Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gehiegizko abiadurak trafiko ezbeharren maiztasun eta larritasuna areagotzen ditu
Hizkuntza denetan aldarrikatu da, era guztietako euskailuak baliatuz, baita mehatxuzko -puntuak galtzea- edo pertsuasiozko -gizarteko ordezkari nabarmenenen adierazpenez- metodoez ere: gehiegizko abiadurak hil egiten du. Mezua behin eta berriro errepikatzeak, ordea ez du eragin onik izan gidarien artean. Aste Santuan bertan, Espainiako errepideetan 63 pertsona hil ziren, istripu horien arrazoi nagusia, berriro ere, abiadura izanik. Abiadura egokia zein den denok omen dakizun arren, azkarregi ibiltzearen ondoriozko ezbeharrak goraka doaz etengabe. Horregatik, segurantziaz zirkulatuko badugu, finkaturiko mugak errespetatu, azeleragailutik oina altxatu eta abiadura bidearen ezaugarrien arabera eta egoera meteorologikoaren arabera egokitu beharra dagoela izan behar dugu gogoan. Kontua iristea baita, ez azkarren ibiltzea.
Abiadura-mugak errespetatzea ez da aski. Abiadura egokia bidearen ezaugarriek eta meteorologiak, besteak beste, determinatzen dute: ager dakiokeen zeinahi ustekabekoren aurrean gidariak ibilgailua dominatu behar du abiada horretan. Dispositibo elektroniko horien bitartez ibilbide luzean erabiltzaileak mantendu nahi duen (erregulatzailea) edo behin ere gainditu nahi ez duen (mugatzailea) abiadura jakin bat finkatzen du.
Erregulatzaileak abiadura jakin bat automatikoki finkatzen dio ibilgailuari, pedalari etengabe eragin beharrik izan gabe, motorra maldan gora azeleratuz eta aldapaz behera pittin bat geldiaraziz, abiadurak gorabehera latzak nozi ez ditzan. Sistema automatikoki desaktibatzen da, gidariak frenoa edo azeleragailua ukitzean; horri esker, ustekabeko baten aurrean dispositibo horrek ez du traba egingo.
Mugatzaileak, adierazitako abiadura gainditzera doala, gidaria abisatzen du. Ez dio kentzen oina azeleragailuan eramateko lana, beraz. Ohartarazpena azeleragailuan "gune gogor" gisa agertzen da: horri esker gidariak badaki abiadura-mugatik hurbil dabilela. Baina azeleragailua indarrez zanpatzean mugatzaileak funtzionatzeari uzten dio.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa