Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Erretiroa hartzearen abantailak: Aisia ez da erretiratzen

Erakunde eta enpresek deskontuak eta eskaintzak biderkatzen dituzte, adin handikoek aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten, irabazi eskasak xahutzeko beldurrik gabe

Garraio publikoa

Ia udal eta garraio publikoko konpainia denek (baita pribatuko batzuek ere) bezero zaharrenen patrika zaintzeko ahaleginik egiten dutenez, deskontu eta tarifa bereziak egiten dizkiete. Horrenbestez, bidaia egin behar den bakoitzean, informazioa eskatu beharko da, ibilbidea merkeago egin ahal izateko.

Renferen "Tarjeta Dorada" izenekoak 60 urtez gorakoei %25 eta %40ko deskontuak lortzeko aukera ematen die abiadura handiko eta distantzia luzeko trenetan (zerbitzu erregionalak barne), bidaia-egunaren eta txartela eskuratzeko moduaren arabera. Distantzia ertainean eta gertuko ibilbideetan, berriz, teen, egun eta ibilbide denetan deskontua %40koa da. Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) konpainiak ere pentsiodunen eta 60 urtez gorakoei "Tarjeta Azul" eskaintzen die: horri esker, erabiltzaileak txartelaren %50eko deskontua erdiets dezake, tren turistiko eta berezietan izan ezik. Errepidezko hainbat ibilbidetan autobus enpresek %50eko deskontuak eskaintzen dituzte batzuetan.

Muga metropolitarren barnean, hiri garraioko enpresek ere deskontuak, onurak eta doako bidaiak eskaintzen dizkiete erretiratu, pentsiodun eta 60 urtetik gorakoei. Hortxe ditugu, adibidez, Alacant, Málaga, Santander eta Sevillako kasuak: hiri horietako autobusak doan erabil ditzakete 65 urtetik gorakoek baldin eta udal horiek ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Bartzelona eta Zaragozan dohain bidaiatzeko adina 60 urte da. Gasteiz eta Burgostarrek hiri horiek zeharkatzeko aukera dute 0,08 eta 0,05 euro bakarrik ordainduta. Bilbo, Iruñea, A Coruña, Almeria eta Logroñon, besteak beste, bidaia ez da 0,30 euro baino gehiago kostatzen, hots, ohiko tarifekiko, %88rainoko deskontua egiten zaie zaharrei.

Patrika denen tamainako oporraldiak

Zahartzaroaren asperkizuna eteteko modu polita bidaiak egitea da, baliabide ekonomikorik ez izatearren edo famili giroko obligazioak medio, ohiko ingurunez kanpo oporraldirik gozatzeko aukera izan ez dutenen kasuan, batez ere. Gehienetan oporraldi konbentzionalez gozatzeko dirurik ez daukaten pertsona zahar horiei aukera emateko, Espainian bizi diren eta gutxienez 65 urte dituztenentzat Administrazioak sustatzen duen opor-egitarau soziala, Imserso erakundearen bitartez, lote turistiko merke-merkeak eskaintzen ditu. Adin handikoek kostaldeko herrietan egonaldiak, bidaia kulturalak, natur turismoa eta beste hainbat herrialderekiko trukaketak egiteko aukera izaten dute 129 eurotik hasita.

Diputazio, Kontseilaritza eta Udal askok ere modu-moduko bidaiak antolatzen dituzte. Andaluziako Gobernuak, adibidez, 12.680 plaza eskaini dizkie 60 urtetik gorako pentsiodunei, Andaluziako Pertsona Zaharren Turismo Sozialeko Egitarauan esku har dezaten. Gaztela-Mantxako Turismo Sozialeko Egitarauaren helburua, astia aberasteaz gainera, 65 urtetik gorakoen zahartzaro aktibo eta osasuntsua sustatzea da. Bidaien kostua 40 eta 220 euro artean dabil, aukeratutako helmugaren arabera. Murtziako pentsiodunek Erkidego hartako Ibilbide Turistiko eta Kulturaletatik 100 herriren artean aukera dezakete. Malagako Udalak, berriz, 65 urteak beteak dituzten 600 pertsona erretiratu eta pentsioduni Algarvera bidaia sozio-kulturala egiteko aukera ematen die, 123 euro ordainduta.

Gaztela-Leongo "Club de los 60" bidai egitarauak bertako bazkideei sekulako zerrenda luzea eskaintzen die; bertan era guztietako bidaiak dira, hala nola kruzeroak, Riviera Maia, Norvegia, Errumania, Galizia, Avila eta Salamancako Parke Naturalak, etc., prezio merke-merkeetan: 100 eta 1.145 euro artean, aukeratutako helmugaren arabera. Bartzelonako udalak, euskal aldundiek eta Extremadura, Madril eta Valenciako gobernu autonomoek, besteak beste, tokian tokiko pertsona zaharrentzako bidai eskaintza zabala dute, bainuetxeetan egonaldiak eta termalismo programak barne.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto