizki emana Gaizki emana Gaizki emana Gaizki emana
Bolumen neurtua (litrotan) 0,34 0,25 0,21 0,2 0,5
CO2 (g/l) 1 6,5 6,5 6,2 5,5 8
Brix2 graduak 9,1 9 0,4 8,8 0,1
Azukrea, guztira (g/100ml) 8,9 8,9 Ez diote gehitu 7,5 Ez diote gehitu
Kaloriak (cal/100ml) 36 36 0 30 0
Kafeina 3(mg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO
Quinina 4(mg/l) 27 60 EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO
Eztitzaileak
Aspartamoa 5(E951) (mg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO
Kontserbagarriak
Azido fosforikoa mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN 136 124 EZ DA ANTZEMAN
Azido bentzoikoa (mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN 47,5 44,4 EZ DA ANTZEMAN
Azidotzaileak
Azido fosforikoa (mg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO
Koloragarri artifizialak
Tartrazinoa (E102) (mg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DAGOKIO
Hori Ilunabarrekoa (E110) (mg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN EZ DAGOKIO
Karmoisina (E122) (mg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO 19,6 20,9 EZ DAGOKIO
Ponceau 4R (E124(mg/l) EZ DA ANTZEMAN EZ DA ANTZEMAN 6,4 6,4 EZ DAGOKIO
Bentzenoa 6(µg/l) EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO EZ DAGOKIO
Dastatze-proba (1etik 9ra) 6,3 5,3 6,7 5,3 5,4

1) CO2 (karbono dioxidoa): Fabrikatzaileek CO2 botatzen diote urari, edariei gas ukitua emateko.

2) Brix graduak: Brix graduek adierazten dute zenbat solido disolbagarri dauden uretan disolbatuta. Nagusiki, urari bota dizkioten azukreei buruz ari gara (sakarosa), eta edariak fruta zukua badu, gehitu zaion zukuak zenbat azukre duen ere kontatzen da

3) Kafeina: kolazko edariek eduki ohi duten osagai alkaloidea. Kafeak, teak eta edari energetikoek ere badute kafeina. Gehiegizkoa da egunean 200 miligramo kafeina baino gehiago hartzea.

4) Kinina: tonikek izan ohi duten osagai alkaloidea. Gehienez, litro bakoitzean 100 miligramo kinina onartzen ditu legeak.

5) Aspartamoa: gehigarri artifiziala da, oso gozagarria (azukrea baino 200 aldiz gozoagoa da). Pertsonak pisatzen duen kilo bakoitzeko, gehienez ere, 40 miligramo aspartamo har ditzake.

6) Bentzenoa: Azido askorbikoa (C bitamina) eta sodio bentzoatoa (kontserbagarria da) elkartuz gero, bentzenoa sor daiteke, eta bentzenoa minbizi eragilea da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto