Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Zortzi hilabete zain egonez gero, etxebizitzako hondamenen ardura bereganatuko ez duela dio aseguruak

Ene aseguruari erreklamazioa egin diot, ene etxebizitzako kalteen ardura ez hartzearren; bertatik iturgin, arotz eta peritu ugari igaro direnez, inongo konponketarik egin ez dutelako. Horrez gainera, beste bi ere aurkeztu ditut: bata, Aseguru eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Nagusiaren aitzinean eta bestea Herriaren Defendatzailearen aurrean. Zortzi hilabete igaro dira eta inork ez ditu ene etxeko hondamenak konpondu, aseguruarentzat lanean ari diren profesionalek arazoa oraino aurkitu ez dutelako. Kontua da, bide administratiboa agortzen ez den bitartean ezin naiteke bide zibiletik has eta Administrazioa oraino ez da nirekin kontaktuan jarri. Zer egin dezaket?

  Aseguruaren Kontratuari buruzko Legearen arabera, bezeroak aseguru konpainiari ezbeharra gertatu denetik zazpi eguneko epean jakinarazi behar dio. Hortik aurrera, konpainiak ikerlanari ekin behar dio, egiaztapenak egin eta kalteak baloratzeko. Legeak dioenez, ezbeharra gaztigatu denetik hurrengo 40 eguneko epean, eragindako kalteengatiko gutxieneko diru-kopurua ordaindu behar du konpainiak. Asegurudunak onartzen badu, aseguratzaileak indemnizazioa ordaindu ordez, kalteak konpon ditzake. Eta, hiru hilabeteko epea igarota, aseguratzaileak, justifikatu gabeko kausagatik, oraino ez badu kaltea konpondu edo horren prezioa dirutan ordaindu, indemnizazioa urteko %20tan areagotuko da.

Indemnizazioa edo kalteen konpontzea aseguratzaileari eskatzeko, arrazoirik gabe geroratu bada, hainbat bidetara jo daiteke; horietako bat perituengana jotzea da. Aseguruaren Kontratuari buruzko Legearen arabera, berrogei eguneko epean alderdi biak ados jarri ez badira, aseguratuak bere peritua izendatu (eta bere lansaria ordaindu) eta konpainiari jakinarazi ahal izango dio, bertako perituarekin akordio batera irits dadin. Peritu biak bat ez etortzekotan, kasua epaitegietara eraman ahal izango da eta bertan hirugarren peritua izendatuko da.

Beste aukera bat: Bezeroa Artatzeko Departamentuan erreklamazioa aurkeztea eta horrekin aurrera jarraitzea Aseguratuaren defentsarako Komisiodunaren aurrean eta Aseguruen Zuzendaritza Orokorrari atxikitako Pentsio Planen Partaidearen aurrean.

Atzeneko aukera, berriz, bide judizialetik abiatzea da. Horrelakorik deliberatzekotan, hobe duzu abokatu bat kontratatzea, ezbeharraren gorabehera zehatzak, poliza eta epaitegietara joateko komenientzia baloratzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto