Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ogi xigortu eta biskote integral eta ohikoak: Integrala eta arrunta bereizten dituena zuntz kopurua da

Ogi xigortuak gure eguneroko dietan sartu aurretik kontuan har dezagun horien osaketa ez dela ogi arruntarena: horiek gantz eta kaloria gehiago dauzkatenez, gutxiago kontsumitzea komeni da

Laburbilduz

  • Oraingoan 5 ogi xigortu eta 2 mini biskote aztertu dira, horietako lau integralak direlarik. Formatu ohikoena 270 gramotakoa da; lagin baten pisua 120 gramo zen eta beste batena, 125 gramo.
  • Prezioa produktu markak determinatzen du, ez ogia integrala izateak edo ez izateak. Denetan garestienak (biak ere, azterketako mini biskote bakarrak), Lu markakoak, 8 euro kostatzen dira kiloko; merkeenak, aldiz, Recondo markakoak, 5 euro baino gehixeago kiloko. Ortiz 5,75 euro kostatzen dira eta Silueta 6,37 euro, kiloko.
  • Adierazpen nutrizionalak egiten dituzte denek: zortziraino jaso dira, denak desberdinak. Arruntenak: "zuntz ugarikoa", "kontserbatzaile eta koloratzailerik gabe " eta "berez, kolesterolik gabe".
  • Ongi landutako produktua da, araua denean betetzen duena, etiketan izan ezik: lege-urratzeak atzeman dira hiru laginetan.
  • Barako ogi normala ez da xigortua bezain energetikoa: batak 240 kaloria ditu, ehun gramoko, eta bigarrenak 350; gantz gutxiago dauka (normalak %1,6 eta xigortuak %4,5 - %-7,5). Zuntz aldetik antzeko edukiak dituzte biek (%4). Dena den, xigortuak gehiago asetzen du eta, beraz, gutxiago kontsumitzen da.
  • Integral direnen eta ez direnen arteko alde nabarmen bakarra zuntz kopurua bada ere, arruntek ere zuntz asko daukate (%4,2 - %5,7 artean).
  • Lau integralek zuntz asko daukate (%6 baino gehiago) baina bada alderik batetik bestera: Ortiz integralak edukiaren %13,5 du zuntza eta Lu eta Recondo lagin integralek, berriz, %8 baino gutxiago.
  • Bi laginek (Ortiz markakoek) gatz asko dute %1,8 eta %1,7. Silueta integralak %1,6 dauka eta gainerakoek, berriz, %1 inguru. Elikagai bat gaziegia da edukiaren %1,8 baino gatz gehiago daukanean; barrako ogiak 1,5 baizik ez dauka.
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Recondo arruntak agertzen du, denetan merkeena (5,03 euro kiloko), dastatze proban epaimahaikideen gustukoena izatearren eta osaketa nutrizional ertaina daukalako. Aldaera integrala nahiago duenak Ortiz markako ogi xigortua du aukera polita, baina Recondo markako integrala ez da horren gazia (%1 Recondo markakoak eta %1,8 Ortiz laginak) eta zuntz gutxiago dauka, gainera.

KONPARAKETAKO TAULA

Produktua Recondo Ortiz Lu Silueta
Salmentako izendapena Ohiko ogi xigortua Su txikian xigortu ogi integrala Irin integralezko mini-biscotteak Ogi integral xigortua
Azalpen nutrizionalak "Esne eta kaltzioduna" "Berez, kolesterolik gabea " "Zuntz ugarikoa" "Kontserbatzaile eta koloratzailerik gabea" "%97 laboredun" "%45 baino gantz gutxiago" "Eragin lipoaktibodun zuntza" "kolesterolik gabe" "%99 gantzik gabe"
Formatua (g) 270 270 125 270
Prezioa (Euro kiloko) 5,03 5,75 8,12 6,37
Etiketa Zuzen Zuzen InZuzen InZuzen
Hezetasuna (%) 3,9 3,3 2,8 4,1
Proteina (%) 10,2 13,1 12,7 12,6
Gantza (%) 5,9 7,4 7,5 4,4
Gantz-azido aseak (%) 42,2 41,7 43,4 38,7
Gantz-azido asegabeak (%) 57,8 58,3 56,6 61,3
Karbohidratoak (%) 1 72,6 60,2 67,6 67,7
Azukreak, guztira (%) 5,7 4,5 2,9 6,0
Balio kalorikoa (cal/100g) 355 323 351 339
Zuntza (%) 2 5,7 13,5 7,5 8,2 3
Gatza (g/100g) 1 1,8 1,1 1,6
Akrilamida 4 Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman
GEO 5 Negatiboa Negatiboa Negatiboa Negatiboa
Egoera mikrobiologikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze proba (1 - 9) 7 6,4 6,2 6,6
Produktua Recondo LU Ortiz
Salmentako izendapena Ogi xigortu integrala Mini-biscotteak Su txikian xigortu ogi tradizionala
Azalpen nutrizionalak "Zuntz ugarikoa" "Kontserbatzaile eta koloratzailerik gabea" "%97 laboredun" "%45 baino gantz gutxiago" "Berez, kolesterolik gabea"
Formatua (g) 270 120 270
Prezioa (Euro kiloko) 5,21 8,38 5,77
Etiketa Zuzen InZuzen Zuzen
Hezetasuna (%) 3,4 2,6 4,5
Proteina (%) 12,7 10,4 12,4
Gantza (%) 6,8 5,5 6,9
Gantz-azido aseak (%) 39,7 43,3 42,5
Gantz-azido asegabeak (%) 60,2 56,7 57,5
Karbohidratoak (%) 1 67,3 74,5 69,9
Azukreak, guztira (%) 3,8 3,5 5,7
Balio kalorikoa (cal/100g) 347 362 357
Zuntza (%) 2 7,8 5,6 4,2
Gatza (g/100g) 1,1 1 1,7
Akrilamida 4 Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman
GEO 5 Negatiboa Negatiboa Negatiboa
Egoera mikrobiologikoa Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze proba (1 - 9) 6,5 6,2 6,6

(1) Karbohidratoak: zuntz kopurua ez da aintzat hartu.

(2) Zuntza: hidrolisi, digestio eta hestearen xukatzearen aurrean erresistente diren landarezko zelula-hormatik eratorritako substantziek osatua, digestio-sistemaren funtzionamenduan eginkizun funtsezkoa betetzen du. Zuntza disolbagarria edo disolbaezina izan daiteke.

(3) Silueta laginean, azterketa honetako guztirako zuntzari (%8,2) produktuak daukan arren, hemen aplikatu den teknikaren bitartez ezin atzeman daitekeen zuntz erantsia (%4) gehitu behar zaio.

(4) Akrilamida: gizakientzat minbizi-eragile izan daitekeen substantzia, tenperatura garaiak (frijitu, labean edo parrillan erre, etc.) jasaniko karbohidrato ugariko elikagaietan sortzen da. Hemen aurkitu diren emaitzak 30 µg/kg baino txikiagoak direnez, egoki-egokitzat jo behar dira, OMS erakundeak arrisku-atalasetik biziki urrun egotearren.

(5) GEO: genetikoki aldarazitako organismoak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto