Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Autopistak: ordaintze-bideetako 16 tarte eta 32 zerbitzugune aztertu dira: Autopista batzuetako prezioa, kilometroko, beste batzuena baino lau aldiz garestiagoa

Ordainlekuetan eta konparaketako taula

  Eginiko ibilbideetan 62 ordainleku zeharkatu dituzte teknikariek: bertan, guztira, 524 etxola zirelarik, 406 zabalik zeuden edo funtzionatzen ari ziren. Horien mantenu egoera, erabiltzaileari eskainitako zerbitzuak eta bertako seinaleztapena batez beste "oso ongi" kalifikazioarekin saritu zituzten adituek. Horrela gertatu zen azterturiko 16 tarteetatik hamaikatako ordainlekuetan. Hiruk ez dute proba gainditu: "gaizki" AP-9 autobideko bi tarteak, Santiago-A Coruña eta Santiago-Vigo artean); "erdipurdi" AP-4, Sevilla eta Cadiz artean.

Guisamo (AP-9, Santiago-A Coruña artean), Milla Duoiro (Santiago eta Vigo artean, AP-9 bertan) eta Sant Joan-en (AP-7 autopista, Valentzia eta Alacant artean) dauden ordainlekuetan etxola erdiak baino gehiago itxita zeuden, zerbitzurik gabe. Zerrenda horren beste muturrean agertzen dira R-2, AP-68, A-8 eta AP-2/AP-7 autopistak, ordainleku guztiak zabalik baitzeuden hauetan.

Ordainlekuetan ibilgailuek gutxi-gutxitan gelditu behar izan zuten luzaro. Minutu eta erdiko geldialdiak (edo luzeagoak) Santiago-Vigo-A Coruña arteko eta Sevilla eta Cadiz arteko ibilbideetan bakarrik suertatu ziren.

Bidesaria ordaintzen den etxoletan erabiltzaileari ematen den informazioa ere aztertu zen: kartel baten bitartez, etxola horien %44tan baizik gidariari ez zaio erakusten ordaindu beharreko prezioa, ibilgailu eta ibilbidearen arabera, baina ordainlekuen %81ek agerian zituen kreditu-txartel onartuak.

Zerbitzuguneak: irisgarritasuna eta birziklapena, eskas

Autopistetako zerbitzuguneen kalitateak ere eragin handia du ibilbidea eroso egin eta gozatzeko aukeran. Teknikariek bisitatu dituzten 32 zerbitzuguneetan aztertu dituzte hornikuntzak (aparkalekuak, haurrentzako jolastokiak, atsedenlekuak, osasun-artapena), erabiltzaileari seinaleen bidez ematen zitzaion informazioa, zerbitzugune bakoitzak zeuzkan prestazioen mantenua eta irisgarritasuna.

Zerbitzuguneek azterketako proba osoa batez beste "ongi" kalifikazioarekin gainditu zuten. Azterturiko 32 zerbitzuguneen erdiek "oso ongi" nota eraman zuten arren, bostetik batek "onargarri" triste bat baino ez zuten merezi izan eta horietako bik, Bilbo-Donostia ibilbidean, "erdipurdi" eraman zuten.

Kalifikazio kaskarrena area horien ekipamenduari eman zaio, "onargarri" baino ez dutelako lortu. Erdiek bakarrik daukate haurrentzako jolastokia, bostetik bik ez dute atsedenlekurik eta hirutik batek ez du eskaintzen ibilgailuak babesteko inolako segurtasun-sistemarik. Instalazioetan erabiltzaileari ematen zaion informazioa eta irisgarritasuna onak direla egiaztatu da.

Informazio alorrean proba gainditu gabe utzi duten zerbitzugune bakarrak Bilbo eta Donostia arteko A-8 autopistakoak dira. Irisgarritasun kontuetan alde handiak daude, batetik bestera: "bikaina" batzuetan (AP-7 Bartzelona-La Jonquera, A-68, R-2, AP-9 Santiago-Vigo, AP-6 eta AP-1) eta "oso gaizki" bestetan (A-8 autopistan daudenak, Madril inguratzen duten R-4 / AP-36 eta AP-41 tarteetan, eta AP-7 bidean, Madril eta Estepona artean. Zerbitzuguneetako garbitasun eta mantenuak, amaitzeko, balorazio hoberena irabazi zuten: "oso ongi".

AUTOPISTA VERSUS AUTOBIDEA

Espainiako bide-azpiegituren mapan edukiera handiko bi bide-mota bizi dira elkarren ondoan, ipar-hego eta eki-mendebalde artean sekulako komunikazio-sarea osatuz: ordaindu beharreko autopistak eta doako autobideak baina bi errepide mota horien arteko proportzioa ez da egokia: Espainia ipar, eki eta erdialdean bizi diren herritarrek trafiko handiko bideetan barrena ibiltzearren bidesaria ordaindu behar izaten dute baina hego eta mendebaldean autobideak ugari dira. Erabiltzaileak bere buruari beti galdetzen diona: "Zergatik ordaindu behar da toki batzuetan eta ez beste hainbatetan?".

Erantzuna ematen hasi baino lehenago, jakin dezagun autopista-tarte bat eraikiko dela baldin eta tarte hori lehenagotik martxan zegoen doako beste tarte baten ordezko bada. Espainian edukiera handiko bide horien eraikuntza eta mantenua bidesari sistemaren bitartez finantzatzen direnez, egin beharreko galdera beste bat izan liteke: "Enpresak ustiapena amaitu duen unean bertan zergatik estatuak ez du autopista bere egiten?"

Gobernuaren iritziz ordaintze-bide bat egitea derrigorrezkoa denean (kasurik gehienetan, parke mugikorraren gehikuntza latzak kolapsatutako lekuak libratzeko xedez), enpresa pribatu bati kontzesioa ematen dio bidea egin eta epe luze batean manten dezan. Horren truke, erabiltzaileari kobratuko zaiona kontratatuko du konpainia kontzesionarioarekin.

Kontzesio-epea agortutakoan, Administrazioak normalean, azpiegituraz arduratzea (horren mantenuak berebiziko kostua ekarriko lioke-eta) baino nahiago izaten du aurreko egoera hori birnegoziatzea. Mantenua ez egitearren, enpresa kontzesionarioari atxikitzen zaion dirutzari eustearren (erabiltzaileari kobratzen zaion tarifaren %16, hain zuzen) galduko lukeelako, eta Elkarteen gaineko Zerga kobratzearren (enpresaren guztirako etekinen %35).

Halaz ere, kontzesioa luzatzen bada ere, kontzesionarioarekin negoziatu egiten du berriro Administrazioak: bidesariak jaits ditzan edota, areago, tarte batzuk doako bihur ditzan eskatzen dio (erabiltzaileen errebindikazio-indarrak berebiziko garrantzia du hemen). Horrelaxe jazo zen Rande-ko zubian (Vigo) eta Kataluniako hirietarako sarbide batzuetan.

Beste aldetik, Espainiako autobide-sarea nola sortu zen azaltzeko iraganera begiratu behar dugu. seigarren hamarkadan (alde industrializatuenak bultzatu eta automobilen kontsumoa sustatzeko helburuz) eraikitzen hasi zen autopista sarea era latzean astindu zuen 1973ko petrolio krisiak. Handik hamar bat urtera, Herrilan Ministerioak (MOPU) Errepide Plan Orokorra sortu zuen; bertako ekimenik distiratsuena, etorkizunean erabiltzaileak ordaindu beharko ez zukeen autobide-sare bat osatzea izan zen. Autopistena baino konponbide merkeagoa izango zen hori, jakina.

Aspaldi honetan autobide-mapa pixkanaka zabalduz joan da, Espainiak Europatik jasotako fondo estrukturalen laguntzari esker (1986 eta 2006 urteen artean, 118.000 milioi euro baino gehiago, hain zuzen). Laguntza komunitario horiek, izan ere, azken hogei urteotan Espainian egin diren autopista eta autobideetako hamar kilometrotik lau finantzatu dituzte.

KONPARAKETAKO TAULA

Gure autopistak, laburbilduz (CONSUMER EROSKI-ren balioztapena)
Ibilbidea /Autopista Errepidea Zerbitzuguneak Ordainlekuak Osoko kalifi- kazioa
Alacant-Valentzia (AP-7) Ongi Oso ongi Ongi Ongi
Bartzelona-La Jonquera (AP-7) Bikain Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Bartzelona-Valentzia (AP-2/AP-7) Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Bilbo-Donostia (A-8) Oso ongi Erdipurdi Oso ongi Ongi
Bilbo-Zaragoza (A-68) Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi
Madril-Arganda (R-3) Oso ongi Onargarri Oso ongi Ongi
Madril-Guadalajara (R-2) Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Madril-La Roda (AP-36) Bikain Onargarri Oso ongi Oso ongi
Madril-Toledo (AP-41) Oso ongi Onargarri Onargarri Ongi
Málaga-Estepona (AP-7) Ongi Onargarri Oso ongi Ongi
Iruñea-Tutera (A-15) Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Santiago-A Coruña (AP-9) Oso ongi Ongi Gaizki Onargarri
Santiago-Vigo (AP-9) Oso ongi Oso ongi Gaizki Onargarri
Sevilla-Cádiz (AP-4) Oso ongi Onargarri Erdipurdi Onargarri
Villalba-Adanero (Madril, AP-6) Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Gasteiz-Burgos (AP-1) Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Batez beste Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi

(1). Errepideas: Hauen egoera ebaluatzeko unean hainbat alderdi hartu dira aintzat. Lehen-lehenik, bertako zoladuraren, seinaleen eta bideko marken mantenua eta garbitasuna. Aintzat hartu da, era berean, erabiltzaileak ordain-bide horietan topatzen duen informazio-mota (heldu beharreko irietara zenbat kilometro dauden, beste autopistetarako irteerak, bestelako lurralde batean sartzea... adierazten dituzten seinaleak, informazio turistiko edo kulturala ematen duten panel elektronikoak, bertan erabiltzen diren hizkuntzak eta, tuneletan, horien izen eta luzera adierazten dituen seinalea), seinaleztapena (gehieneko abiadura, inguruan animaliak, radarrak eta bestelakoak daudela adierazten duten seinaleak, hauek egoera onean, altuera egokian dauden eta behar bezain letra handian idatziak dauden, etab.) eta segurtasun-elementuak badiren (irratia, larrialdiko telefonoak, bazterbide behar bezain zabalak), etc..

(2). Zerbitzuguneak: Autopista bakoitzak dauzkan zerbitzuak (gasolindegia, atsedenlekua, haurrentzako jolastokia, aparkalekua, kafetegia, hotela, osasun-larrialdietarako postua, kutxazain automatikoak, ibilgailuak konpontzeko lantegia, telefono publikoa, merkatal establezimenduak...) eta berorien garbitasun eta mantenu egoera aztertu dira. Amaitzeko, toki horietako batera pausagune bat egitera gerturatzen den erabiltzaileari eskaintzen zaion informazioa aztertu eta zerbitzugune bakoitzaren irisgarritasuna egiaztatu da: ezinduentzako komun egokituak eta berariazko aparkalekuak, eskailerak eta maila desberdinen arteko tarteak ongi gainditzeko moduan dauden, telefono publikoa elbarrituek erabiltzeko bezalako altueran dagoen, etc.

(3). Ordainlekuak: hemen aztertu da zenbat etxola funtzionatzen ari ziren edo irekita zeuden eta ordainleku horietan auto-ilarak osatzen ziren (baina, ordainlekua gainditzeko, gidariek zenbat denbora behar zuten ere).

(4).Osoko kalifikazioa: azterturiko alderdi bakoitzeko balorazio edo puntuazio bana ezarri da ("gaizki"tik "bikain"era arte). Osoko nota, aztertutako alderdi bakoitzean erdietsitako kalifikazioen batez bestekoa izango da.

Autopistako errepidea, aztergai
Ibilbidea /Autopista Garbitasuna eta mantenua Erabiltzaileari informazioa Seinalez- tapen eta segurtasuna Batez beste
Alacant-Valentzia (AP-7) Oso ongi Oso ongi Ongi Ongi
Bartzelona-La Jonquera (AP-7) Bikain Bikain Oso ongi Bikain
Bartzelona-Valentzia (AP-2/AP-7) Oso ongi Bikain Oso ongi Oso ongi
Bilbo-Donostia (A-8) Bikain Ongi Oso ongi Oso ongi
Bilbo-Zaragoza (A-68) Bikain Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Madril-Arganda (R-3) Bikain Ongi Oso ongi Oso ongi
Madril-Guadalajara (R-2) Oso ongi Ongi Ongi Ongi
Madril-La Roda (AP-36) Bikain Bikain Oso ongi Bikain
Madril-Toledo (AP-41) Bikain Ongi Oso ongi Oso ongi
Málaga-Estepona (AP-7) Bikain Ongi Ongi Ongi
Iruñea-Tutera (A-15) Bikain Ongi Ongi Ongi
Santiago-A Coruña (AP-9) Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi
Santiago-Vigo (AP-9) Oso ongi Bikain Oso ongi Oso ongi
Sevilla-Cádiz (AP-4) Bikain Ongi Oso ongi Oso ongi
Villalba-Adanero (Madril, AP-6) Oso ongi Ongi Bikain Oso ongi
Gasteiz-Burgos (AP-1) Bikain Ongi Oso ongi Oso ongi
Batez beste Bikain Oso ongi Oso ongi Oso ongi

(1). Garbitasuna eta mantenua: seinaleen, zoladuraren, bide eta bazterbideetako marken garbitasuna eta mantenua aztertu da, autopisten erabiltzaileentzat arriskutsuak izan daitekeen objekturik baden.

(2). Erabiltzaileari informazioa: erabiltzaileari adierazpen eta seinaleen bitartez ematen zaion informazioa ez ezik, ibilbidean zehar helmuga turistikoen eta gertuko herrien berri ematen zaion, horietara iristeko zenbat kilometro dauden... eta erabilitako hizkuntzak aztertu dira. Tuneletan, beren izen eta luzera adierazten dituen seinalea ere baden kontuan hartu da.

(3). Seinaleztapen eta segurtasuna: autopistan sartzeko eta bertatik irteteko seinaleak ez ezik, zein distantziatara ezarriak dauden ere aztertu da; baita, ibilbideko bestelako adierazpenak (gehieneko abiadura, segurtasun tartea, animalien presentzia, informazio meteorologikoa, radarrak, trafikoaren egoerari buruzko informazioa, larrialdietarako telefonoa, eguraldiaren adierazleak, segurtasunezko bide-markak, segurtasunari dagozkion trafiko-arauak eta aholkuak). Seinale horien ezarpena ere aztertu da (letra argi eta handian idatziak dauden, egoera onean, altuera egokian dauden, informazioa elementuren batek ezkutatzen duen edo hori ibilbidean barrena maiz gertatzen den, etab.) Autopistaz alde banatan, bai erraiak bereizten dituen medianan, baita eskuinaldean diren elementuak aztertu dira, autopisten erabiltzaileentzat arrisku-bide izan daitezke eta. Tuneletan hauek aztertu dira: sarreran seinalerik baden (eta nondik adierazten duen), argi laburrak pizteko derrigorrezko seinalea, barruan nolako argiztapena dagoen eta ondoko elementuok ba ote dituen: larrialdietarako irteerak, sorospeneko telefonoa, aireztapen-sistema, trafikoaz informatzeko irratia, larrialdietarako bazterbideak eta zaintza-kamerak. Azkenean, autopistan elementu akastunak badiren eta behar bezala seinaleztatuak dauden ere aintzat hartu da azterketa egitean.

Zerbitzuguneak
Ibilbidea /Autopista Garbitasuna eta mantenua (1) Erabiltzaileari informazioa(2) Zerbitzuak eta ekipamendua(3) Zerbitzu- gunerako irisga- rritasuna(4) Batez beste
Alacant-Valentzia (AP-7) Oso ongi Oso ongi Ongi Ongi Oso ongi
Bartzelona-La Jonquera (AP-7) Oso ongi Oso ongi Ongi Bikain Oso ongi
Bartzelona-Valentzia (AP-2/AP-7) Oso ongi Oso ongi Ongi Ongi Oso ongi
Bilbo-Donostia (A-8) Onargarri Erdipurdi Erdipurdi Erdipurdi Erdipurdi
Bilbo-Zaragoza (A-68) Oso ongi Onargarri Onargarri Bikain Ongi
Madril-Arganda (R-3) Oso ongi Onargarri Erdipurdi Ongi Onargarri
Madril-Guadalajara (R-2) Oso ongi Ongi Ongi Bikain Oso ongi
Madril-La Roda (AP-36) Oso ongi Onargarri Onargarri Erdipurdi Onargarri
Madril-Toledo (AP-41) Oso ongi Ongi Erdipurdi Erdipurdi Onargarri
Málaga-Estepona (AP-7) Onargarri Onargarri Onargarri Erdipurdi Onargarri
Iruñea-Tutera (A-15) Oso ongi Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi
Santiago-A Coruña (AP-9) Ongi Ongi Erdipurdi Oso ongi Ongi
Santiago-Vigo (AP-9) Oso ongi Ongi Onargarri Bikain Oso ongi
Sevilla-Cádiz (AP-4) Oso ongi Onargarri Onargarri Onargarri Onargarri
Villalba-Adanero (Madril, AP-6) Oso ongi Ongi Ongi Bikain Oso ongi
Gasteiz-Burgos (AP-1) Oso ongi Onargarri Ongi Bikain Oso ongi
Batez beste Oso ongi Ongi Onargarri Ongi Ongi

(1). Garbitasuna eta mantenua: gasolindegi, taberna, kafetegia eta jantokietako komunen, aparkaleku eta kanpoaldearen (atsedenlekuak, haurrentzako jolastokiak, etc) garbitasun eta mantenu egoera, zakarrontzirik bazegoen, hondakinen gaikako bilketarako edukiontziak (paper, beira, kartoi, pilak, etc.) baziren, aparkalekuen eta seinaleztapenaren mantenu-egoera (asfaltoa, pintura, etab.), guneko garbitasun egoera, etab. aztertu da.

(2). Erabiltzaileari informazioa: adierazpen eta seinaleen bitartez erabiltzaileari ematen zaion informazioa aztertu da, hots, zerbitzugunean eguraldiaz, trafikoaz, ibilbide turistikoez informaziorik ematen den, seinaleztapenean erabilitako hizkuntzak zein diren, berariazko panel batean (eta ez bakarrik gasolindegi bakoitzean) erregaien prezioak argi eta garbi jakinarazten diren, kafetegian edota jatetxean prezioak argi agertzen diren edota adin txikoei alkoholik saltzea debekatua dagoela jakinarazten den.

(3). Zerbitzuak: zerbitzugune bakoitzak dituen ekipamendu eta zerbitzu-maila egiaztatu da, hots, ibilgailu handiak aparkatzeko zonarik ba ote duen, aparkalekua zainduta edo asfaltatuta dagoen, etab. Gune bakoitzak nolako zerbitzuak dituen ere aztertu da: gasolindegia, konponketa-lantegia, taberna, kafetegia edo jatetxea, kutxazain automatikoak, dutxa publikoak, haurrentzako jolastokiak eta atsedenlekuak (ekipamendu eta guzti), telefono publikoa, Interneterako konexioa, osasun-artapeneko postua, dendak, etc. Era berean, gasolindegiko, kafetegiko eta jatetxeko komunek nolako ekipamendua ere aztertu da: lehorgailuak, paperontziak, xaboia saltzeko makina, komuneko papera, etab. Jatetxeak eguneko otordua bazuen eta, izatekotan, horren prezioa eta, halaber, zerbitzuen ordutegiak ere aintzat hartu dira.

(4).Irisgarritasuna: Zerbitzugune bakoitzera iristeko erraztasuna aztertu da: berariazko komun egokituak badituen, ezindu edo elbarrientzako aparkaleku bereziak badauden, eskailerak eta maila desberdinen arteko tarteak erraz eta eroso gainditzeko moduan dauden, telefono publikoa elbarrituek erabiltzeko bezalako altueran dagoen, etc.

Espainiako autopisten prezioa
Itinerario-Autopista Kilometroak (autopistakoak soilik) Prezioa (eurotan) Prezioa kilometroko (eurotan)
Málaga-Estepona (AP-7) 70 9,8 0,14
Madril-Toledo (AP-41) 47 6,35 0,14
Madril-Guadalajara (R-2) 54 6,75 0,13
Gasteiz-Burgos (AP-1) 83 9,35 0,11
Villalba-Adanero (AP-6) 80 8,85 0,11
Madril- Arganda (R-3) 30 3,25 0,11
Iruñea-Tutera (AP-15) 82 7,8 0,10
Madril-La Roda (R-4/AP-36) 126 11,3 0,09
Bartzelona-Valentzia (AP-7) 321 28,4 0,09
Alacant-Valentzia (AP-7) 151 13,3 0,09
Santiago-Vigo (AP-9) 81 7,05 0,09
Bilbo-Zaragoza (AP-68) 297 25,05 0,08
Bilbo-Donostia (A-8) 87 7,33 0,08
Bartzelona-La Jonquera (AP-7) 156 12,46 0,08
A Coruña-Santiago (AP-9) 75 4,95 0,07
Sevilla-Cádiz (AP-4) 193 5,65 0,03
Batez beste 120,8 10,48 0,10

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto