Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

BEZen aplikazioa Babes Ofizialeko Etxebizitzetan

Bizkaian babes ofizialeko etxebizitza bat aresti erosi dugu eta, prezioaz gainera, %7ko BEZ ordaindu behar izan dugu. BOE baten erosketari ez ote zaio aplikatzen %4a?

 Aplikatzen den BEZ ez da beti-beti %4: etxebizitza berri askearen erosketari, eskrituretan agertzen den prezioaren gaineko %7ko BEZ aplikatzen zaio, hori baita tasa orokorra. Zuena estreinako transmisioa denez, erostunak saltzaileari zuzenean ordainduko dio diru-kopuru hori, eta bigarrenak Ogasunean ingresatu beharko du. BOE etxebizitzei, aitzitik, berariazko tratamendua ematen zaie, autonomia erkidego batetik bestera aldatzen dena.

Euskadin eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitza eta lurzoru gaietako finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren arabera, bai erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak, baita etxebizitza sozialak edo eregimen berezikoak, salmenta eta errenta-prezio gorenekoaren arabera eta jasotzaile izango diren sektore sozialen arabera sailkatzen dira. Hortaz, BEZ ez da kasu denetan berbera. Euskadin %4ko BEZ aplikatzen zaie etxebizitza sozialei edo erregimen berezikoei eta gainerako babes ofizialeko etxebizitzei %7ko zerga. Bizkaian, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 Foru Arauak xedatua duenez, %4ko BEZ administrazioaren ikuspegitik, erregimen bereziko edota sustapen publikoko babes ofizialekotzat sailkaturiko etxebizitzei aplikatu behar zaie, pisu horiek (eta, horiekin batera, eraikin berean dauden garaje eta erantsiak barne) sustatzaileek zuzenean entregatzen dituztenean. Oso litekeena da eragindako pertsonaren kasuan aplikatu den BEZ zuzena izatea baina, lasaiago egon dadin, bidezkoa izan liteke etxebizitzaren kalifikazioa egiaztatzea edo, bestela, Bizkaian Eusko Jaurlaritzak duen Etxebizitza Sailean eta Foru Ogasunean kontsulta egitea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto