Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Autopistak: ordaintze-bideetako 16 tarte eta 32 zerbitzugune aztertu dira: Autopista batzuetako prezioa, kilometroko, beste batzuena baino lau aldiz garestiagoa

Zoladura oso ongi, baina ez denetan berdin

CONSUMER EROSKI-ko teknikariek azterturiko 32 ibilbide horien (16 autopista-tarte espainiarretan eginiko joan-etorriak) %30eko mantenua eta garbitasun-egoera ez zen harro egiteko modukoa, inondik ere. Horrelako gabeziak atzeman ziren Bartzelona-Valentzia (AP-2/AP-7), Bartzelona-La Jonquera (AP-7), Gasteiz-Burgos (AP-1) eta Santiago-Vigo (AP-9) autopistetan. Zoladuraren egoeraz ari garela, oso ondo dagoela esan daiteke baina, halaz ere, ibilitako tarteen erdietan akats txiki batzuk topatu ziren guneren batean (irregulartasunak, zikinkeria...). Atal honetan hoberenak A-68, AP-4, A-8, R-4/AP-36, R-3 eta AP-41 izan ziren.

Bideko markak ere aztertu ziren: ibilitako bide guztien %20tan seinaleztapena ez zegoen ongi zehaztua eta, ondorioz, pintura ia-ia ez zen asfaltotik bereizten.

Informazio ona eroso bidaiatzeko

Madril-Guadalajara (R-2) ibilbidean izan ezik, gune horretatik helmuga diren herri handietaraino zenbat kilometro dauden adierazten duten kartelez ongi hornituak daude gainerako tarteak. Beste horrenbeste gertatzen da autopistetatiko irteeretan ere: argi eta arbi bereizten dira kasu Villalba eta Adanero tartean izan ezik.

Hamasei bideetatik bostetan dago informazio turistiko edo kulturala bideko panel elektronikoetan (%78tan, seinale bertikalak direnean). Adierazle elektroniko horien %41ek eguzki-panelen bitartez funtzionatzen dute.

Hizkuntzei dagokiela, Alacant eta Valentzia arteko bi ibilbideak azpimarratu behar dira, horiexek baitira seinaleak espainieraz, autonomi hizkuntzan eta atzerriko hizkuntza batean agertzen dituzten bakarrak. Gainerako autopistetan kartel informatiboen %70 espainieraz bakarrik agertzen dira eta %37tan espainiera eta (baldin bada) tokian tokiko hizkuntza autonomikoa baliatzen dira.

Gabeziak seinaleztapenean, gaitz orokorra

Autopistatik ibili aurretik eta ondoren, ordaintze-errepidean sartzen edo bertatik irteten ari dela dioen kartela ikusten du erabiltzaileak. Ibilitako 16 tarteetatik 14tan kartel horiek kilometro bat aurretik daude. Halaz ere, Santiago-Vigo eta Gasteiz-Burgos autopistetan iragarpena 100 metrotara egiten da.

Ikuskaritza lanetan aldizkari honetako teknikariek espainiar autopistetan gehien baliatzen diren seinaleak ikusi zituzten. Bete beharreko gehieneko abiadura adierazten dutenak den-denetan zeuden baina, adibidez, %56tan ez zegoen autoen arteko segurtasun-tartea adierazten zuenik, %81etan animalien presentziaz ohartaraz zezakeen seinalerik ez zuten ikusi eta proportzio berean ez zen agertzen ibilbide zenbaitetako bereizgarritasun meteorologikoen gaineko inolako informaziorik (elurra egiteko aukera handiagoa, adibidez).

Bestetik, txosten honetako autopisten %56tan ez zegoen gidarien abiadura kontrolatzeko radarren presentzia adierazteko seinalerik; %31tan soilik iragartzen zen trafikoaren egoera ulertzeko erabiltzaileak zein irrati-frekuentziatan sartu behar duen; eginiko 32 tarteetan daude larrialdietarako telefonoen gertukotasuna adierazten duten seinaleak (batez beste, 7 kilometroko tarteekin agertzen dira).

Seinaleztapen-gabezia larrienak, oro har, Sevilla-Cadiz (AP-4), Madril-Arganda (R-3), Iruñea-Tutera (A-15) eta Gasteiz-Burgos (AP-1) tarteetan hauteman ziren.

Kasurik gehienetan, seinaletako informazioa letra handi eta ulergarrian agertzen da (Galiziako AP-9 autopistan izan ezik, honakoa erabiltzaileari nahasgarri gertatzen baitzitzaion), behar bezain aurretik ezarrita daude, altuera egokian. Halaz ere, azterturiko kasuen %22tan informazioa ezkutatzen zuen elementuren bat hauteman zen.

Seinale horiek gorabehera, txosten honetan azterturiko autopisten %64tan era askotako informazioa ematen zuten panel elektronikoak (gutxi, ordea, eta hamarretik bi itzalita zeuden) ikusi zituzten teknikariek.

Beharginak lanean ari diren tarteetan funtsezko kontzeptua da segurtasuna. Aukeratutako 16 ibilbide horien erdietan, 25 obra-zona aurkitu zituzten ikuskariek. Langileek AP-9, AP-7, AP-4, A-8, AP-1 eta AP-6 autopisten hobekuntza-lanetan ziharduten. Egokitzen ari ziren obra-zonak ongi mugatuak zeuden berariazko objektuen bitartez (konoak, triangeluak), AP-4 eta AP-9 izan ezik. Bestetik, obren %70etan ibilgailuren bat baliatzen ari ziren obratan zegoen tartea seinaleztatzeko.

IKUSI BATERA

 

Autopistan dabilen erabiltzailearentzat segurtasun-maila begiratzea erraza ez den arren, Automobilista Europarren Elkarteak, Real Automovil Club eta antzeko erakunde zenbaitek ematen dituzten pista batzuk bideen kalitatea balioztatzeko unean gidariari lagungarri gerta dakizkioke.

  • Zoladura: garbi dagoela, irregulartasunik (zulorik, arraildurarik...) ez duela egiaztatzea. Euria egiten duenean ezinbestekoa da asfaltoan aquaplanning efektua (gurpilen atxikipen-galera) sor dezakeen putzurik ez osatzea.
  • Mediana: bi norabideetako bideak maila desberdinetan egotea da egokiena, gauez datozen automobilek gu itsu ez gaitzaten. Alderdi horrek 10 metro baino zabalagoa izan behar du, gainera, eta ezinbestekoa da autoak topa dezakeen elementu arriskutsurik ez izatea.
  • Autopistako eskuin albokoa: laua izan behar du, inongo oztoporik (arbola, farol, eraikin, pendiz...) gabea.
  • Seinaleak: letra handi eta ulergarria, behar bezain aurretik iragarri behar du eta ibilbidean barrena behin eta birritan errepikatu behar du mezua; bestela, irteeraren edo beste zernahiren bila dabilen gidariaren arreta galarazi eta, ondorioz, istripu-iturri izan daiteke.
  • Bidean sartzeko erreiak: ez dute itxiak izan behar, autopistan pixkanaka sartzeko aukera eman behar dute, bat-batean bideko trafikoan murgildu gabe.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto