Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Autopistak: ordaintze-bideetako 16 tarte eta 32 zerbitzugune aztertu dira: Autopista batzuetako prezioa, kilometroko, beste batzuena baino lau aldiz garestiagoa

Alde bietara...

Zirkulazio-gunea inguratzen duten elementuak (bazterbide, mediana...) autopistako segurtasun-faktore behinenak dira. Norabide desberdineko erreiak bereizteaz ari garela, horien %56tako medianan pibotak baliatzen dira, %25etan belartza dago, bostetik batean beldurra kentzeko hesiak eta %12,5etan koska edo harresi bat zegoen (azken hau ezartzearen aurka daude bide-segurtasuneko adituak baina horrelaxe zegoen Iruñetik Tuterarako eta Santiagotik Vigorako tarteetan).

Errepidearen eskuinaldean, berriz, lautada zabala tarteen %12tan baizik ez zegoen (nahiz eta horixe izan seguruena, ibilgailua bidetik irteten bada; horrelakoak ikusi ziren Iruñetik Tuterarako eta Sevillatik Cadizerako bideetan). Gainerako 14 ibilbideetan hauteman zirenak, ezponda handiak (ez dira bat ere egokiak, gidarien segurtasuna zaintzea baldin bada kontua), landaredia, euspen-hesiak edo publizitate-hesiak. Tarterik arriskutsuenak, Alacant-Valentzia eta Bilbo-Donostia dira, atal honetan.

Autopistako bazterbideak egokiro mantentzeak ere eragin handia du bideko segurtasunean. Behar bezain garbi ez badaude (halaxe gertatzen da Santiago-A Coruña, Alacant-Valentzia eta Santiago-Vigo tarteetan) arrisku-elementuak dira.

Azpiegitura horiez aparte, autopista bertako hondamenek ere eragina dute bidaiarien segurtasunean. Tarte gehienetan ez da horrelakorik aurkitu, Bilbo-Zaragoza eta Santiago-A Coruña ibilbideetan izan ezik: hauetako tarte batzuetan konoekin seinaleztatuak ez zeuden hondamenak ikusi zituzten teknikariek.

Larrialdietako bazterbide gutxiegi tuneletan

Espainiako autobide askotako paisaia tunelek ere osatzen dute. Aztertu diren tarteetan, lurrazpiko pasabide guztietan arbi laburrak ipintzeko seinalea zegoen. Barruan argiztapena on-ona da, Santiago eta Vigo arteko joaneko ibilbideko tunel batean izan ezik, horrek ez baitu argigunerik (200 metro baino laburragoa da tunel hori). Halaz ere, galeria guztiek larrialdietako irteerarik ez daukatela ere egiaztatu zen. Alor honetan huts egin zuten Alacant-Valentzia ibilbideko tunel guztiek (gehienez ere 500 metroko luzera dutenak), Madril-Arganda (kilometro baino luzeagoa) eta Santiago-Vigo (116 eta 885 metro arteko luzera). Horrelako zerbait gertatzen da sorospen-telefonoekin ere: proba hau ibilbide guztiek gainditu dute, R-3 bidean eta AP-9 autopistan aurkituriko tunelen erdiek izan ezik. Azken bide honek ateratako nota txarra berretsi du hemen ere, Alacant-Valentzia eta Gasteiz-Burgos ibilbidearen erdiarekin batera, aireztapen-sistemarik ez baitauka tuneletan.

Gabezien tamaina areagotu egiten da tuneletan zaintza-kamerez (tokien %43tan bakarrik hauteman ziren) eta, bereziki, larrialdietarako bazterbiderik ez izateaz ari garela (derrigorrezkoa tunel denetan, 200 metro baino luzeago ez badira ere); aldizkari honetako teknikariek Bilbo-Donostia, Gasteiz-Burgos eta Santiago-Vigo autopistetan bakarrik ikusi zituzten.

ORDAINTZE-BIDEETAKO GABEZIA NAGUSIAK

  • Tarifa: Espainian autopistan ibiltzeko ordaindu behar den dirutza handia da. Ibilitako hamar kilometro bakoitzeko, erabiltzaileak euro bat utzi behar du, batez beste. Azterturiko 16 autopistetatik prezio garestiena ordaindu zen P-7 tartean, Madril eta Estepona artean, eta Madril-Toledo autopistan (AP 41): bietan ere, 1,4 euro hamar kilometroko.
  • Ordainlekuak: Azterturiko 16 autopistetatik lautan bakarrik zeuden ordainlekuko etxola guztiak zabalik.
  • Segurtasuna: ibilbide bitan bakarrik ikusi zen errepidearen eskuin alboan lautada zabala, nahiz eta horixe den ibilgailua bidetik irtetearen ondoriozko ezbehar baten aurrean segurtasun-elementu behinena.
  • Seinaleztapena: autopista horietan ikusi diren panel elektronikoen erdiek bakarrik ematen dizkiote gidariari bideko segurtasunarekin loturiko mezuak eta aholkuak.
  • Bideko markak: azterturiko 16 autopista tarte horietako zoladuran dautzan marken %20 ez daude ikusgarri, pintura asfaltotik bereizten ez baita.
  • Hizkuntzak: AP-7 (Alacant-Valentzia tartean) da seinaleak espainiera eta valentzieraz gainera, atzerriko hizkuntza batean idatziak dauzkan bakarra.
  • Tunelak: teknikariek bisitatu zituzten 16 autopistetatik zortzi baino gutxiagotan zeharkatu behar izan zuten tunelik. Horietako hiruk bakarrik dauzkate derrigorrezkoak diren larrialdietarako bazterbideak.
  • Zerbitzuguneak: azterturiko 32 atsedenlekuek azken proba batez beste "ongi" kalifikazioarekin gainditu dute baina, halaz ere, ezindu edo elbarrituak gogoan, irisgarritasunean eta hondakinen birziklapenean bada oraino zeregin ugaria.
  • Osasun-larrialdiak: Bartzelona-La Jonquera eta Bartzelona-Valentzia tarteetan aztertu diren ibilbideetako zerbitzuguneek bakarrik daukate osasun-artapen zerbitzua.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto