Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Higiezinen jabetzako agente komertzialak. Abusuzko klausulak

Bere etxebizitzaren salmentagatiko esklusibotasunezko kontratua sinatu bai baina ez zuen bete

  Pertsona batek 2004 urtean higiezinetako aholkularitza-enpresa batekin artekaritzako kontratua sinatu zuen, etxebizitza, garaje-plaza bat eta trastetegia saltzeko helburuarekin. Salerosketa esklusibotasunez egingo zela hitzartu zutenez, zazpi hilabetez bederen, jabeak bere kabuz eta agenteak esku hartu gabe etxea ez saltzeko konpromisoa hartu zuen. Kontratu hartan, halaber, hitzartutako baldintza hori jabeak ez betetzekotan, itundutako lansarien %50 galduko zuela zioen klausula penal bat ere sartu zen. Halaz ere, hitzarturiko zazpi hilabeteko epea igaro aurretik, jabeak bere kasa etxea saltzea erabaki zuen. Bitartekaritza egin zuen higiezinetako agenteak jabea auzitara eraman zuen, klausula penalak xedaturiko 6.274 euro ordain ziezaion eskatuz eta Entzutegiak jabea ordaintzera kondenatu zuen. Madrilgo Lurralde Entzutegiak, izan ere, 2007ko ekainaren 5ean emaniko epaian adierazi zuenez, artekaritza den negozio juridikoan higiezinen agentzia profesionala da eta jabea, berriz, bere lanbidez kanpoko xede batez diharduen pertsona fisikoa den aldetik, kontsumitzailea da. Horrela ulertu zuen praktika horretan kontsumitzaileari aipaturiko klausula penala ezartzea ez zela abusuzkoa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du