Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Erretiroa hartzearen abantailak: Aisia ez da erretiratzen

Erakunde eta enpresek deskontuak eta eskaintzak biderkatzen dituzte, adin handikoek aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten, irabazi eskasak xahutzeko beldurrik gabe

  Astirik gutxi daukate erretiratuek. Paradoxa edo erdipurdiko txistea irudi litekeen arren kontua da, aldakuntza sozial eta laboralen ondorioz, aitona-amonak "familia-laguntzaile" bihurturik, geroz eta ezinbestekoago bilakatzen ari dira baina osasun alorreko organismoek, Administrazioak eta erretiratuen auzo-elkarteek familia-dedikazio hori mugatu eta izaera ludikoko beste jarduera batzuekin konbinatzea aholkatzen dute.

Aisiaz gozatu ahal izateko, denboraz gainera, dirua ere beharrezkoa da eta hauxe dute 7,2 milioi espainiarrek (65 urtetik gorako populazioaren %17) eragozpen handia. Erretiratuak, batez beste, kobratzen dituen 808 euro horiek Espainian xahuketa ugari egiteko aukera ematen ez dutela jakitun, Administrazio Publikoak eta enpresa erdi-publiko eta pribatu askok populazio-sektore horrentzat hainbat deskontu eta sustapen proposatzen dituzte etengabe. Aitzakiarik ez dago: kartetan aritzea, telebista eta Benidormerako bidaia aukera politak dira baina aisiarako ordezko aukerak errealitate dira egun. Ikusmina eta gogoa baizik ez da behar horretarako.

Patrika guztien neurrirako aisialdi-eskaintza zabala

Erretiroa hartutakoan pertsona askok, motibaziorik ezagatik edo eskura izan dezakeen aisialdi-eskaintza ez ezagutzearren, ez dakite nola bete lehenago. lanean zebiltzala, betetzen zuten astia. Hamar, hamabost, hogeita hamar edo berrogei urte ere iraun dezakeen bizitzako etapa horretan olgeta-praktikarik egitea funtsezkoa da, hainbat gaitasun kognitibo edota fisikoak zaildurik mantentzeko eta zenbait endekapen psiko-fisikoren efektua arintzeko ez ezik, ingurunearekiko interakzioa babesteko eta bizitzako etapa horri esanahia bilatzeko orobat.

Imserso erakundeko Adin Handiko Pertsonen Behategiaren 2007ko martxoko aldizkarian jasotako datuen arabera, pertsona zaharren kultura eta aisia-jarduera ohikoena zentro komertzialetara joatea da. Biziki praktikatzen den beste aukera bat mendialdera txangoak egitea da; partaidetza-portzentaje apal batez (%4-6 inguru) agertzen dira beste hainbat, hala nola museoak bisitatzea, zinema, foro eta hitzaldietara joatea eta bisita kulturalak egitea. Pertsona zaharren kultura eta aisia-jarduera urrienak (parte-hartzeaz ari gara) antzezlanak ikusi, kontzertuak aditu, bibliotekan sartu eta ikuskizun folklorikoetara joatea dira.

Telebista ikusteak ere zaharren denboraren zati handi bat betetzen du: egunean lau ordu, Kontsumoaren Agentzia Katalanaren arabera. Telebista aurrean denbora gehien ematen duten pertsonen profila zehatz-zehatza da: hezkuntza- eta kultura-maila apala, erosteko ahalmen txikia, bakarrik bizi dira edo nukleo txikitan eta lan-merkaturik kanpora daude.

Aisia aktiboa sustatzeko xedez, udal, aldundi eta erretiratuen elkarte askok era guztietako ikastaroak antolatzen dituzte han-hemen: eskulangintza, kultura, kirola... eta horietan prezioa ez da kezka-iturri. Esate baterako, Murtziako Udalak antolatzen duen Urrezko Astearen barneko Ziklo Kulturalean prestakuntza, hezkuntza, kultura eta aisiazko jarduerak eskaintzen dira, hala nola antzerkia, herri-musika, koplak, kanta espainiarra, zartzuela, kontzertuak, dantza, hitzaldiak eta zinema. Burgosko zaharrek ere gozatzeko aukera dute Udalak antolatzen dituen modu askotako ospakizunetan: musika emanaldia, adierazpen dinamikoko tailerrak, orkestra eta dantza. Leongoak bertako pertsona zaharrei zirkuitu kulturalak eskaintzen dizkie: hitzaldiak, ikasgela didaktikoak, bidaiak, zinema, forum-zinema, antzerkia, erakusketak, mendirako txangoak, kontzertuak, eztabaida-mahaiak eta entzunaldiak. Extremadurako erretiratuek "Experiencia y Vida" literatur lehiaketan parte har dezakete eta Malagakoek "Pasarela de Moda para Mayores" ospakizunean. Aragoi eta Madrilgo zaharrei, berriz, sarean sartu eta teknologia berriak idorotzeko aukera ematen zaie. Honakoak adibide batzuk baizik ez dira.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto