Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ogi xigortu eta biskote integral eta ohikoak: Integrala eta arrunta bereizten dituena zuntz kopurua da

Ogi xigortuak gure eguneroko dietan sartu aurretik kontuan har dezagun horien osaketa ez dela ogi arruntarena: horiek gantz eta kaloria gehiago dauzkatenez, gutxiago kontsumitzea komeni da

Bost ogi xigortu eta bi biskote, banan-banan

Recondo

  •  Ogi xigortua. "Esne eta kaltzioduna"
  • 270 gramo, 5,03 euro kiloko, denetan merkeena.
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
  • Osaketa nutrizionala, ertaina (%5,9 gantz, %5,7 zuntz, %1 gatz; 355 kaloria ehun gramoko); gatz gutxien daukatenetako bat da.
  • Dastatze proban, 7 puntuz, gehien gustatu zaiena dastatzaileei; aldekoak: "zapore naturala" eta "kraskatsua"; aurkakoak: "xigortze-gradua".

Ortiz

  •  Ogi integral xigortua. "Berez, kolesterolik gabea"
  • 270 gramo, 5,75 euro kiloko.
  • Zuntz gehien daukana (%13,5). Gantzik gehien daukatenetako bat (%7,4) baina (karbohidrato gutxien dauzkanez) kaloria gutxienekoa da: 323 kaloria ehun gramoko. Denetan gaziena (edukiaren %1,8; elikagai bat gaziegitzat jotzen da edukiaren %1,8 baino gatz gehiago daukanean).
  • Dastatze proban, 6,4 puntu; aldekoak "zaporea", "kolorea" eta "kraskatsua"; aurkakoak: "geza" eta "gogorra".

Lu

  •  Irin integralezko mini biskotea. "Zuntz ugarikoa", "Kontserbatzaile eta koloratzailerik gabea", "edukiaren %97 laboreak ditu", "beste mini biskote marka batzuek baino %45 gantz gutxiago".
  • 125 gramo, 8,12 euro kiloko.
  • Etiketa ez dago zuzen, bi arau-hauste baititu: batetik ezin ager daiteke koloratzailerik gabekotzat, produktu honetan horrelako substantziak erabiltzea debekatua baitago; beraz, koloratzaileak ez edukitzea ez da gainerakoekiko bereizgarririk; bestetik, ezarri beharreko datu batzuk ez dira agertzen bista-eremu berean.
  • Gantz gehien daukana (%7,5) baina ez da kaloria gehienekoa (351 kaloria ehun gramoko). Integraletan, zuntz gutxien daukatenetako bat (%7,5).
  • Dastatze proban, 6,2 puntu: ez zuen jaso laudorio, ezta kritikarik ere, baina ez da gertatu beste hiru integralak bezain "gutiziatsua".

Silueta

  •  Ogi integral xigortua. "Kolesterolik gabea", "%99tan gantzik gabea", "Efektu lipoaktibodun zuntza dauka".
  • 270 gramo, 6,37 euro kiloko.
  • Etiketa ez dago zuzen: bere burua ezin ager dezake "%99tan gantzik gabea" hori adierazteko forma horixe berariaz debekatua baitu adierazpen nutrizionalei buruzko arautegiak.
  • Gantz gutxienekoa (%4,4), baina ez kaloria gutxienekoa (339 kaloria ehun gramoko).
  • Etiketak edukiaren %11 zuntz daukala badio ere, azterketan %8,2 baizik ez du eman. Fabrikatzaileak dioenez, zuntz mota jakin batetik (inulina) %4 gehitzen du baina hori ezin atzeman daiteke hemen aplikatu den metodoaren bitartez.
  • Gazienetako bat (edukiaren %1,6 gatz du; elikagai bat gaziegitzat jotzen da edukiaren %1,8 baino gatz gehiago daukanean).
  • Dastatze proban, 6,6 puntu: aldekoak "zaporea", "kolorea" eta "krakatsua"; aurkakoak: "geza" eta "gogorra".

Recondo

  •  Ogi xigortu integrala. "Zuntz ugarikoa"
  • 270 gramo, 5,21 euro kiloko, integraletan merkeena
  • Integralen artean, osaketa nutrizional ertainekoa (%6,8 gantz, %7,8 zuntz, %1,1 gatz eta 347 kaloria ehun gramoko).
  • Dastatze proban, 6,5 puntu; aldekoak: "zaporea", "kolorea" eta "kraskatsua"; aurkakoak: "itxura" eta "murtxikatzean eragiten duen sentsazioa".

Lu

  •  Mini biskotea. "Kontserbatzailerik eta koloratzailerik gabea", "Edukiaren %97 laborea dauka", "beste mini biskote marka batzuek baino %50 gantz gutxiago".
  • 125 gramo, 8,12 euro kiloko.
  • Etiketa ez dago zuzen, bi arau-hauste baititu: batetik, ezin ager daiteke koloratzailerik gabekotzat, produktu honetan horrelako substantziak erabiltzea debekatua baitago; beraz, koloratzaileak ez edukitzea ez da gainerakoekiko bereizgarririk; bestetik, ezarri beharreko datu batzuk ez dira agertzen bista-eremu berean.
  • Kaloria gehien daukana (362 kal. ehun gramoko); gatz eta zuntz aldetik, erdi parean dabil. Gatz gutxien daukatenetako bat (%1)
  • Dastatze proban, 6,2 puntu; aldekoa: "zaporea"; aurkakoa: "geza".

Ortiz

  •  Ogi xigortua. "Berez, kolesterolik gabea"
  • 270 gramo, 5,77 euro kiloko.
  • Gatz gehienekoa (%6,9), kaloria gehien (357 kal. ehun gramoko) eta gatz gehien dauzkana (%1,7; elikagai bat gaziegitzat jotzen da edukiaren %1,8 baino gatz gehiago daukanean) integral ez direnen artetik. Zuntz ugarikoa den arren, gutxien daukan lagina da (%4,2 baino ez).
  • Dastatze proban, 6,6 puntu; aldekoak: "zaporea", "itxura" eta "kraskatsua"; aurkakoak: "kolorea", "geza" eta "gogorra".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto